GAIA

Lapurdi Irratia
2016/07/19

URTEKO HAMAZAZPIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia

( Abrahamek kondenatua den hiriarentzat otoitz egiten)
Hasiera liburutik 18, 20-32

Abrahamen hiru bisitariak Zodomarat abian ziren.
20 Jaunak erran zuen:
“ Izigarria da Zodoma eta Gomorraren kontrako oihua,
eta zein handia hiri horien bekatua.
21 Jautsiko naiz eta ikusiko dut egia ala gezurra den:
gezurra bada, onartuko dut.
22 Bi gizonak joan ziren Zodomako alderat;
Abraham, berriz, Jaunaren aitzinean xutik gelditu zen.

2016/07/07

URTEKO HAMABOSGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Jainkoaren Legea gizakiaren bihotzean )

Deuteronoma liburutik 30, 10-14

Moisek erran zion herriari:
10 “ Jaunaren, zure Jainkoaren mintzoa entzunen duzu,
Legearen liburuan idatziak diren
haren manamendu eta legeak betez;
bihotz bihotzez eta gogo osoz itzul Jaunaganat, zure Jainkoaganat.
11 Alabainan, egun emaiten dautzutan legea
ez da zure indarrez goragokoa, ez eta eskura ezina ere.
12 Ez dago zeruetan, zuk hunela erraiteko:
‘ Nor

2016/06/28

URTEKO HAMALAUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Mesiasen denboran izanen da bozkario )

Izai profetaren liburutik 66, 10-14c

10 Bozkaria zaitezte Jerusalemekin,
alaitu harekin maite duzuen guziak!
Izan orai harekin zoriontsu, harengatik dolutan zineztenak!
11 Asetzeraino edanen duzue haren bular gozotik,
atseginez xurgatuko haren aintza nasaitik.
12 Huna zer dion Jaunak :
Ibaika ekarriko diot Jerusalemi bakea,
eta erreka betean nazioneen ospea.
Haurtxoak bezala izanen zirezte,
besoetan erabiltzen eta altzoan ferekatzen

2016/06/20

URTEKO HAMAHIRUGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Elizeok denak uzten ditu Eliri jarraikitzeko )

Erregeen lehen liburutik 19, 16b.19-21

Jaunak erran zion Eliri:
16 “ Kontsekra zazu Elizeo, Xafaten semea, zure ondoko profeta.”
19 Eli joan zen.
Eta Elizeo, Xafaten semea aurkitu zuen iraulden.
Bazituen hamabi golde iraultzeko, eta hamabigarrenean zen.
Eli haren ondotik iragan zen, eta soingainekoa bota zion gainera.
20 Elizeok, orduan, idiak utzi zituen,
Eliren ondotik joan zen lasterka

2016/06/14

URTEKO HAMABIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia

( Zilatu dutenari behatu diote )

Zakari profetaren liburutik 12, 10-11a ; 13, 1

Huna zer dion Jaunak:
10 Grazia eta otoitz-izpiritua ixuriko dut
Dabiden etxe gainerat, eta Jerusalemeko bizilagunen gainerat.
Zilatu dutenari behatuko diote;
dolu eginen dute seme bakarragatik bezala;
nigar samina eginen dute lehen semeagatik egiten ohi den bezala.
11 Egun hartan, handia izanen da dolua Jerusalemen.
13 1 Egun hartan, iturburu bat

2016/06/07

URTEKO HAMEKAGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

( Dabidek bere hutsa aitortzen du, eta Jainkoak barkatzen dio )

Zamuelen bigarren liburutik 12, 7-10. 13

Dabidek bekatu egin eta
7 Natan profetak erran zion:
“ Huna zer dion Jaunak, Izraelen Jainkoak:
Nik kontsekratu zaitut Izraelgo errege,
eta nik atera Zaulen eskuetarik.
8 Zure nagusiaren etxea eman dautzut,
eta haren emazteak zure besoetan ezarri;
Izrael eta Judako etxea

2016/05/31

URTEKO HAMARGARREN IGANDEA C

Lehen irakurgaia

(Elik otoitz egiten eta Jainkoak haurra pizten)

Erregeen lehen liburutik 17,17-24

17 Eli profeta egoiten zen etxeko anderearen semea eri zen;
gaitza hain bortitza izan zen, non haurra hil baitzen.
18 Emazteak erran zion Eliri :
“ Zer ari zira hemen, Jainkoaren gizon ?
Etxerat etorria ote zaitut
nere bekatuen orroitzapenaren berritzera,
eta nere semearen hiltzera ?”
19 Elik ihardetsi zion : “ Emadazu

2016/05/24

JESUSEN GORPUTZ-ODOL SAINDUEN BESTA C

BESTA BERRI

Lehen irakurgaia

( Melkizedek erregeak ogia eta arnoa Jainkoari eskaintzen)

Hasiera liburutik 14, 18-20

Lau errege garaiturik, Abraham itzuli zenean,
18 Melkizedek, Zalemeko erregeak ogia eta arnoa ekarri zituen,
Goi-goiko Jainkoaren apeza baitzen.
19 Abraham benedikatu zuen, erranez:
“ Goi-goiko Jainkoak, zeru-lurren egileak
benedika dezala Abraham:
20 eta benedikatua izan bedi Goi-goiko Jainkoa,
zure etsaien garaile egin zaituelakotz.”
Eta Abrahamek harrapakin guzien hamarrena eman zion.

Hamabigarren kapitulutik

2016/05/17

TRINITATE SAINDUAREN BESTA C

Lehen irakugaia

( Haste hastetik Zuhurtzia Jainkoarekin da )

Erran Zaharren liburutik 8, 22-31

Huna zer dion Jainkoaren Zuhurtziak:
22 “ Jaunak bere egitateen hastetik beretzat sortu ninduen,
bere lehenbiziko egintzen aitzinetik.
23 Betidanik moldatua izan naiz,
haste-hastetik, lurra izan baino lehenagotik.
24 Itsas-leizerik ez zenean, ni sortua izan nintzen,
ez zelarik oraino iturririk jauzten.
25 Mendiak landatuak izan aitzin,
munoak baino lehen, sortua izan nintzen.
26 Jainkoak

2016/05/10

MENDEKOSTE EGUNA C

Lehen irakurgaia :

( Izpiritu Sainduaren jaustea dizipuluen gainerat )

Apostoluen Egintzetarik 2,1-11

1 Mendekoste eguna etorri zenean,
toki berean bildurik zauden dizipulu guziak.
2 Bat-batean harrabotsa izan zen zerutik, haize azkar baten ufa iduria,
eta heiek zauden etxe guzia bete zuen.
3 Orduan, suzko mihiak bezalako batzu agertu zitzaizkioten,
eta bakotxaren gainean bana gelditu.
4 Denak Izpiritu Sainduaz bete ziren,
eta hizkuntza arrotzez mintzatzen hasi,
Izpirituak bakotxari emaiten

Page 28 of 38