Eguberri ondoko 2. igandea C
ABESTIAK (2016-01-03)
SARRERA
Oi Betleem!
Etorri da zure garaia.
Oi Betleem!
Ongi baitu distiratzen,
zugandik heldu den argiak
Betetzen-itu bazter guztiak.
Oi Betleem, oi Betleem.
AINTZA
Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2)
SALMOA
Hitza haragi egin zaigu,
gurean haren bizileku.
Jerusalem, ospa ezazu Jauna;
Sion, goretsazu zure Jainkoa,
Zure ateen sarrailak
indartu baititu
zure seme-alabak zure barnean bedeinkatu baititu.- R/.
ALELUIA
Aleluia, aleluia, aleluia.
Aintza zuri, Kristo,
hots egina izan baitzara atzerritarrei;
aintza zuri, Kristo,
sinetsia izan baitzara munduan.
Aleluia, aleluia, aleluia.
SINESTEN DUT
Sinesten dut,
sinesten dut, Jauna,
sinesten dut.
SANTU
Santu, Santu, Santua (B126),
diren guztien Jainko Jauna,
zeru-lurrak beterik dauzka zure distirak.
Hosanna, zeru goienetan!
Bedeinkatua, Jaunaren izenean datorrena.
Hosanna, zeru goienetan!
GURE AITA
Gure Aita zeruetan zarena,
santu izan bedi Zure izena;
etor bedi Zure erreinua,
egin bedi Zure nahia,
zeruan bezala lurrean ere.
Emaguzu gaur
egun honetako ogia;
barkatu gure zorrak,
geuk ere gure zordunei
barkatzen diegunez gero,
eta ez gu tentaldira eraman
baina atera gaitzazu gaitzetik.
JAUNARTZEA
Agur Maria Belengo
Jesus haurrarekin;
Agur graziaz betea,
Jauna da zurekin.
Jauna ta Jesus da zure
sabeleko fruitu:
andre guztien artean,
bedeinkatua zu.
Agur Maria Belengo
Jesus haurrarekin;
Agur graziaz betea,
Jauna da zurekin.
Ama-semeak han daude
hain apal, hain xume:
Ama, Andre Maria da,
Jaungoikoa, ume.
Agur Maria Belengo
Jesus haurrarekin;
Agur graziaz betea,
Jauna da zurekin.
Andre Maria Birjina,
Jainkoaren Ama,
otoitz egin gure alde,
zaude guregana.
Agur Maria Belengo
Jesus haurrarekin;
Agur graziaz betea,
Jauna da zurekin.
Zure beharrean gaude,
Ama, beti ere;
heriotzako orduan
batik bat halere.
AZKENA
Zatozte, kristauak,
bihotzak pozturik,
zatozte guztiok Belenera
jaio den gure Jesus ikustera.
“Jauna gurtu dezagun” (3),
Ahuspezturik.
Ardiak utzita datoz artzain onak,
zerutik deituak estalpera.
Goazen gu ere berekin batera.
“Jauna gurtu dezagun” (3),
ahuspezturik.