Garizuma : “Lurraren hautsetik” Ernest Alhat-en bertsuak
LURRAREN HAUTSETIK.

Jainkoak zuen gizona egin, egin lurraren hautsetik,
Kreatze horren erakaspena ahanzten dugu hargatik ;
Orroit gaitezen gure biziko balentria guzien gatik
Hauts bilakatu behar dugula bizitza hunen ondotik.

Zoin guti giren hautsaz orroitzen su eder bat ikustean,
Dena gar eta pindar baigira gu ere gure ustean!
Egun batean sortzeak eman indar guziak haustean,
Maitasunaren garra pitz bedi, gorputzak utzi hauts pean.

Aitortzen dugun sineste hortan handi dugu esperantza,
Hautsik gabeko su baten pare zendako beraz gabiltza?
Gure fedea ez dadin izan airean dagon errautsa,
Umiltasunak gida dezala eguneroko bizitza.

Sinesten dut, Jauna, Zutan, boteretsu zira hanbat,
Hautsetik naiz bizirat jina, bizitik juanen hautserat ;
Errauts batzuen pare baigira itzultzen gira Zutarat,
Zure graziak lan egin dezan gizonetik gizonerat.

Zer urguluzko labeak diren gure izaite ezdeusak,
zonbat nigarren eginarazle gure bihotz erdi hutsak !
Jainko Jaunari eskain ditzagun mundu guziko otoitzak,
Egungo gerlen sua hil dezan biharko bakezko hautsak.

Ernest ALKHAT. ( Airea : Elgarrekin ogi D 4 edo beste bat )
(Baionako elizbarrutik web orritik hartua)