Garizumako 2. igandea B (2015-03-01)
ABESTIAK

SARRERA

Jaungoikoaren / hegalen pean,
“zer bakea” (2)!
Indar guztiak dituenaren
“itzalean” (2).
Jaunari diot:
“Nire babesa / zure baitan;
bihotz guztiaz /
nago Jaunaren / eskuetan”.

SALMOA

Ibiliko naiz
zure aurrean,
bizi direnen
lur zabalean.

“Ni bai dohakabe” nioen arren,
baneukan itxaropen.
Jaunaren begietan balio handikoa
haren zintzoen herioa.

Ibiliko naiz
zure aurrean,
bizi direnen
lur zabalean.

EBANJELIO AURREKOA

Aintza, Jesus, zuri beti:
zu zara gure argi.

Hodei distiratsutik
Aitaren ahotsa entzun zen:
“Hau da nire Semea, nire Aukeratua.
Entzun iezaiozue”

Aintza, Jesus, zuri beti:
zu zara gure argi.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut.

SANTU

SANTU, SANTU, SANTUA
JAINKO JAUNA
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak
SANTU, SANTU, SANTUA
JAINKO JAUNA.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena
SANTU, SANTU, SANTUA
JAINKO JAUNA

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!
Bihotz barrenean
gorderik zaitut
Nahigabean ere
hauxe esango dizut
Sinesten dut, Jauna,
sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik
uzten ez duzu
Poz ta atsekabean
dei egingo dizut
Itxaro dut, Jauna,
itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!
Naizen oso-osoa
zuri damaizut
Zurekin zerura
bizitzera nahi dut
Maite zaitut, Jauna,
maite zaitut!

AZKENA

Bekatariok Ama
Birjina zaitugu,
“Zugan gure bihotza
guk ipintzen dugu” (2).

Egizu Zuk, Maria,
gugatik erregu,
“heriotzako orduan
ez gaitezen galdu” (2).