Familia Santua C ABESTIAK 2015-12-27

SARRERA Birjina maite lotan dago zure seme (Bened 217)

R/.- Birjina maite lotan dago zure Seme laztana,
Sehaskatxo bat ipini iozu gure bihotzen kutunai.

1.-Ongi, bai, ongi igaro ditzan
gauak eta egunak:
poliki, poliki eragiozu
egin dezan lo ona. R/.

2.-Zeru goi-goitik gugana dator
gure Jesus laztana
lasterka, lasterka goazen kristauok,
gure Jaunarengana. R/.

AINTZA

Aintza ta aintza
zuri, Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.

Goresten zaitugu zu,
zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri,
Aita zerukoa.-R/.

SALMOA

Jaunaren beldur den zintzoa,
hura bai dela dohatsua.

Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara eta ongi zaizu joango. R/.

Zure emaztea mahasti emankorraren antzera,
zure etxe barnean;
zure semeek badirudite olio-kimuak,
zure mahai inguruan.- R/.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.

Kristoren bakeak agindu beza
zuen bihotzean;
oparo bizi bedi zuengan
Kristoren Hitza.-R/.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Sinesten dut.

SANTU

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA

Aita Jaungoikoak deitzen gaitu,
bera da gaixoen janari,
beragan dugu, bai,
guk aurkitzen,
osasun ta bake ugari.

Denok gaur jaten baldin badugu,
ogi bat mahai santu batean,
ezin izan gorroto haserrerik,
gaurtik behin ere gure artean.

AZKENA

Eskerrik asko, Jauna,
bihotz-bihotzetik,
eskerrik asko, Jauna,
orain eta beti.