Ukapenetik garaipenera
Garizumako 2. igandea (2017-03-12)
Igande honetako hiru irakurgaien gai komuna da: «ukapenetik garaipenera». Lehen irakurgaian, Abrahamek bere herria eta bere familia utzi behar izan ditu; esperientzi latza, noski; emigratu beharrean gertatu direnek bakarrik ezagutzen dute hori ondo. Baina beste lurralde bat lortuko du eta familia ugari bat, zeruko izarrak adinakoa. Are gehiago: munduko familia guztiak sentituko dira hari atxikiak, eta haren izenaz baliatuko dira beren burua bedeinkatzeko.
Bigarren irakurgaian,
GARIZUMAKO LEHEN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Gizonaren kreatzea eta lehen bekatua )
Hasiera liburutik 2, 7-9. 3, 1-7
7 Jainko Jaunak moldatu zuen gizona lurreko buztinetik,
sudurrerat ufatu zion biziaren hatsa, eta gizona bizidun izan zen.
8 Jainkoak baratze bat landatu zuen Edenen, iguzki aldean,
eta hartan ezarri bere eskuz moldatu gizona.
9 Jainko Jaunak lurretik sortarazi zituen mota guzitako zuhaitzak,
begientzat eder eta ahoarentzat gozo,
eta baratzearen erdian biziaren arbola,
eta ongi-gaizkien
URTEKO ZAZPIGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Maita zure aldeko laguna, ni saindua bainaiz )
Lebitarren liburutik 19,1-2.17-18
1 Jaunak erran zion Moisi:
2 “ Mintza zaite Izraelen semeen biltzar guziari; eta erran:
Izan zaitezte saindu,
ni, Jauna, zuen Jainkoa, saindua bainaiz.
17 Ez izan bihotzean herrarik zure haurridearentzat.
Erraitekoak erran dudarik gabe zure lagunari,
ez dezazun har zure gain haren bekatua.
18 Ez egin mendekurik,
URTEKO BOSGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Dohakabeari emaiten diona argi bat da )
Izai profetaren liburutik 58,7-10
7 Hunela mintzo da Jauna:
Zure ogitik emozu gose denari,
har zure etxean aterberik gabe den behartsua,
jantz biluzirik ikusten duzuna,
ez huts egin zure haurrideari.
8 Orduan zure argia egunsentia bezala zabalduko da,
eta zure sendatzea laster obratuko.
Zure zuzentasuna zure aitzinean ibiliko da,
eta zure ondotik Jaunaren aintza.
9 Orduan, zuk dei
URTEKO LAUGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Jainkoak nahi du herri bat apala,xumea eta pobrea )
Zofoni profetaren liburutik 2,3 ; 3,12-13
3 Bila zazue Jauna, zuek, lurraldeko apal guziek,
haren manamenduak betetzen dituzuenek.
Bila zuzentasuna, bila apaltasuna:
beharbada aurkituko duzue geriza Jaunaren hasarre-egunean.
3,12 Izrael, herri apal eta behartsua utziko dut zure erdian,
eta Jaunaren izena gerizaleku izanen dute.
13 Izraelen bizirik geldituek ez dute tzarkeriarik eginen,
ez eta
URTEKO HIRUGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Argi bat ilkiko Galilearen gainerat )
Izai profetaren liburutik 8,23- 9,3
23 Garai hartan, ahalgegarri utzi zituen Jaunak
Zabulonen lurraldea eta Neftaliren lurraldea;
azken aldian, ordea, ospetsu egin du itsaso ondoko bidea,
Jordanez bestaldeko lurraldea eta Galilea, paganoen eskualdea.
9,1 Ilunbean zabilan herriak argi handia ikusi du;
herio-itzalean bizi direneri argiak distira egin diote.
2 Nasaiki eman duzu poza, handitu atsegina:
bozkariotan dabiltza zure
URTEKO BIGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Jainkoaren zerbitzaria, herrialdeen argia )
Izai profetaren liburutik 49,3.5-6
Jainkoaren Zerbitzariaren hitza.
3 Jaunak erran daut:
“ Zu nere zerbitzaria zira, Izrael,
zure bidez agertuko dut nere ospea.”
5 Orai Jauna mintzo da,
amaren sabelean moldatu ninduena
haren zerbitzari izaiteko,
Jakob harenganat itzularazteko eta Izrael biltzeko.
Ohorez jantzi nau Jaunak,
eta nere indarra Jainkoa da.
6 Hunela mintzo da:
EGUBERRI EGUNEKO MEZA
Lehen irakurgaia.
( Berri ona )
Izai profetaren liburutik 52,7-10
Izai profetaren liburutik 52,7-10
7 Bai ederrak direla mendi gainetan
bakearen berria ekartzen duen mezulariaren oinak,
berri ona eta salbamendua erranez dabilanaren oinak,
Ziongo hiri sainduari erraiten diolarik:
Errege da zure Jainkoa.
8 Entzun: zure zaintzaleak oihuka ari dira,
irrintzinaka guziak batean,
ikusten baitute Jauna berriz heldu dela Zionerat.
9 Egin bozkarioz oihu, Jerusalemeko harresi zahar eroriak,
Jaunak bere herria
ABENDUKO LAUGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Jainkoak Salbatzaile bat hitzemaiten )
Izai profetaren liburutik 7,10-16
Jaunak igorri zuen Izai profeta
10 Akaz erregeari erraitera:
11 “Galda zozu Jaunari, zure Jainkoari, ezaugarri bat zuretzat,
bai lurraren barnean, bai zeru gainean.”
12 Akazek ihardetsi zuen:
“Ez dut galdeginen, ez dut tentatuko Jauna.”
Izaik orduan ihardetsi:
13 “ Adi zazu, beraz, Dabiden etxea:
ez ote zaitzu aski gizakientzat aspergarri izaitea,
nere Jainkoarentzat
ABENDUKO HIRUGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia
( Etortzekoa den salbamenduaren miragarriak )
Izai profetaren liburutik 35,1-6.10
1 Alegera ditela basamortua eta lur idorra!
Bozkaria dadila eta lorezta eremua,
2 Landetako lorez jantzi
eta egin dezala bozkarioz irrintzin eta jauzi.
Libango ospea emana zaio, Karmel eta Zaroneko ederra;
ikusiko da Jaunaren ospea, gure Jainkoaren distira.
3 Eman indar esku ahuldueri,
azkar erortzera doatzin belaunak.
4 Errozute bihotz beldurtueri:
Gora bihotzak!
Page 25 of 38