Dirua idolo (Frantzisko aita santuak)
«Ez jende bat zokoratzen duen ekonomiari! Hiltzailea da ekonomia hori. Boteretsuak irentsi egiten du ahulena. Jendetza-masa handiak zokoraturik eta marjinaturik gertatzen dira: lanik gabe, jomugarik gabe, irtenbiderik gabe. Gizakia bere baitan kontsumorako ondasuntzat hartzen da, erabili eta, gero, bota daitekeen gauzatzat. «Karta berriak» («descarte») eskatzearen kultura hasi dugu, sustatu ere egiten delarik. Baztertuak ez dira jende ustiatua, baizik eta zabor, zarama. Baztertuek itxaroten jarraitzen dute. Axola-ezaren globalizazioa garatu da
Ez diruaren idolatria berriari! Antzinako urrezko zekorraren adorazioak bertsio berri eta gupidagabe bat lortu du diruaren fetitxismoan eta giza aurpegirik gabeko ekonomiaren diktaduran. Gutxi batzuen irabaziak esponentzialki ari dira gora egiten; gehiengoarenak gero eta urrunago ari dira gelditzen ongizatetik. Ingurumena defentsarik gabe ari da gelditzen merkatu jainkotuaren interesen aurrean, arau absolutu bihurtuen aurrean.
Ez zerbitzari ordez gobernari bihurtu den diruari! Diruak zerbitzari behar du izan eta ez gobernari! Aberatsek lagundu egin behar diete behartsuei, errespetatu, sustatu egin behar dituzte. Probetxurik gabeko solidaritatera jo dezazuen erregutzen dizuet, ekonomia eta finantzak etika batera itzul ditzazuen, gizakiaren onerako» (Ebanjelioaren poza, 53-58 zenb.).