FAMILIA SANTUA A Abestiak (2019-12-29)

SARRERA HAUR TXIKI EDER

Haur txiki / eder polit bat,
jaio zaigu / gaur guretzat;
lasterka / goazen harat,
nork lehenago+ikustera.
Jesus, Maria / eta deun Jose.

Gloria / goian Jaunari,
gloria Jesus Haurrari,
lurrean kristau onari
zorion ta pakea.
Jesus, Maria / eta deun Jose.

AINTZA

Aintza zeruan, aintza zeruan, aintza zeruan Jaunari,
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari
eta bakea, eta bakea, lurrean gizonari.

SALMOA Jaunaren beldur den gizona (Sal 127 Dohatsu Jaunaren beldur) (Mintzo-Eguberri 2013 2-20)

R.- Jaunaren beldur den pertsona,
hura bai dela dohatsua.

Dohatsu, Jaunaren beldur dena,
haren bideetan dabilena!
Zure eskuen lana baituzu jango,
zoriontsu izango zara eta ongi zaizu joango.-R/.

ALELUIA Aleluia Kristoren bakeak agindu beza (Mintzo-Eguberri 2013 2-21)
Aleluia, aleluia, aleluia, aleluia.

Kristoren bakeak agindu beza zuen bihotzetan;
oparo bizi bedi zuengan Kristoren hitza. R/.

KREDOA
Sinesten dut, / sinesten du, Jauna, / sinesten dut.

SANTU (Lourdes) (Gora J.-7,26)

Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.
Bedeinkatua Jaunagandik datorrena.
Santu, santu, santua, Jainko Jauna.

GURE AITA

JAUNARTZEA Bai eskerrak eman zeru-lurretan (Loyola 394) (Bened 638) L-1 009-19

Bai, eskerrak eman / zeru-lurretan,
eskerrak eman Jainkoari, / guztietan digu ta / on egin guri.
Eskerrak eman, / zeru-lurretan, / eskerrak Jainkoari / menderen mendetan.

BUKAERA (Jesus Haurra adoratzean) Agur Maria Belemgo (Gora Jainkoa-7, 48)

Agur Maria Belemgo,
Jesus haurrarekin;
agur, graziaz betea,
Jauna da zurekin.

Jauna ta Jesus da zure
sabeleko fruitu;
andre guztien artean
bedeinkatua zu. R.-

Ama-Semeak han daude
hain apal, hain xume:
Ama, Andre Maria da,
Jaungoikoa ume. R.-

Santa Maria Birjina,
Jainkoaren Ama,
otoitz egin gure alde,
zaude guregana. R.-

Zure beharrean gaude,
Ama, beti ere;
heriotzako orduan
batik bat halere. R.-
(Gora Jainkoa-7, 48. or.)