Garizumako 3. igandea B ABESTIAK 2018-03-04

SARRERA

Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake (e)ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz, Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu bere berogarri:
piztu itxaropena zeure herriari.-R/.

SALMOA

Bai maite dudala, Jauna,
zure legea.

Jainkoaren legea bikain, barrena birbizteko.
Jaunaren arauak zuzen, bihotzaren asegarri,
Jaunaren aginduak garbi,
begien argi. R/

EBANJELIO AURREKOA

Aintza, Jesus,
zuri beti;
zu zara gure argi.

Hain maite izan baitu Jainkoak mundua;
bere seme bakarra eman dio;
hari sinesten dionik inor gal ez dadin,
baizik betiko bizia izan dezan.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

SANTU

Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

R/.- Kristorekin guk fede bera,
bataio bera,
bera Jainkoa,
jaunen Jauna, guztien Aita.

Gorputz batean
zati asko, bihotzez bat,
espiritua
bat eman digu Jainkoak.
Hargatik gora diogu: R/.

Erakusten du
hau dela gure bidea;
egin dezagun
batasun eta bakea.
Hargatik gora diogu: R/.

Deituak gaitu,
eta geroztik gabiltza
zabaldu nahiz, Jesus,
zure esperantza.
Hargatik gora diogu: R/

AZKENA

Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.-R/.