FAMILIA SANTUA B (2014-12-28)
SARRERA BELENEN SORTU ZAIGU JAINKOA
(A. Donostia) (Bened 228)
Belenen sortu zaigu Jainkoa
arratseko gau erdian,
hotzez dardaraz dago gaixoa,
lasto pixkaren gainean;
bero ahalez, bero dezagun,
apa emanez musuan.
Asko maite dut nik nire ama
ni sortu ninduelako;
baina Haurtxo hau maiteago du
nigatik jaio delako,
ta gurutzean gero odol deuna
isuriko duelako.
AINTZA AINTZA ZERUETAN JAUNGOIKOARI (Bened 88) (Peña)
Aintza zeruetan Jaungoikoari.
Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri
Eta bakea lurrean
Haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako
gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen Zuri, ahuspez, agur,
eskerrak zuri.
Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri
Jainko Jauna, zeruko Errege,
Jaungoiko Aita guztiahalduna,
Jauna, Seme bakar, Jesukristo,
Jainko Jauna, Jainkoaren Bildots,
Aitaren Seme.
Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
erruki, Jauna,
Zuk kentzen duzu munduko bekatua,
entzun gure deia,
Aitaren eskuin aldean
jarririk zaude Zu, Erruki Jauna.
Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri
Zu bakarrik Santua,
Zu bakarrik Jauna,
Zu bakarrik goi-goikoa
Jesukristo,
Espiritu Santuarekin
Jainko Aitaren argitan. Amen
Aintza, Zuri, Jauna,
Eta eskerrak Zuri
SALMOA (Mintzo eta Kantu B Eguberritakoa 2014 2/19)
Jaunaren beldur
den pertsona,
hura bai dela
dohatsua.
Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara eta ongi zaizu joango.
ALELUIA (Mintzo eta Kantu B Eguberritakoa 2014 2/20)
Kanta dezagun denok
hau da egun alaia,
Jesus jaio da eta
kanta Aleluia!
Kristoren bakeak agindu beza zuen bihotzean;
oparo bizi bedi zuengan
Kristoren hitza.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTUA
Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA Aspaldian, urrunean EGUBERRI ( Bened 206)
Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko Semea,
gaur sortzen da gureٮartean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
Ilunpetan, giltzapetan
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan:
egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!
R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
Bihotzetan dugu orain
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra.
R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.
AZKENA Agur Maria Belemgo (Gora Jainkoa-7, 48)
Agur Maria Belemgo,
Jesus haurrarekin;
agur, graziaz betea,
Jauna da zurekin.
Jauna ta Jesus da zure
sabeleko fruitu;
andre guztien artean
bedeinkatua zu.
Ama-Semeak han daude
hain apal, hain xume:
Ama, Andre Maria da,
Jaungoikoa ume.
Santa Maria Birjina,
Jainkoaren Ama,
otoitz egin gure alde,
zaude guregana.
Zure beharrean gaude,
Ama, beti ere;
heriotzako orduan
batik bat halere.
(Gora Jainkoa-7, 48. or.).