GAIA

Lapurdi Irratia
2017/12/25

EGUBERRI ONDOKO IGANDEA B

FAMILIA SAINDUA

Lehen irakurgaia

( Jainkoak Abrahami ondorea hitzemaiten )

Etorki liburutik 15, 1-6; 21, 1-3

15,1 Jaunaren hitza etorri zitzaion Abrahami ikuspen batean:
“ Ez beldur izan Abraham! Ni naiz zure erredola.
Biziki handia izanen da zure saria.”
2 Abrahamek ihardetsi zuen:
“Jauna, ene Jainkoa, zer emanen dautazu?
Banoa haurrik gabe…
3 Ez dautazu ondokorik eman,
eta nere etxeko mutil bat izanen dut ondoko.”
4 Orduan Jaunaren hitz hau etorri

2017/12/19

EGUBERRI EGUNEKO MEZA

Lehen irakurgaia.

( Berri ona )

Izai profetaren liburutik 52,7-10

7 Bai ederrak direla mendi gainetan
bakearen berria ekartzen duen mezulariaren oinak,
berri ona eta salbamendua erranez dabilanaren oinak,
Ziongo hiri sainduari erraiten diolarik:
Errege da zure Jainkoa.
8 Entzun: zure zaintzaleak oihuka ari dira,
irrintzinaka guziak batean,
ikusten baitute Jauna berriz heldu dela Zionerat.
9 Egin bozkarioz oihu, Jerusalemeko harresi zahar eroriak,
Jaunak bere herria kontsolatu baitu
eta

2017/12/19

EGUBERRI GAUEKO MEZA

Lehen irakurgaia

( Bakearen Erregea )

Izai profetaren liburutik 9,1-6

1 Ilunbean zabilan herriak argi handi bat ikusi du;
herio-itzalpeko lurrean bizi zireneri argiak egin diote distira.
2 Nasaiki eman duzu poza, emendatu bozkarioa:
bozkariotan dabiltza zure aitzinean,
uzta biltzean bozkariatzen den bezala,
harrapakinak partitzean loriatzen den bezala.
3 Xehatu baituzu heien uztarri dorpea,
heien bizkarra larrutzen zuen makila, zergariaren azotea,
Madian garaitu zuten egunetan bezala.
4 Soldado zalapart-egileen oinetako

2017/12/18

ABENDUKO LAUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Dabiden seme den Mesiasen agintza )

Zamuelen bigarren liburutik 7,1-5 . 8-12 . 14. 16

1 Dabid erregea bere etxean bizi zen, Jerusalemen.
Jaunak inguruko etsai guziekilako bakea emana zion.
2 Erregeak orduan erran zion Natan profetari:
“ Beha: ni zedrozko etxean bizi naiz,
eta Jainkoaren kutxa oihal-etxolan dago.”
3 Natanek ihardetsi zion erregeari:
“ Zoaz eta egizu gogoan duzuna, Jauna zurekin baita.”
4 Bainan gau hartan

2017/12/11

ABENDUKO HIRUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Salbatzaileak bozkarioa ekartzen )

Izai profetaren liburutik 61, 1-2. 10-11

1 Jainko Jaunaren Izpiritua nere gainean dago,
Jaunak gantzutu bainau.
Igorri nau behartsueri berri onaren ekartzera,
bihotz urratuen sendatzera,
preso direneri eta giltzapetueri libertatearen berri emaitera,
2 Jaunak eman graziazko urtearen berri emaitera.
10 Pozez betetzen nau Jaunak,
nere Jainkoa baitan alai daukat arima,
salbamendua jantzi eman baitaut, zuzentasuna soingaineko,
senar ezkonberria koronaz edertzen den bezala,
eta

2017/12/04

ABENDUKO BIGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Presta Jaunaren bidea )

Izai profetaren liburutik 40,1-5 . 9-11

1 “ Kontsola zazue, kontsola nere herria, dio zuen Jainkoak.
2 Mintza bihotzera Jerusalemi, egiozue oihu:
Betea duela bere mutilgoa, ordaindua bere hobenen zorra,
Jaunaren eskutik hartua baitu bere bekatu guzien ordain betea.”
3 Mintzo bat ari da oihuka:
“ Presta basamortuan bidea Jaunari.
Ezar zelaiturik eremuan galtzada gure Jainkoari.
4 Bete daitezela erreka guziak, apal

2017/11/20

URTEKO HOGEITA HAMALAUGARREN ETA AZKEN IGANDEA A

. JESU KRISTO GURE JAUNA DIREN GUZIEN ERREGEA

Lehen irakurgaia

( Jainkoa, Izraelen errege, artzain eta juje)

Ezekiel profetaren liburutik 34,11-12.15-17

11 Hau dio Jainko Jaunak:
Orai, nihaur joanen naiz ene ardien biltzera, eta zainduko ditut.
12 Artzainak, artaldea barreiatu zaionean,
ardiak zaintzen dituen bezala,
nik zainduko ditut ene ardiak,
eta hedoi eta ilunbe egunean
barreiatuak izan diren toki guzietarik aterako ditut.
15 Nik alharaziko dut ene artaldea,

2017/11/13

URTEKO HOGEITA HAMAHIRUGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Etxekoandre langilea, eskulanetan trebea )

Erran Zaharrak liburutik 31,10-13.19-20.30-31

10 Nork aurki etxekoandre ona?
Perlek baino askoz gehiago balio du.
11 Konfiantza osoa du senarrak haren baitan:
ez da harekin galduan aterako.
12 Biziko egun guzietan zoriona ekartzen dio, ez zorigaitza.
13 Artilea eta lihoa biltzen ditu,
gogotsu lan egiten dute haren eskuek.
19 Iruten lotzen da haren eskua, kilua harturik.
20 Dohakabeari eskua zabaltzen dio,

2017/11/06

URTEKO HOGEITA HAMABIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Zuhurtzia bila dabiltzanen ganat heldu )

Zuhurtzia liburutik 6, 12-16

12 Argitsua da Zuhurtzia, itzalezina haren distira.
Maite dutenek nekerik gabe ikusten dute,
eta haren bila dabiltzanek aurkitzen.
13 Haren lehia duteneri, aitzinerat datorkiote,
bera lehenik agertzen zaiotela.
14 Haren bila goiz-goizetik doana ez da nekatuko:
ate ondoan jarria aurkituko du.
15 Zuhurtziarik handiena da hartaz gogoeta egitea;
eta harengatik gauak beilan emaiten dituena,
laster izanen

2017/10/30

Santu Guztiak / OMIA SAINDU

Lehen irakurgaia

( Sainduen, salbatuen oste gaitza )

Jondoni Joaniren Apokalipza liburutik 7, 2-4 . 9-14

2 Nik, Joanik,
aingeru bat ikusi nuen iguzki aldetik igaiten,
Jainko biziaren zigilua zaukala,
eta ozenki oihu egin zioten
lurraren eta itsasoaren hondatzeko ahala
eman zitzaioten lau aingerueri, erranez:
3 “ Ez honda lurra, ez itsasoa, ez eta zuhaitzak,
gure Jainkoaren zerbitzariak zigiluz kopetan markatu arte.”
4 Eta entzun nuen zigiluz

Page 21 of 38