Meza Erramu ig ABESTIAK 2017-04-09

SARRERA

Jainko gizon eginari
Agur, ospe, onespena;
“Jesu Kristo erregeri
Esker, otoitz, maitasuna” (2)

Mundu guztiak bete dezala
Jesu Kristoren legea,
mundu guztira heldu dadila
Harek dakarren argia.

PROZESIOKOAN

Kristo gure Errege
adora dezagun,
Zeru-lurren jabe
aitortu dezagun

Fede bizi baten denok ernai
Zureak gara gu, oh, Jesus, bai
Zureak gara gu, oh, Jesus, bai,
Ez, beste jaberik, ez dugu nahi.

EBANJELIO AURREKOA

Jesu Kristo, guri mintza,
argi gure bihotza.

Kristo gugatik menpeko egin zen heriotzaraino,
gurutzeko heriotzaraino.
Horregatik Jainkoak goratu egin zuen,
eta izen guztien gaineko izena eman zion.-R/.

Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.

HOSANNA, HOSANNA (BENED 127)

Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Santu, santu, santua,
diren guztien
Jainko Jauna.
Zeru-lurrak beterik dauzka
zure distirak.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.
Bedeinkatua
Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, hosanna,
zeru goienetan.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

Jaunartzea

DOHATSU BIHOTZ GARBIAK (Jaunartze)
(Bened 685)

R/. Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko baitute Jainkoa.

1.-Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
haiena baita / zeruetako / erreinua.
Dohatsu / otzan eta / eztiak:
agindutako / lurraz baitira / jabetuko. R/.

2.-Dohatsu / negarretan / direnak:
gozotasuna / izango dute / Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen gose / direnak:
horien goseak / bere asea / izango du. R/.

3.-Dohatsu / zintzo bizi / direnak:
haiek baitute / barne zoria / gozatuko.
Dohatsu / lagun hurko / direnak:
atsegin handiz / beti biziko / direlako. R/.

4.-Dohatsu / errukior / direnak:
ziur baitute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
haiek baitute /Jaun zerukoa / ikusiko.- R/.

5.-Dohatsu /bakezale / direnak:
beren izena / izango dute / Jainko seme.
Dohatsu / zapalduak / direnak:
haiena baita / zeruetako / Erreinua.-R/

6.-Alaitu / eta poztu / zaitezte:
ederra baita / zuen saria / zeruetan.- R/.

AZKENA

Basamortuan zehar dabila / Jainko herria erromes;
argi, bake eta maitetasuna / dakarten zeruen galdez.
Agindu lurra Jainkoak dio / emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien / bizi berri baten pozez.

Zure pozetan goaz, /Jerusalem berri;
fedeak Zu baitan du / bere zimentarri.
Maitasunak Zu zaitu / bere berogarri.
Piztu itxaropena / Zeure herriari.