GAIA

Lapurdi Irratia
2016/03/16

Erramu igandea C

Pasioneko Mezan

Lehen irakurgaia

( Jainkoaren zerbitzariak bere oinazeak onartzen ditu )

Izai profetaren liburutik 50,4-7

4 Jainko Jaunak ikasle onaren mintzoa eman daut,
jakin dezadan nik ere akituari hitz pizgarria emaiten.
Hitzak iratzartzen nau goiz guziez,
goiz guziez iratzartzen, ikasle onak bezala entzun dezadan.
5 Jainko Jaunak beharria ideki daut:
eta nik ez diot kontra egin,ez dut gibelerat jo.
6 Bizkarra eskaini diotet jotzen ninduteneri,
eta matelak

2016/03/11

GARIZUMAKO BOSGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Jalgitza berri baten agintza )

Izai profetaren liburutik 43 , 16-21

16 Hunela mintzo da Jauna,
itsasoan bide bat egin zuena, eta bidexka bat ur oldartsuetan ;
17 karro eta zaldi, soldadu eta gudari ahaltsuak
gudurat ereman zituen ;
hara, erori dira , berriz ez jeikitzeko ,
itzali dira, erre, kandela-mitxa bezala.
Hunela mintzo da Jauna:
18 “ Ez oroit iraganean gertatuez, ez gogoan

2016/03/01

GARIZUMAKO LAUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Lur sainduan sartzea eta Bazkoaren ospatzea )

Josueren liburutik 5 , 10-12

10 Jordan ibaia iragan -eta,
Izraeldarrek Gilgalen ezarri zuten kanpalekua,
eta Bazkoa ospatu zuten hilaren hamalauean,
arratsaldean, Jerikoko zelaian.
11 Bazko-biharamunean, lurraldeko fruituetarik jan zuten :
ogi altxatu gabea eta ogi-buru erreak.
12 Egun hartarik aitzina, mana-erauntsia gelditu zen,
lurraldeko fruituetarik jaten hasi baitziren.

Izraeldarrek ez zuten gehiago manarik izan,
eta urte hartan, Kanaan

2016/02/23

GARIZUMAKO HIRUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Jainko Salbatzailea Moisi agertzen zaio )

Jalgitza liburutik 3, 1-8 a .10. 13-15

1 Moisek, bere aitaginarreba Jetro, Madiango apezaren,
ardiak zaintzen zituen.
Behin, basamortuan barna ereman zituen,
eta Horeb, Jainkoaren mendirat heldu zen.
2 Han Jaunaren aingerua agertu zitzaion
sasi artetik ateratzen zen sugar baten erdian.
Moisek behatu zion: sasia sutan zen, eta ez erretzen.
3 Moisek bere baitan egin zuen:
“ Banoa

2016/02/16

GARIZUMAKO BIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia

( Jainkoak Abrahamekin egin zuen batasuna edo elkargoa )

Hasiera liburutik 15, 5-12. 17-18

Jauna Abrahami mintzatu zitzaion ikuspen batean.
5 Kanpora aterarazi zuen, eta erran zion:
“ Beha zerurat, eta konda izarrak, ahal baduzu.”
Erran zion ere:
“ Horrenbeste izanen dira zure ondokoak.”
6 Abrahamek sinetsi zion Jaunari,
eta Jaunak zuzentzat hartu zuen.
7 Gero erran zion :
“ Ni naiz Jauna, Kaldeako

2016/02/09

GARIZUMAKO LEHEN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Izrael herriaren fede aitormena )

Deutoronoma liburutik 26, 4-10

Moisek Izrael herriari erran zion:
Zure lehen fruituak Jaunari eskainiko diozkatzularik,
4 apezak zure eskutik saskia hartu eta
Jaunaren, zure Jainkoaren aldare aitzinean ezarriko du.
5 Orduan Jaunaren, zure Jainkoaren aitzinean erranen duzu :
“ Nere aita harat-hunat zabilan aramearra zen.
Egiptorat jautsirik, etorkin gisa bizi izan zen han
lagun bakar batzuekin.
Egipton herri handi egin zen

2016/02/03

URTEKO BOSGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Jainko guziz saindua Izairi agertzen zaio, eta dei egiten dio )

Izai profetaren liburutik 6, 1-2a. 3-8

1 Ozias erregea hil zen urtean,
Jauna ikusi nuen tronu gora batean jarria;
haren jauntziaren hegalak Tenplua betetzen zuen.
2 Zerafin batzu zituen gain aldetik.
3 Elkarri oihuz ari ziren, ziotela:
“ Saindu, saindu, saindua, diren guzien Jauna!
Lur osoa betetzen du haren aintzak.”
4 Oihu hortara, ateen kontzak

2016/02/03

kandelaria
JAUNAREN ESKAINTZEA
GANDERAILU

Otsailaren 2a

Lehen irakurgaia

( Jauna bere Tenplurat heldu da gure garbitzera)

Malaki profetaren liburutik 3, 1-4

Hau dio Jainko Jaunak:
1 Hor igortzen dut nere mezularia,
nere aitzinean bidearen prestatzera;
eta bet-betan etorriko da bere Tenplurat bilatzen duzuen Jauna,
nahitua duzuen Batasunaren mezularia.
Huna heldu dela, dio diren guzien Jaunak.
2 Nork jasan haren etortzearen eguna?
Nor egon daiteke xutik, agertuko

2016/01/28

URTEKO LAUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Herrialdeentzat profeta ezarri zaitut )

Jeremi profetaren liburutik 1, 4-5. 17-19

4 Jauna hunela mintzatu zitzaitan:
5 “ Zure amaren sabelean sortu aitzinetik,
ezagutzen zintudan;
haren sabeletik jalgi baino lehen,
kontsekratu zintudan eta herrialdeentzat profeta ezarri.
17 Xuti, nik manatu guziak erranen ditutzu heien kontra .
Ez heien beldur izan.
Bestela, nik sartuko dautzut heien beldurra.
18 Nik, egiten zaitut

2016/01/17

URTEKO HIRUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Jainkoaren herria Jainkoaren Hitzari ohartzen )

Nehemiren liburutik 8, 1-4a. 5-6. 8-10

Zazpigarren hilabeteko besta egunean,
1 Jende guzia, gizon bakar bat bezala bildu zen,
Uretako ate aitzinean den plazan.
Ezdraz lege-irakasleari erran zioten
Jainkoak Izraeli emana zion Moisen legearen liburua ekartzeko.
2 Orduan Ezdraz apezak Legea ekarri zuen batzarraren aitzinera:
gizon, emazte eta ezagutza zuten haur guzien aitzinera.
Zazpigarren hilabeteko lehen

Page 30 of 38