OGI IZAN
1.-Ogi izan.
2.-Esan nahi du:
jada ezin bizi zarela zeuretzat, besteentzat baizik.
3.-Esan nahi du:
jada ezin izan zarela ezeren jabe,
ez gauzen, ez denboraren, ez gaitasunaren, ez askatasunaren, ez osasunaren jabe;
zeurea duzuna ez da jada zurea,
gainerakoena eta gainerakoentzat da.
4.-Esan nahi du:
Guztiz besteen eskura egon behar duzula, aldi osoz.
Jada ezin egin duzu protestarik, asko eskatzen badizute,
oso nekoso bazaizkizu,
edozein ordutan eta edozertarako dei egiten badizute
5.-Esan nahi du:
pazientzia, otzantasuna izan behar duzula,
ogiak bezala,
oratu, erre, zatitu dezaten uzten baitu.
6.- Esan nahi du:
apala izan behar duzula, ogiak bezala,
ez baita ageri ohi goi-mailako sukaldarien eskuetan;
hor baitago beti, zernahiren lagun.
7.-Esan nahi du:
Samur eta onbera izan behar duzula,
horrelakoa baita ogia, biguna eta ona.
8.-Esan nahi du:
beti prest egon behar duzula opari izateko ogiak bezala,
eho dezaten uzten baitu.
9.-Esan nahi du:
beti maitasunik handiena bizi behar duzuela,
hiltzeko prest besteei bizia emateko, ogiak bezala.
10.- Utz ezazu oratu zaitzaten ezbeharrek, lanak, zerbitzuek senideen onerako.
11.- Utz ezazu erre zaitzan maitasunaren eta Espirituaren suak.
12.- Orduan eskaini ahalko diezu zeure burua GOSE DIREN GUZTIEI, gose-egarri diren guztiei.