Haurrak bezalako bihurtu
Askotan jarri izan naiz pentsatzen zer esan nahi ote duen Ebanjelioak gonbidatzen gaituenean haurrak bezalako bihurtzera, Zeruetako Erreinuan sartzeko, eta galdera hori are biziago bilakatu da ama naizenetik. Zer dute haurrek guk jadanik galdua dugunik? Oraino ere jira eta bira darabilt buruan galdera hori, baina argi dut zerbait hau: miretsi beharra dugula haurrengan konfiantza eta imitatu beharrekoa, uste izatera daramatzana gai direla gu gora jasotzeko beren besoez; duten
Andre Mariari dei egiteko hainbat izen edo titulu
«Maitasunaren Ama». «Errukiaren Ama». «Ene Jaunaren Ama». «Jainkoaren Ama». «Lastertasunaren Ama». «Bere Semearen Apostolua». «Andre Judu Jainkotiarra». «Bere Semearen Ebanjelioaren Maistra». «Barkazio Handiaren Ama». «Eukaristia Andrea». «Gure Andre Bakardadekoa». «Birjina Doloretakoa». «Aingeruen eta Santuen Erregina». «Zeruetako Erregina». «Elizaren Ama». «Familien Ama».
Jesu Kristo
Zeruko Ihintza
Egunsentiko eguzkia bezala etorriko da munduaren salbatzailea
eta Andre Mariaren sabelera jaitsiko,
belardira ihintza bezala. Aleluia.
Goizeko ihintza
Bibliako esapiderik ederrenetakoa eta poetikoenetakoa da,
Jainkoak munduan dagiena adierazteko.
Ihintzaren irudi hori ulertu nahi badugu,
imajina dezagun Palestina udako galda batean.
Jasanezina izan ohi da han beroa egunez.
Baina gaua iristean,
eta inor konturatu gabe,
ihintza eratzen da landareen hostoetan,
loreen petaloetan,
baita mendiko harri gainean ere.
Ihintz-tanta dira,
ABENDUALDIKO PREGOIA
Hona. Hastera goaz abendualdia.
Begira gora, igurtzi begiak, arakatu zeruertza.
Har kontuan une hau. Zorroztu entzumena.
Atzeman oihuak eta xuxurla, haizea, bizitza…
Abendualdia hastera goaz,
eta beste behin birjaio da esperantza zeruertzean.
Amaian, argituz, Eguberriak.
Eguberri soseguzkoa, barnekoia, bakezkoa,
senidezkoa, solidarioa, haragitua,
baita azalekoa ere, urratua, indarrezkoa…;
alabaina, beti, esperantzarekin esposatua.
Abendualdi da esperantza-haur hori,
guztiok daramaguna, jakin gabe, geure erraietan;
gar dardaratia, itzalezina,
zeharkatzen duena aldien loditasuna;
solidaritate-aldia, ondo korritua;
Igandea 2020-05-17 Arratiako eliza. Jose Mari Kortazar
Laudato Si’ 5 urte, 5 ale: otoitz bat
5 urte bete dira Laudato Si’ Gora Zu Jauna entziklika kaleratu zela. Hori dela eta, Aita Santuaren deiari jarraituz, asteon, 5 ale argitaratuko doguz gai honen gainean: otoitz bat, liburu bat, bideo bat, aldizkari bat eta entziklika bera. Holakoak erderaz asko dagoz eta onak. Guk euskeraz egingo dogu gure ekarpen txikia.
Jaungoiko Aita, biziaren adiskidea,
mundu osoan
ERRUKI-EGINTZAK
(ikus Mateo 25,31-46)
Tradiziozko erruki-egintzak:
Jaten eman gose denari
Edaten eman egarri denari
Jantzi biluzik dena
Gaixoak bisitatu
Presoak askatu
Erromesari ostatu eman
Hildakoei lur eman.
Zazpi hauei, Elizaren tradizioak beste zazpi errukizko egintza espiritual gehitu dizkie:
Irakatsi ez dakienari
Aholku ona eman behar duenari
zuzendu erratu duena
barkatu irainak
kontsolatu triste dagoena
jasan pazientziaz hurkoaren akatsak
erregutu Jainkoari bizidunen eta hildakoen alde.
Gaur egun, beste batzuk gehitu genitzake:
Aterpetuek harrera
Page 2 of 11