Garizumako 4. igandea C ABESTIAK 2016-03-06

SARRERA Basamortuan zehar dabila (Orduen liturgiako doinuak 408)

1.-Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu-lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

R/. Zure pozetan goaz, / Jerusalem berri;
fedeak zu baitan / du bere zimentarri.
Maitasunak zu zaitu / Bere berogarri.
Piztu itxaropena / Zure herriari.

2.- Israel berri gurutzearen
ondoren doa bidari;
bide iluna argitutzeko
hodeia dauka gidari.
Zerua du hark, Kristok agindu
erreinu eta lur berri;
honek dizkio oinak sendotzen
Jainko-herri berriari. R/.

3.-Herriak bere minaren minez
daude ezin egonetan;
bake, poz, argi, egia eta
maitetasun bilaketan.
Entzun zuk haien negar antsia,
eutsi bideko nekeetan.
larri baitabiltz zure+etxe bila
fedearen urratsetan. R/.

SALMOA

Txasta ezazue eta ikus / zein samur den Jauna.

Bedeinka dezadan aldi oro Jauna,
nire ahoan beti haren gorespena.
Gailendu bekit bihotza Jaunarekin,
Poztu bitez apalak hori entzutearekin.- R/.

Ebanjelio aurrekoa

Jesu Kristo, guri mintza, / argi gure bihotza.

Altxa eta banoa / neure aitagana / eta esango diot:
“Aita, bekatu egin dut / zeruaren aurka eta zure aurka”.

SINESTEN DUT

“Sinesten dut, / Jauna, sinesten dut,
indartu zuk nire sinesmena”.

SANTU santua santua (Bened 43: ohikoa)

Santu, santu, santua, / diren guztien Jainko Jauna
zeru-lurrak beterik dauzka / zure distirak.
Hosanna zeru goienetan!
Bedeinkatua / Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna zeru goienetan!

JAUNARTZEA

Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!
Bihotz barrenean / gorderik zaitut
Nahigabean ere / hauxe esango dizut:
Sinesten dut, Jauna, / sinesten dut!

Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!
Zugan uste du(e)nik / uzten ez duzu.
Poz ta atsekabean / dei egingo dizut.
Itxaro dut, Jauna, / itxaro dut!

Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!
Naizen oso-osoa / zuri damaizut.
Zurekin zerura / bizitzera nahi dut.
Maite zaitut, Jauna, / maite zaitut!

AZKENA NIRE AMA TXIT LAZTANA (Bened 566)

R/.-Nire ama, txit laztana, / ni zuretzat har na(za)zu,
“lagundu (e)ta gorde beti, / zeruratu nazazu” (2).

1.-Ama batek ezin badu / semea gaizki+ikusi,
nola amarik onenak / al izango nau utzi. R/.