GAIA

Lapurdi Irratia
2015/05/13

JAUNAREN ZERURAT ALTXATZEA

SALBATORE B

Lehen irakurgaia

( Jesus zerurat altxatzen )

Apostoluen Egintzetarik 1,1-11

1 Teofilo maitea, nere lehen liburuan,
hastetik zerurat altxatua izan zen egunera arte
Jesusek egin eta irakatsi zuen guzia izkiriatu dut.
2 Zerurat igan aitzin, Izpiritu Saindua baitan,
bere manuak eman ziozkaten berak hautatu Apostolueri.
3 Heieri agertu zitzaioten bizirik, Pasione ondoan:
horren froga ainitz eman zioten,
berrogoi egunez bere burua ikustera emanez,
eta Jainkoaren erreinuaz mintzatuz.
4 Heiekin jaten

2015/05/08

BAZKOKO SEIGARREN IGANDEA – B

Lehen irakurgaia

( Bataiatuak izan diren lehen paganoak)

Apostoluen Egintzetarik 10, 25-26.34-35.44-48

25 Petri Zezarearat heldu zelarik,
Kornelio, erromano ehuntaria, biderat atera zitzaion
eta oinetarat ahuspez eman.
26 Bainan Petrik altxarazi zuen, erranez:
“ Xuti zaite, gizon hutsa naiz ni ere”.
34 Gero, han zaudeneri erran zioten:
35 “ Orai zinez ikusten dut Jainkoak ez duela berexgorik egiten,
bainan hura adoratzen dutenak eta zuzen dena egiten
onartzen dituela, edozein

2015/04/29

BAZKOKO BOSGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Paulo Apostoluekin batean Kristoren lekuko)

Apostoluen Egintzetarik 9,26-31

Konbertitu-eta,
26 Paulo Jerusalemerat etorri zen,
eta dizipuluekin elkarretaratu nahiz zabilan,
bainan denak haren beldur ziren,
ez baitzuten sinesten Kristoren dizipulu zela.
27 Orduan Barnabek berekin hartu eta apostolueri ereman zioten.
Kondatu zioten nola Damaserateko bidean Paulok Jauna ikusi zuen,
nola Jauna mintzatu zitzaion,
eta nolako ausartziarekin Jesusen izenean mintzatu zen Damasen.
28 Ordutik, apostoluekin ibili ohi zen Jerusalemen,

2015/04/21

BAZKOKO LAUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Ez dugu Kristoz beste salbatzailerik, )

Apostoluen Egintzetarik 4, 8-12

Izraelgo biltzar handiaren aitzinean,
8 Petrik, Izpiritu Sainduaz beterik, erran zuen:
“ Herriko buruzagi eta zaharrak, gaur,
9 eri bati egin ongiaz, nola sendatu den galdatzen zaiku.
10 Jakizue beraz, denek, eta Izrael herri osoak:
zuek gurutzefikatu eta Jainkoak hilen artetik piztu duen
Jesu Kristo Nazaretarraren izenari esker
duzue gizon hau zuen aitzinean sendaturik.
11 Jesus hau

2015/04/16

BAZKOKO HIRUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Jainkoak eman dio bere aintza Jesus bere zerbitzariari )

Apostoluen Egintzetarik 3, 13-15. 17-19

Herri guziaren aitzinean, Petri mintzatu zen:
“ Izraeldarrak,
13 Abrahamen, Izaaken eta Jakoben Jainkoak, gure arbasoen Jainkoak
aintzaz bete du Jesus bere zerbitzaria,
zuek buruzagien eskuetarat eman duzuena:
Pilatoren aitzinean ukatu duzue, Pilatok libratu nahi zuelarik.
14 Saindua eta zuzena zena , zuek ukatu duzue
eta hiltzaile baten libratzea eskatu
15 Biziaren sorburua

2015/04/07

BAZKOKO BIGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Lehen girixtinoek denak elkarrekin partekatzen )

Apostoluen Egintzetarik 4, 32-35

32 Fededun guziak bat ziren bihotzez eta gogoz,
eta nehork ez zuen erraiten zaukan ontasuna berea zuela,
bainan guzia guziena zuten.
33 Apostoluak indar handiz lekuko agertzen ziren
Jesus Jauna piztu zela,
eta graziaren indarra heien guzien baitan zagon.
34 Ez zen behartsurik heien artean:
alabainan, lurrik edo etxerik bazutenek saltzen zituzten,
35 eta saldu zutenaren saria

2015/04/04

BAZKO EGUNA

Lehen irakurgaia

( Apostoluak Jesusen Piztearen lekuko)

Apostoluen Egintzetarik 10,34.37-43

Petri Zezarerat etorri zen, ehuntari erromano baten etxerat.
34 Hunela mintzatu zen:
37 “ Badakizue zer gertatu den Galileatik hasi eta Judea osoan,
Joanesek predikatu bataioaren ondotik:
38 Nazareteko Jesus,
Jainkoak kontsekratu zuen Izpiritu Sainduaz,
eta indarrez bete.
Bazabilan ongia eginez,
eta debruak bere meneko zauzkan guziak sendatuz,
Jainkoa berekin baitzuen.
39 Eta gu, Apostoluak,
harek Juduen lurraldean eta Jerusalemen
egin dituen

2015/03/25

ERRAMU ETA PASIONEKO IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Jainkoaren zerbitzariak bere oinazeak onartzen ditu )

Izai profetaren liburutik 50,4-7

4 Jainko Jaunak ikasle onaren mintzoa eman daut,
jakin dezadan nik ere akituari hitz pizgarria emaiten.
Hitzak iratzartzen nau goiz guziez,
goiz guziez iratzartzen, ikasle onak bezala entzun dezadan.
5 Jainko Jaunak beharria ideki daut:
eta nik ez diot kontra egin,ez dut gibelerat jo.
6 Bizkarra eskaini diotet jotzen ninduteneri,
eta matelak , bizarretik tiraka

2015/03/18

GARIZUMAKO BOSGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Batasun berria )

Jeremi profetaren liburutik 31, 31-34

31 Hau dio Jaunak: huna heldu egunak,
Izrael etxearekin eta Juda etxearekin Batasun berria eginen baitut.
32 Ez heien arbasoekin egin nuen Batasuna bezalakoa,
Egiptotik ateratzeko eskutik hartu nituenean:
nere Batasuna, heiek hautsi zuten,
ni heien nagusia izanik ere.
33 Bainan huna Izrael etxearekin eginen dutan Batasuna,
egun horien ondotik, dio Jaunak.
Nere Legea barne barnean ezarriko diotet, bihotzean

2015/03/10

GARIZUMAKO LAUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Gaztigua eta barkamendua: desterrua eta itzultzea )

Kronikak bigarren liburutik 36, 14-16. 19-23

Zedeziaz erregearen denboran,
14 apezburu guziek eta herriak
gaixtakeria gaixtakeriaren gainean egiten zuten
atzerritarren ohidura higuingarrieri jarraikiz,
eta Jaunak Jerusalemen sagaratua zuen tenplua zikindu zuten.
15 Heien arbasoen Jainkoak, behin baino gehiagotan
abisuak igorri ziozkaten bere mezularien bidez
bere Egoitzaz eta bere herriaz urrikaldu baitzen.
16 Bainan heiek Jainkoaren mezulariak trufatu zituzten,
haren hitzak

Page 35 of 38