URTEKO BIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Jainkoaren eta populuaren arteko ezkontza )
Izai profetaren liburutik 62, 1-5
1 Zionengatik ez naiz ixilduko,
Jerusalemengatik ez naiz geldirik egonen,
haren zuzentasuna, goiz-argia bezala, agertu arte,
eta haren salbamenduak, argiak bezala, distiratu arte.
2 Herriek ikusiko dute zure zuzentasuna,
eta errege guziek zure ospea.
Izen berria ezarriko zaizu, Jaunak berak emana.
3 Jaunaren eskuan korona eder izanen zira,
zure Jainkoaren esku zabalean
Trufania (EPIFANIA) ondoko igandea
JESUSEN BATAIOA
Lehen irakurgaia
( Presta Jaunaren bidea )
Izai profetaren liburutik 40, 1-5. 9-11
1 “ Kontsola zazue, kontsola nere herria, dio zuen Jainkoak.
2 Mintza bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu :
Betea duela bere mutilgoa, ordaindua bere hobenen zorra,
Jaunaren eskutik hartua baitu bere bekatu guzien ordain betea. ”
3 Mintzo bat ari da oihuka:
“ Presta basamortuan bidea Jaunari.
Egin eremuan galtzada laua gure Jainkoari.
4 Bete
Epifania Trufania
(Iparraldean urtarrilaren 3an ospatzen dute; hegoaldean 6an)
Lehen irakurgaia
(Pagano herrialdeak Jerusalemeren argirat buruz )
Izai profetaren liburutik 60,1-6
1 Xuti, distira, Jerusaleme, etorri baita zure argia,
eta zure gainean zabaldu Jaunaren aintza.
2 Beha : ilunbeak lurra estaltzen du,
bai eta gau beltzak herriak oro;
zure gainean aldiz, altxatzen da Jauna
eta haren aintza zure gainean agertzen.
3 Zure argiari buruz etorriko dira herriak,
eta zure goiz-argi zirrintari buruz erregeak.
URTATS EGUNA
MARIA SAINDUA, JAINKOAREN AMA
Lehen irakurgaia
( Zorion eta bake agintzak )
Nunbreak liburutik 6,22-27
22 Egun heietan, Jaunak Moisi erran zion:
23 “ Huna nola Aaronek eta haren semeek
benedikatuko dituzten Izraelen semeak:
24 “ Benedika zaitzala Jaunak eta zaint!
25 Ager diezazula Jaunak bere aurpegia eta urrikal dakizula!
26 Itzul dezala Jaunak bere begitartea zureganat, eta eman bakea!
27 Hola dei
EGUBERRI ONDOKO IGANDEA C
FAMILIA SAINDUA
Lehen irakurgaia
( Jaunari emana zaion haurra )
Zamuelen lehen liburutik 1, 20-22. 24-28
20 Egun heietan,
haurdun gelditu zen Ana, eta seme bat izan zuen.
Zamuel eman zion izena, erranez :“ Jaunari eskatua diot.”
21 Elkana, haren senarra, bere etxeko guziekin igan zen tenplurat,
Jaunari urteko oparia egitera, eta bere botua betetzera.
22 Ana, aldiz, ez zen igan.
Bere senarrari erran zion:
“ Haurrari bularra
EGUBERRI EGUNEKO MEZA
Lehen irakurgaia.
( Berri ona )
Izai profetaren liburutik 52,7-10
7 Bai ederrak direla mendi gainetan
bakearen berria ekartzen duen mezulariaren oinak,
berri ona eta salbamendua erranez dabilanaren oinak,
Ziongo hiri sainduari erraiten diolarik:
Errege da zure Jainkoa.
8 Entzun: zure zaintzaleak oihuka ari dira,
irrintzinaka guziak batean,
ikusten baitute Jauna berriz heldu dela Zionerat.
9 Egin bozkarioz oihu, Jerusalemeko harresi zahar eroriak,
Jaunak bere
EGUBERRI GAUEKO MEZA
Lehen irakurgaia
( Bakearen Erregea )
Izai profetaren liburutik 9,1-6
1 Ilunbean zabilan herriak argi handi bat ikusi du;
herio-itzalpeko lurrean bizi zireneri argiak egin diote distira.
2 Nasaiki eman duzu poza, emendatu bozkarioa:
bozkariotan dabiltza zure aitzinean,
uzta biltzean bozkariatzen den bezala,
harrapakinak partitzean loriatzen den bezala.
3 Xehatu baituzu heien uztarri dorpea,
heien bizkarra larrutzen zuen makila, zergariaren azotea,
Madian garaitu zuten egunetan
ABENDUKO LAUGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Mesias Betleemetik etorriko da )
Mikeas profetaren liburutik 5, 1-4
Hunela mintzo da Jauna:
1 Zu, Betleem Efrata, Judako leinuetan ttipiena,
zureganik sortuko dut Izraelen errege izanen dena.
Aspaldikoa da hunen sortzea, betiereko egunetakoa.
2 Horrengatik, Jaunak utziko du herria, amak haurra ukan arte.
Orduan atzerrian bizirik gelditu haurrideak
Izraelen semeenganat itzuliko dira.
3 Xutituko da eta Jaunaren indarraz alhatuko ditu,
bere Jainkoaren izen handiaz.
Lasai
ABENDUKO HIRUGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Bozkaria, Jauna zure baitan duzu )
Zofoni profetaren liburutik 3, 14-18
14 Bozkarioz egin irrintzi, Ziongo alaba, egin oihu alai, Izrael!
Poztu zaite bihotz bihotzez, Jerusalemeko alaba!
15 Urratu du Jaunak zure kontrako erabakia, haizatu zure etsaia.
Izraelgo erregea, Jauna, zure erdian dago.
Ez duzu gehiago zorigaitzaren beldurrik izanen.
16 Egun hartan, hau erranen zaio Jerusalemeri:
“ Ez izan beldurrik, Zion! Ez ditela
ABENDUKO BIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Jerusaleme berriari buruz goaz )
Baruk profetaren liburutik 5, 1-9
1 Jerusaleme, ken dolu eta atsegabe-soinekoa;
jauntz Jainkoak betiko ematen dautzun aintzaren soineko ederra.
2 Bil zure gorputza Jainkoak ematen dautzun
zuzentasunaren soingainekoan,
eta ezar buruan Betikoaren aintzaren korona.
3 Agertuko diote Jainkoak zure distira zerupeko guzieri,
4 eta izen hau emanen dautzu behin betiko:
“ Bakea zuzentasunean, Ospea jainkozaletasunean”.
5 Jeiki zaite, Jerusaleme, igan gainetarat,
Page 31 of 38