GAIA

liturgia oro har
2017/11/08

Ez dakit ondo osatzen garen (Arratiako Eliza 2017-11-08)
Behartsuen egunerako bertsoak
Bertsoak: Angel Mari Peñagarikano
Kantaria: Martina Elizpuru
Doinua: Mutil koxkor bat itsuarreko

1.-Ez dakit ondo osatzen garen
sinesmenez edo fedez,
Aita Santuak esan dauena
ausnar dagigun mesedez,
gaurko mundua ipini dogu
hankaz gora ta aldrebes,
pobreak holan geratu dira
ez laguntza ta ez babes,
mundu hontako ondasun gehien
gitxi batzuk jaten dabez.

2.-Aspalditxoan aita Francisco
dabil esan eta esan,
zelan

2015/08/07

Asun Irizarren zeruratze-elizkizuna (2015-08-08)

SARRERA

Asunen familiarteko maiteok! Denbora luzean zaindu duzue Asun, arretaz eta maitasunez.
Ondo probatu duzue, zer den pertsona maite bati hitz egin eta erantzunik ez jasotzea.
Ondo asko probatu duzue, maitasuna maitasun dela, eta ez duela ezer eskatzen ordainetan.

Eskerrik asko, Asunen ospakizun honetara etorri zareten guztioi.
Ondo asko dakizue guztiok, lur honetako bizitzak askotan eskatzen digula heroismoa ere, aurrera egiteko.

Jakin dezagun guztiok, maitasun hori, heroismo hori ez dela

2015/08/07

ASUN koinataren zeruratze-ospakizuna (2015-08-08)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Asun emaztearen, amaren, ahizparen, amonaren, koinataren, izebaren, adiskidearen, lagunaren ZERURATZEA ospatzeko bildu gara. Jesus Artzain Onak lepoan hartu eta zeruko Aitaren altzora eraman izana.

Lurreko bizitzaldian kolpe gogorrak hartu ondoren etorri zaio bila Jesus gure ASUNi. Kolpe gogorra, batez ere, azken bi urte eta gehiagoan bizi izan duena. Mutu eta geldi, mugimendurik gabe, bi urte eta hilabete eta erdi. Hitz goxo bat esan ezinik. Maite zaitut esan

2014/12/23

EGUNEAN EGUNEKO EBANJELIOA 2015

AURKEZPENA (DURANGON 2014-12-08)

(Neure artikulu luzetik bildua Durangorakoa eratzeko)

1.-E.H.ko katolikoak Bibliarik gabeko kristau?

E.H.ko katolikoez ari naizela, ahoz ahoko Bibliarik izan ote duten da galdera, zeren idatzizkorik izan ez dutela, oso berandu arte, gauza historikoa baita.
Galdera hori arrazoizkoa dela, oinarririk baduela adierazko bada arrastorik gure herri honen historian.

E.H.n kristautasuna sartu baino askoz geroagokoa da ezagutzen dugun lehen euskal liburua: Bernat Dechepare, Linguae Vasconum Primitiae; 1545ekoa, hain zuzen. Liburu

2014/12/05

MAGNIFICATen MARIA

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
fededun baten jarrerarik ederrena
abestea eta eskertzea dela
guganaino grazia eginik
iritsi den Jauna, dohain miresgarria.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
Hitzari bihotza ireki eta Bai esatea
Jaunari bidera irtetea dela,
egunero jarraitzen baitu hark deika
arratseko orduan eta egunsentikoan.

Andre Maria, zuk bezala dugu sinesten
apalen eta behartsuen Jainkoak
bere Semea konprometitu duela
mespretxuaren negarra eta zapalketa
bere haragian sentitzen duten guztien alde.

Andre

2014/12/05

ANDRE MARIA SORTZEZ GARBIA B 2014-12-08

SARRERA

Andre Maria Jesusen ikasle handia da. Gauza jakina da: gizaki batek jainko izan nahi izatea da bekatua; gizakiak benetako Jainkoa baztertu nahi izatea da bekatua: bere jarrera, bere jokabidea, bere biziera direla medio.
Jarrera hori gainditzeko, dohain bereziak eman dizkio Jainkoak Andre Mariari. Azken batean, edozein gizakiri bezala. Graziaz betea da Maria. Eta ondo asko baliatu da Maria dohain horietaz. Bete-betean aitortu

2014/08/21

(Segidako kantu honetan,
antifonaren segidako
bertsoa Interneten
aurkitua, egilearen
izenik gabe)

Ama maite Maria,
egiguzu lagun
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun,
zure bitartez Jesus
ikusi dezagun.

Zu Jaunaren Ama ta
gure Ama ona,
entzun Elizarekin
eskatzen duguna:
eman zure fruitua,
gure Osasuna,
isur zure Semea,
Jaun errukiduna,
Bera bakarrik data
salbatzaile Jauna.R/.-

2014/08/06

LITURGIA

1. «ZARATARIK» EZ

Gure ospakizunetan, bada halako zarata-mota bat «lehen mailakoa» edo egoera gordinekoa dei genezakeena: neguko eztulak, umeen negarrak, karranka egiten duten mikrofonoak edota berandu samar iritsitako zenbait emakumeren takoi-hotsa…

Zarata-genero horren barruan, badira batzuk «ongarritzat» ere har ditzakegunak, bakea elkarri emateko unean sortzen dena adibidez: eliz batzarra, hain serio eta hieratikoa, erlaxatzen denean, banku berean dauden herritarrek elkarri begietara begiratzen diote eta halako sakoneko murmurio bat sortzen da elkarri eskua

Page 11 of 11