Garizumako 1. igandea C ABESTIAK 2016-02-14

SARRERA JAUNGOIKOAREN HEGALEN PEAN (Bened 267. or.)

Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakean, zer bakean!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.
Jaunari diot:
“Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago
Jaunaren eskuetan”.

1.- Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakean, zer bakean!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.- R/.

2.- Jaunari diot: / Nire geriza / zure baitan,
bihotz guztiaz / nago Jaunaren / eskuetan.- R/.

3.- Ez daiteke sar / atsekaberik / zure baitan,
ez minik ere / gauez lo zauden / toki hartan.- R/.

SALMOA

Zaude nirekin. Jauna,
larrialdian.

Goi-goikoaren babespean zaudena,
guztiz ahaltsuaren itzalpean bizi zarena,
esaiozu Jaunari:
“Zu zaitut ihesleku eta gaztelu,
ene Jainko, zugan nago sendo”.- R/.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo guri mintza,
argi gure bihotza.

Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi,
Jainkoaren ahotik ateratzen den
hitz guztitik baizik.- R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut, / sinesten dut, Jauna, / sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena,
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera.
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

JAUNARTZEA

Sinesteko mirari / hain harrigarria,
ogiaren irudiz / Jesus estalia,
Jesus bera gurtzen dut / aldare gainean
Jesus bera gurtzen dut / egiz jaunartzean.

Nire begiek Jesus / han ez dute ikusten,
orobat zentzukiek / ez dute naba(r)itzen.
Baina zalantza gabe dut / han dela sinisten,
sinesmenaren argiz / hau dut ezagutzen.

AZKENA

Bekatariok Ama
Birjina zaitugu,
“Zugan gure bihotza
guk ipintzen dugu” (2).

Egizu Zuk, Maria,
gugatik erregu,
“heriotzako orduan
ez gaitezen galdu” (2).