EGUBERRI ONDOKO IGANDEA B
FAMILIA SAINDUA
Lehen irakurgaia
( Jainkoak Abrahami ondorea hitzemaiten )
Etorki liburutik 15, 1-6; 21, 1-3
15,1 Jaunaren hitza etorri zitzaion Abrahami ikuspen batean:
“ Ez beldur izan Abraham! Ni naiz zure erredola.
Biziki handia izanen da zure saria.”
2 Abrahamek ihardetsi zuen:
“Jauna, ene Jainkoa, zer emanen dautazu?
Banoa haurrik gabe…
3 Ez dautazu ondokorik eman,
eta nere etxeko mutil bat izanen dut ondoko.”
4 Orduan Jaunaren hitz hau etorri
EGUBERRI EGUNEKO MEZA
Lehen irakurgaia.
( Berri ona )
Izai profetaren liburutik 52,7-10
7 Bai ederrak direla mendi gainetan
bakearen berria ekartzen duen mezulariaren oinak,
berri ona eta salbamendua erranez dabilanaren oinak,
Ziongo hiri sainduari erraiten diolarik:
Errege da zure Jainkoa.
8 Entzun: zure zaintzaleak oihuka ari dira,
irrintzinaka guziak batean,
ikusten baitute Jauna berriz heldu dela Zionerat.
9 Egin bozkarioz oihu, Jerusalemeko harresi zahar eroriak,
Jaunak bere herria kontsolatu baitu
eta salbatu Jerusaleme.
ABENDUKO LAUGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Dabiden seme den Mesiasen agintza )
Zamuelen bigarren liburutik 7,1-5 . 8-12 . 14. 16
1 Dabid erregea bere etxean bizi zen, Jerusalemen.
Jaunak inguruko etsai guziekilako bakea emana zion.
2 Erregeak orduan erran zion Natan profetari:
“ Beha: ni zedrozko etxean bizi naiz,
eta Jainkoaren kutxa oihal-etxolan dago.”
3 Natanek ihardetsi zion erregeari:
“ Zoaz eta egizu gogoan duzuna, Jauna zurekin baita.”
4 Bainan gau hartan
ABENDUKO HIRUGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
(Salbatzaileak bozkarioa ekartzen)
Izai profetaren liburutik 61, 1-2. 10-11
1 Jainko Jaunaren Izpiritua nere gainean dago,
Jaunak gantzutu bainau.
Igorri nau behartsueri berri onaren ekartzera,
bihotz urratuen sendatzera,
preso direneri eta giltzapetueri libertatearen berri emaitera,
2 Jaunak eman graziazko urtearen berri emaitera.
10 Pozez betetzen nau Jaunak,
nere Jainkoa baitan alai daukat arima,
salbamendua jantzi eman baitaut, zuzentasuna soingaineko,
senar ezkonberria koronaz edertzen den bezala,
eta emazte ezkonberria
ABENDUKO BIGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
(Presta Jaunaren bidea)
Izai profetaren liburutik 40,1-5 . 9-11
1 “ Kontsola zazue, kontsola nere herria, dio zuen Jainkoak.
2 Mintza bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu:
Betea duela bere mutilgoa, ordaindua bere hobenen zorra,
Jaunaren eskutik hartua baitu bere bekatu guzien ordain betea.”
3 Mintzo bat ari da oihuka:
“ Presta basamortuan bidea Jaunari.
Ezar zelaiturik eremuan galtzada gure Jainkoari.
4 Bete daitezela erreka guziak, apal mendi eta muno
ABENDUKO LEHEN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Jaunari deia etor dadin )
Izai profetaren liburutik 63,16-17; 64,2-7
16 Zu zira, Jauna, gure Aita, “gure Erosle” duzu izena betidanik.
17 Zergatik utzi gaituzu, Jauna, zure bideetarik baztertzen,
eta gure bihotzak gogortzen, zure beldurrik ez izaiteraino?
Itzul zakizkigu, zure zerbitzariengatik,
zure ondarea diren leinuengatik.
19 Ai, zeruak urra bazinitza eta jauts bazinte!
Mendiak zure aitzinean urtuko litaizke.
64,2 Jautsi zinen eta mendiak urtu ziren zure aitzinean.
URTEKO HOGEITA HAMALAUGARREN ETA AZKEN IGANDEA A
. JESU KRISTO GURE JAUNA DIREN GUZIEN ERREGEA
Lehen irakurgaia
( Jainkoa, Izraelen errege, artzain eta juje)
Ezekiel profetaren liburutik 34,11-12.15-17
11 Hau dio Jainko Jaunak:
Orai, nihaur joanen naiz ene ardien biltzera, eta zainduko ditut.
12 Artzainak, artaldea barreiatu zaionean,
ardiak zaintzen dituen bezala,
nik zainduko ditut ene ardiak,
eta hedoi eta ilunbe egunean
barreiatuak izan diren toki guzietarik aterako ditut.
15 Nik alharaziko dut
URTEKO HOGEITA HAMAHIRUGARREN IGANDEA
A
Lehen irakurgaia
( Etxekoandre langilea, eskulanetan trebea )
Erran Zaharrak liburutik 31,10-13.19-20.30-31
10 Nork aurki etxekoandre ona?
Perlek baino askoz gehiago balio du.
11 Konfiantza osoa du senarrak haren baitan:
ez da harekin galduan aterako.
12 Biziko egun guzietan zoriona ekartzen dio, ez zorigaitza.
13 Artilea eta lihoa biltzen ditu,
gogotsu lan egiten dute haren eskuek.
19 Iruten lotzen da haren eskua, kilua harturik.
20 Dohakabeari
. LATRANEKO ELIZAREN BESTA
Lehen irakurgaia
( Jainkoaren tenplutik darion biziaren iturria )
Ezekiel profetaren liburutik 47, 1-2. 8-9 . 12
Jaunarenganik nuen ikuspen batean,
1 gidatzen ninduen gizonak Tenpluko atarirat ereman ninduen.
Eta hara: Tenpluko ate azpitik ura zarion iguzki alderat,
Tenplua harat beha baitzagon.
Ura Tenpluaren eskuinaldetik jausten zen, aldarearen hegoalderat.
2 Gero, iparraldeko atetik aterarazi ninduen
eta kanpotik itzulia eginarazi zautan
iguzkialderat beha zagon ateraino.
OMIA SAINDU
Lehen irakurgaia
( Sainduen, salbatuen oste gaitza )
Jondoni Joaniren Apokalipza liburutik 7, 2-4 . 9-14
2 Nik, Joanik,
aingeru bat ikusi nuen iguzki aldetik igaiten, Jainko biziaren zigilua zaukala, eta ozenki oihu egin zioten
lurraren eta itsasoaren hondatzeko ahala eman zitzaioten lau aingerueri, erranez:
3 “ Ez honda lurra, ez itsasoa, ez eta zuhaitzak,
gure Jainkoaren zerbitzariak zigiluz kopetan markatu arte.”
4 Eta entzun nuen zigiluz markatuak zenbat ziren:
ehun eta berrogeita lau mila,
hamabi
Page 37 of 38