GAIA

Lapurdi Irratia
2015/09/15

URTEKO HOGEITA BOSGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Gaixtoak zuzena hil nahiz dabiltza )

Zuhurtzia liburutik 2, 12. 17-20

Gaizkia asmatzen dutenek beren baitan erran dute:
12 “ Heda ditzogun sareak zintzoari, aspergarri baitzaiku:
gure bizimoldearen kontra dago,
gure lege-hausteak aurpegirat botatzen dauzkigu,
eta gure ohiduren kontrako hutsak salatzen.
17 Ikus dezagun erraiten duena egia den ala ez,
iker dezagun nola bururatuko den.
18 Zintzoa Jainkoaren seme balinbada,
Jainkoa etorriko zaio laguntzera,
eta etsaien

2015/09/08

URTEKO HOGEITA LAUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

(Jainkoaren Zerbitzariaren oinazeak iragarriak )

Izai profetaren liburutik 50, 5-9a

5 Jainko Jaunak beharria ideki daut,
Eta nik ez diot kontra egin, ez dut gibelerat jo.
6 Bizkarra eskaini diotet jotzen ninduteneri,
eta matelak , bizarretik tiraka ari zitzaizkidaneri.
Begitartea ez dut zaindu laido eta tuetarik.
7 Jauna dut laguntzaile; horrengatik ez naiz laztu;
horrengatik begitartea harri gogorra iduri egin dut,
eta badakit ez naizela ahalgetuko;
8

2015/09/02

URTEKO HOGEITA HIRUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Etortzekoa den salbamenduaren miragarriak )

Izai profetaren liburutik 35, 4-7a

4 Errazue bihotz beldurtieri:
“ Gora bihotzak! Ez izan beldurrik!
Horra zuen Jainkoa: mendekioa heldu da, Jainkoaren saria.
Bera heldu da eta salbatuko zaituzte.”
5 Orduan, itsuen begiak idekiko dira,
eta elkorren beharriak zabalduko.
6 Orduan mainguak basahuntzak bezala jauzi eginen du,
eta mutuaren mihiak pozez oihu.
Urak sortuko dira basamortuan, eta errekak eremuan.
7 Lur

2015/08/26

URTEKO HOGEITA BIGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Jaunaren Legearen balio paregabea )

Deuteronoma liburutik 4, 1-2. 6-8

Moisek erran zion herriari:
1 “ Orai, Izrael, entzun irakasten dauzkitzutan
lege eta erabakiak, eta bete.
Horrela biziko zirezte, eta Jaunak, zuen arbasoen Jainkoak,
emanen dautzuen lurraldean sartuko zirezte eta haren jabe eginen.
2 Nik manatzen dautzuetanari ez deusik gainerat eman, ez eta ken,
bainan nik eman bezala bete
Jaunaren, zuen Jainkoaren manamenduak.
6 Begira, bai,

2015/08/19

URTEKO HOGEITA BATGARRREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Leinuak Jainko bakarrari leial daude )

Josueren liburutik 24, 1-2.15-17.18b

1 Josuek Izraelgo leinu guziak bildu zituen Zikemen;
gero deitu zituen Izraelgo zahar, buruzagi, juje eta idazlariak:
elkarrekin Jaunaren aitzinean agertu ziren.
2 Josuek orduan, herri osoari erran zion:
15 “ Jaunaren zerbitzatzea gaizki iduri bazaitzue,
gaur zuek hauta nor zerbitza:
zuen arbasoek Eufrates ibaiaz bestaldean zerbitzatu jainkoak,
ala Amortarren jainkoak, orai bizi zirezten herrialdeko jendearenak.

2015/08/11

ANDRE-DENA-MARIA EGUNEKO MEZA

Lehen irakurgaia

(Apokalipzako emaztea, Elizaren itxura, Maria bezala )

Jondoni Joaniren Apokalipza liburutik 11,19a ; 12, 1-6a. 10ab

19 Jainkoaren Tenplua ideki zen zeruan,
eta haren Elkargo-kutxa agertu zen Tenpluan.
12,1 Seinale handi bat agertu zen zeruan :
emazte bat, iguzkiz jantzia,
ilargia oinenpean, eta hamabi izarreko korona buruan.
2 Haur-beharretan zen, erdimin eta oinazez oihuka.
3 Beste seinale bat agertu zen zeruan:
herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar

2015/08/11

URTEKO HOGEIGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Zuhurtziaren mahaina )

Erran Zaharren liburutik 9, 1-6

1 Zuhurtziak bere etxea eraiki du, zazpi zutabe landu ditu.
2 Abereak hil ditu, arnoa prestatu, eta mahaina ezarri.
3 Bere neskatoak igorri ditu, eta hiri gainetan oihu egin:
4 “ Zuhurtziarik ez baduzue, zatozte niganat!”
Zentzugabeari erraiten dio:
5 “ Zatozte nere ogitik jatera,
eta prestatu dutan arnotik edatera!
6 Utz xorakeriak, eta biziko zirezte;
ibil zentzuzko bidean.”

Herri

2015/08/05

URTEKO HEMERETZIGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Eli profetari Jainkoaren ogiak indar emaiten )

Erregeen lehen liburutik 19, 4-8

Eli profeta ihes zoan Jezabel erreginaren beldurrez.
4 Egun bateko bidea egin ondoan basamortuan barna,
sasi baten itzalean jarri zen, eta heriotzea eskatu beretzat, erranez:
“ Aski, Jauna! Harrazu nere bizia,
ez bainaiz nere arbasoak baino hobea.”
5 Gero, sasiaren itzalean etzan eta lokartu zen.
Bainan huna non aingeru batek hunki eta erraiten

2015/07/28

URTEKO HEMEZORTZIGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Mana desertuko janaria )

Jalgitza liburutik 16, 2-4. 12-15

2 Basamortuan, Izraeldarren elkarte osoa marmarikan hasi zen
Moisen eta Aaronen kontra, erranez:
3 “ Ai, hobeko zen, Jaunaren eskuz hil bagine Egiptoko lurrean,
eltze beteka haragiak aitzinean jartzen ginenean,
ogia asetzeraino jaten ginuenean!
Zuek basamortu huntarat ekarri gaituzue,
elkarte osoa gosez hiltzera.”
4 Jaunak erran zion Moisi:
“ Huna, zerutik ogi-erauntsi bat eginaraziko dutala.
Herria egunean egunekoa

2015/07/21

URTEKO HAMAZAZPIGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Elizeok ogiak ugaltzen )

Erregeen bigarren liburutik 4, 42-44

Gosetea zen orduan herrian.
42 Uzta berritik, norbaitek ekarri ziozkan Elizeo, Jainkoaren gizonari,
hogei garagar-opil eta bihi berria zaku batean.
Elizeok erran zuen: “ Eman jendeari, jan dezaten. ”
43 Mutilak ihardetsi zuen: “ Nola huntarik eman ehun gizoneri?”
Elizeok berriz: “ Eman jendeari, jan dezaten,
hau baitio Jaunak: Janen dute , eta ondarrak geldituko dira.”
44 Orduan

Page 33 of 38