Epifania eguna B ABESTIAK 2015-01-06

SARRERA ARGIAREN SEME ETA EGUNAREN
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko, (seme)
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean,
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

Elkar maite izateak
garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan
baitijoa bizitza;
Jainko berak eman digun
maitasunaren hitza
betetzen gabiltza.

Aintza aintza Aleluia (3)
abestu Jaunari.

SALMOA

Ikusi dute lurmuga denek
gure Jainkoagandiko
garaipena.

Emaiozu, Jainko,
zeure auzia errege-semeari.
Zaindu bezala zure herria zuzentasunez,
eta zure gizagaixoak zuzenbidez.

Ikusi dute lurmuga denek
gure Jainkoagandiko
garaipena.

ALELUIA

Aleluia, aleluia, aleluia.

Haren izarra ikusi dugu sortaldean,
eta hemen gatoz Jauna gurtzera.

Aleluia, aleluia, aleluia.

SINESTEN DUT

Sinesten dut,
Jauna,
sinesten dut,
indartu Zuk
nire sinesmena.

SANTUA

Kanta dezagun aingeruekin
zeruko kanta ederrena
Santua, Santu, Santua zara,
Jaungoiko Jaun eta onbera
Zeru (e)ta lurrak goresten dute,
goresten zure ahalmena.
Hosanna zuri zeru goietan,
Hosanna eta gorapena,
bedeinkatua orain eta beti
guregana datorrena.

GURE AITA

Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi zure izena;
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.

JAUNARTZEA Aspaldian urrunean (OLD 400) (Bened 206)

Aspaldian, urrunean,
sortu zen Jainko Semea,
gaur sortzen da gureٮartean:
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

Ilunpean, giltzapean
hor zaudetenak, gaur jaiki!
Horra, Jauna bizi hontan:
egin da gizon osoki;
munduak hori baleki!

R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

Bihotzean dugu orain
Eguberriko izarra.
Egin gaitu Kristok anai:
Hura dugu Jaun bakarra,
Hura barneko indarra.

R/. Gaur sortzen da gureٮartean;
zabalik euki etxea,
zabalik bihotz barnea.

AZKENA

Zatozte, kristauak,
bihotzak pozturik,
zatozte guztiok Belenera
jaio den gure Jesus ikustera
“Jauna gurtu dezagun” (3),
ahuspezturik.

Ardiak utzita,
datoz artzain onak
zerutik deituak estalpera,
Goazen gu ere
berekin batera
“Jauna gurtu dezagun” (3)
ahuspezturik