Garizumako 1. igandea B ABESTIAK 2018-02-18
SARRERA
Jesus gure Jaun maite
amodiotsua,
“damu dugu guztiok” (bis)
“Zu nahigabetua” (bis).
Josirik ikustean
gurutz(e) horretan Zu,
“errukiz, ai, bihotza” (bis)
“nork urratuko+ez du?” (bis).
SALMOA
Leiala zara zintzoekin,
Ituna gorde dutenekin.
Erakutsi niri, Jauna, zeure bideak,
adierazi zeure bidexkak.
Eraman nazazu zeure egi bidetik,
eta argitu,
zu baitzara nire Jainko salbatzaile,
zu zaitut egun osoan neure itxarobide- R/.
EBANJELIO AURREKOA
JESU KRISTO GURI MINTZA, ARGI GURE BIHOTZA.
Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, Jaungoikoaren ahotik irteten den hitz guztitik baizik.- R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunarengandik datorrena.
Santu, santu, santua
Jainko Jauna
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
ETA EZ UTZI GU TENTALDIAN ERORTZEN
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun ta Jabea.
Jesusen bihotza
dago suturik,
maitasuna agertzen
alde guztitik.
Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun ta Jabea.
Non aurkituko da
bihotz gogorrik,
bihotz honen suan urtuko ez denik.
Izan zaitez beti,
Jesus maitea,
gure bihotzaren
Jaun ta Jabea.
Ez du Jesus onak,
ez, atseginik,
gu oso bereak
egin gaberik.-R/
AZKENA
Ama maite Maria,
egiguzu lagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.
Zu Jaunaren Ama ta / gure Ama ona,
entzun Elizarekin / eskatzen duguna:
eman zure fruitua, / gure Osasuna,
isur zure Semea, / Jaun errukiduna,
bera bakarrik data / salbatzaile Jauna.-R/.