Familia Santua C ABESTIAK 2018-12-30
SARRERA Birjina maite lotan dago zure seme (Bened 217)
R/.- Birjina maite lotan dago zure Seme laztana,
Sehaskatxo bat ipini iozu gure bihotzen kutunai.
2.-Zeru goi-goitik gugana dator
gure Jesus laztana
lasterka, lasterka goazen kristauok,
gure Jaunarengana. R/.
AINTZA
Aintza ta aintza / zuri, Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan.
Goresten zaitugu zu, / zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, / Aita zerukoa.-R/.
SALMOA
Jaunaren beldur den zintzoa, / hura bai dela dohatsua.
Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara eta ongi zaizu joango. R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.
Kristoren bakeak agindu beza / zuen bihotzean;
oparo bizi bedi zuengan / Kristoren Hitza.-R/.
SINESTEN DUT
Sinesten dut, / Sinesten dut.
SANTU
Kanta dezagun aingeruekin / zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara, / Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute, / goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan, / Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti / guregana datorrena.
JAUNARTZEA
Aita Jaungoikoak deitzen gaitu, / bera da gaixoen janari,
beragan dugu, bai, / guk aurkitzen, / osasun ta bake ugari.
Denok gaur jaten baldin badugu, / ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrerik, / gaurtik behin ere gure artean.
Jauna begira beti daukagu eskuak zabaldurikan, beraren bidetik
joan behar dugu, ta eseri beraren mahaian.
AZKENA
Zatozte, kristauak,
bihotzak pozturik,
zatozte guztiok
Betlehemera,
jaio den gure
Jesus ikustera
“Jauna gurtu dezagun” (3),
ahuspezturik.
Gure maitasunez,
askatxo batean,
hotzez dar-dar zaude,
Jesus ona.
Zatoz gugana,
Haur gozo laztana!
“Jauna gurtu dezagun” (3),
ahuspezturik.