GAIA

Lapurdi Irratia
2017/05/02

BAZKOKO LAUGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

2017/04/24

BAZKOKO HIRUGARREN IGANDEA A
Lehen irakurgaia

( Petrik Kristo hiletarik piztua iragartzen )

Apostoluen Egintzetarik 2,14 . 22-32

Mendekoste egunean,
14 Petrik, hameka Apostoluen artean xutik, ozenki erran zuen:
“ Juduek eta Jerusalemen bizi zirezten guziek,
konpreni zer gertatzen den hemen, entzun nik errana:
22 Nazareteko Jesus, Jainkoak zuen aitzinean sinesgarri egin zuen,
haren bidez mirakuiluak, miragarriak eta ezaugarriak eginez,
denek dakizuen bezala.
23 Jainkoak asmatu eta aitzinetik hartu erabakiaren arabera,
gizon hura

2017/04/18

BAZKOKO BIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Lehen girixtinoen anaitasuna )

Apostoluen Egintzetarik 2,42-47

Elizaren lehen egunetan,
42 haurrideak jarraikiak ziren
apostoluek eman irakaspenen entzuteari,
anaitasunean bizitzeari, ogiaren zatitzeari eta otoitzeri.
43 Beldurra denetan sartzen ari zen, apostoluek egiten zituzten
hainbeste miragarri eta ezaugarriengatik.
44 Sinesdun guziak batasunean bizi ziren,
eta denak denenak zauzkaten:
45 beren lur eta ontasunak saltzen zituzten,
eta dirua denen artean partekatzen zuten,
bakotxaren beharren arabera.
46 Egun oroz, bihotzez

2017/04/15

Bazko gaua

Ondoko zazpi irakurgaien erran-nahia.
Liturgiak zazpi irakurgai aurkezten dauzkigu gau-beila huntan. Zer lotura dute
elgarren artean ? Gakoa juduek ospatzen zuten Bazko bestan da. Bazkoak, Torah-ren Kaldear
itzulpenean, badu olerki bat, “Lau gauena” deitua. Jainkoak gizadiari buruz duen asmoa
irudi handieder batean erakusten du. Lau gau horiek dira : munduaren eta gizadiaren
kreatzea, Abrahamen frogapena bere seme Izaak eskaini zuelarik, Egiptotik ateratzea, eta
munduaren azkena.
Gau huntako gure hiru

2017/04/12

OSTEGUN SAINDU

Kontzilioak egun saindueri beren bazko izaitea eman diotenetik, ortzegun sainduak bere egiazko
nortasuna bereganatu du, gure fedearen erdi-erdian denaren ospatzea : heriotzetik pizterat « pasatzea’
(Bazkok hori erran nahi du).
Heriotzea, heriotze libratzailea lehen irakurgaian erakutsia da : Juduek ospatzen zuten librantza
bildots baten sakrifikatzea zen. Bildots hura kristoren aitziniduria zen, bekatua kentzen duen Jainkoaren
bildotsa, bide berez egiazko libertatea emaiten daukuna. Bainan Paulok du agerian ezartzen eukariztiaren
eta

2017/04/10

BAZKO EGUNA

Lehen irakurgaia

( Apostoluak Jesusen Piztearen lekuko)

Apostoluen Egintzetarik 10,34.37-43

Petri Zezarerat etorri zen, ehuntari erromano baten etxerat.
34 Hunela mintzatu zen:
37 “ Badakizue zer gertatu den Galileatik hasi eta Judea osoan,
Joanesek predikatu bataioaren ondotik:
38 Nazareteko Jesus,
Jainkoak kontsekratu zuen Izpiritu Sainduaz,
eta indarrez bete.
Bazabilan ongia eginez,
eta debruak bere meneko zauzkan guziak sendatuz,
Jainkoa berekin baitzuen.
39 Eta gu, Apostoluak,
harek Juduen lurraldean eta Jerusalemen
egin dituen

2017/04/03

ERRAMU ETA PASIONEKO IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Jainkoaren zerbitzariak bere oinazeak onartzen ditu )

Izai profetaren liburutik 50, 4-7

4 Jainko Jaunak ikasle onaren mintzoa eman daut,
jakin dezadan nik ere akituari hitz pizgarria emaiten.
Hitzak iratzartzen nau goiz guziez,
goiz guziez iratzartzen, ikasle onak bezala entzun dezadan.
5 Jainko Jaunak beharria ideki daut:
eta nik ez diot kontra egin,ez dut gibelerat jo.
6 Bizkarra eskaini diotet jotzen ninduteneri,
eta matelak ,

2017/03/27

GARIZUMAKO BOSGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

(Hila zen herria berpiztuko )

Ezekiel profetaren liburutik 37,12-14

12 Hunela mintzo da Jauna:
“ Nik idekiko ditut zuen hilobiak,
eta ateraraziko zaituztet zuen hilobietarik, ene populua,
eta Izraelgo lurrerat berriz eremanen.
13 Jakinen duzue ni naizela Jauna,
zuen hilobiak idekiko ditudalarik,
eta zuek handik ateraraziko, ene populua.
14 Ene izpiritua ezarriko dut zuen baitan, eta biziko zirezte;
zuen lurrean ezarriko zaituztet,
eta jakinen duzue ni naizela

2017/03/21

GARIZUMAKO LAUGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Jaunak Dabid hautatzen bere herriaren errege )

Zamuelen lehen liburutik 16,1.6-7 . 10-13

Egun heietan, Jaunak erran zion Zamueli:
1 Zaul baztertu dut, Izraelen errege izan ez dadin.
Bete zazu adarra olioz, eta zoazi,
Betleemeko Jezerenganat igortzen zaitut,
haren semeen artean begiztatu baitut errege eginen dutana.”
6 Harat heldu zelarik, Eliab, Jezeren semeetarik bat ikusi-eta,
Zamuelek egin zuen bere baitan:
“ Dudarik gabe, hau da Jaunak

2017/03/13

GARIZUMAKO HIRUGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Moisen bidez Jainkoak ura emaiten bere herriari )

Jalgitza liburutik 17,3-7
3 Egun heietan, Izrael herria egarri zen,
eta Moisen kontra marmar ari zen:
“ Zergatik atera gaituzu Egiptotik?
Gu eta gure semeak eta abereak egarriak hiltzeko?”
4 Moisek Jaunari oihu egin zion:
“ Zer egin behar dut herri hunekin?
Laster harrikatuko naute.”
5 Jaunak Moisi erran zion:
“ Jar zaite herriaren aitzinean,
eta ereman

Page 24 of 38