GARIZUMA Urrikiaren urte sainduko Garizumako kantua
Kantu hunen hitzak 2000. urtean egin zituen Emil Larre-k (1925-2015). Ez dute zimurdura bat ere hartu: seme galduaren parabola gogoratzen dute eta Izraelgo herriaren martxa luzea Moisen agintepean.
Doinua kantika zahar batena da, “Zer dire gure egunak”: hunek merexiko luke igandetako biltzarretako kantu bilduman berriz sartzea. Aita Gabriel Lerchundi-k, “Kantikak” bere kantu bilduman, dio: “Egia ote da, askotan erraiten den bezala, aire hau Aita Cestac-en “Espérance d’Israël” kantikaren desformazio bat besterik ez dela ? Argi eta garbi melodia bera da, baina bestela erritmoan emana.” (ikus Kantikak 18. zenb.).
C urte huntako Garizuma kari gure parropietan sustatzea merezi duen kantua, 4. igandean seme galduaren parabola irakurriko delarik.
NUN ZAUDE SEME MAITEA G 33
Hitzak : E. Larre – Airea : “Zer dire gure egunak”.
(Baionako elizbarrutik web orritik hartua)
1/ Nun zaude, seme maitea, edo berdin alaba,
Garizumak deitzen zaitu haur galdua bezala.
Etxeko partearekin zer egin duzu hola ?
Bil zaite, atea dauka Aitak zabal zabala.
2/ Urrundu zen seme hura ezaguna daukagu,
Jainkoak emanak guhauk maiz ditugu enpoildu.
Dena den basamortuak alderdi on bat badu,
Gal-bidetik itzulzeko deia helarazten du.
3/ Izraeldarrek bazuten Moïs beren profeta,
Bera Jaunaren gizona igorria zen eta.
Gu ere gabiltzalarik hersturetan gaindika,
Berrogoi egunez gauden Jainkoari otoizka.
4/ Otoitzean goxaturik bekatuaren liska,
Bortxa zenbait pairaturik, gostatzen dena gosta,
Aste Sainduan dezagun goien goiena presta,
Ederra izan dadien Jaunaren Bazko besta.
PARTITURAK :
– Lau bozetan.
– Organoa lagun.