ABENDUKO HIRUGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Etortzekoa den salbamenduaren miragarriak )
Izai profetaren liburutik 35,1-6.10
1 Alegera ditela basamortua eta lur idorra!
Bozkaria dadila eta lorezta eremua,
2 Landetako lorez jantzi
eta egin dezala bozkarioz irrintzin eta jauzi.
Libango ospea emana zaio, Karmel eta Zaroneko ederra;
ikusiko da Jaunaren ospea, gure Jainkoaren distira.
3 Eman indar esku ahuldueri,
azkar erortzera doatzin belaunak.
4 Errozute bihotz beldurtueri:
Gora bihotzak! Ez izan beldurrik!
URTEKO BIGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Jainkoaren zerbitzaria, herrialdeen argia )
Izai profetaren liburutik 49,3.5-6
Jainkoaren Zerbitzariaren hitza.
3 Jaunak erran daut:
“ Zu nere zerbitzaria zira, Izrael,
zure bidez agertuko dut nere ospea.”
5 Orai Jauna mintzo da,
amaren sabelean moldatu ninduena
haren zerbitzari izaiteko,
Jakob harenganat itzularazteko eta Izrael biltzeko.
Ohorez jantzi nau Jaunak,
eta nere indarra Jainkoa da.
6 Hunela mintzo da:
“Ez da aski zu nere zerbitzari izaitea
Trufania ondoko igandea A
JESUSEN BATAIOA
Lehen irakurgaia
(Jainkoaren zerbitzaria gizonen salbatzeko kontsekratua)
Izai profetaren liburutik 42,1-4.6-7
Hunela mintzo da Jauna:
1 Huna nik xutik daukadan nere zerbitzaria,
atsegin zautan nere hautatua.
Hunen gainean ezarri dut nere izpiritua,
herrialdeeri ekarriko diote zuzenbidea.
2 Ez da deiadarka ariko, ez da oihuka mintzatuko,
ez du plazetan bere mintzorik entzunaraziko.
3 Kraskatua den kanabera ez du hautsiko,
ez eta itzaliko itzaltzera doan mitxa,
zuzenbidea leialki agertuko du.
4
TRUFANIA / Epifania
Lehen irakurgaia
(Pagano herrialdeak Jerusalemeren argirat buruz )
Izai profetaren liburutik 60,1-6
1 Xuti, distira, Jerusaleme, etorri baita zure argia,
eta zure gainean zabaldu Jaunaren aintza.
2 Beha : ilunbeak lurra estaltzen du,
bai eta gau beltzak herriak oro;
zure gainean aldiz, altxatzen da Jauna
eta haren aintza zure gainean agertzen.
3 Zure argiari buruz etorriko dira herriak,
eta zure goiz-argi zirrintari buruz erregeak.
4 Altxa begiak inguruz inguru, eta beha:
URTATS EGUNA
MARIA SAINDUA, JAINKOAREN AMA
Lehen irakurgaia
( Zorion eta bake agintzak )
Nunbreak liburutik 6,22-27
22 Egun heietan, Jaunak Moisi erran zion:
23 “ Huna nola Aaronek eta haren semeek
benedikatuko dituzten Izraelen semeak:
24 “ Benedika zaitzala Jaunak eta zaint!
25 Ager diezazula Jaunak bere aurpegia eta urrikal dakizula!
26 Itzul dezala Jaunak bere begitartea zureganat, eta eman bakea!
27 Hola dei eginen diote nere izenari Izraelen semeen alde
EGUBERRI ONDOKO IGANDEA A
FAMILIA SAINDUA
Lehen irakurgaia
( Familiako bertuteak )
Zirak zuhurraren liburutik 3, 2-6;12-14
2 Jainkoak aita goresten du seme-alabetan,
eta amaren eskubidea azkartzen haurretan.
3 Aita ohoratzen duenak, bere bekatuak ordaintzen ditu,
4 eta ontasunak biltzen dituenaren iduriko da ama goresten duena.
5 Aita ohoratzen duenak bozkario izanen du bere seme-alabetan,
eta otoitz egunean entzuna izanen da.
6 Aita goresten duena luzaz biziko da,
eta Jaunari obeditzen dionak atsegin
ABENDUKO LAUGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Jainkoak Salbatzaile bat hitzemaiten )
Izai profetaren liburutik 7,10-16
Jaunak igorri zuen Izai profeta
10 Akaz erregeari erraitera:
11 “Galda zozu Jaunari, zure Jainkoari, ezaugarri bat zuretzat,
bai lurraren barnean, bai zeru gainean.”
12 Akazek ihardetsi zuen:
“Ez dut galdeginen, ez dut tentatuko Jauna.”
Izaik orduan ihardetsi:
13 “ Adi zazu, beraz, Dabiden etxea:
ez ote zaitzu aski gizakientzat aspergarri izaitea,
nere Jainkoarentzat ere aspergarri izan behar
URTEKO HOGEITA HAMARGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Behartsuaren otoitza Jainkoak entzuten )
Zirak zuhurraren liburutik 35, 12-14 . 16-18
12 Jauna juje da, eta ez du behatzen nor nor den.
13 Ez du berexkuntzarik egiten behartsuaren kontra,
eta entzuten du lehertuaren otoitza.
14 Ez du mespretxatzen umezurtzaren galdea,
ez eta auhenka ari zaion alarguntsa ere.
16 Jainkoa bihotz guziaz zerbitzatzen duena onartua da,
eta haren otoitza zeruraino heltzen da.
17 Behartsuaren otoitzak
URTEKO HOGEITA BEDERATZIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Moisen otoitzak Izraelen garaipena ardiesten )
Jalgitza liburutik 17, 8-13
Izrael herria basamortuan gaindi zoan.
8 Amalektarrak etorri ziren
eta Refidimen hasi zuten gudua Izraeldarren kontra.
9 Moisek erran zion Josueri:
“ Hautazkitzu zenbait gizon
eta zoazi Amalektarren kontra gudukatzera.
Ni, bihar mendiaren gainean izanen nauzu,
Jainkoaren makila eskuan.”
10 Josuek Moisek errana egin zuen,
eta Amalektarren kontra gudukatu.
Mois, Aaron eta Hur mendi gainerat iganak
URTEKO HOGEITA ZORTZIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Lepratik sendatu eta, Naamanek Izraelen Jainkoa baitan sinesten du )
Erregeen bigarren liburutik 5, 14-17
Naaman jeneral Ziriarra lepraduna zen.
14 Jordan ibairat jautsi zen, eta zazpi aldiz mainatu,
Jainkoaren gizonak, Elizeo profetak, manatu bezala;
orduan haragia haurtxoarena bezala gelditu zitzaion:
lepratik garbi zen.
15 Jainkoaren gizonarenganat itzuli zen bere lagun-talde osoarekin;
eta haren aitzinean xutik, erran zion:
“ Orai badakit ez dela munduan
Page 9 of 38