GARIZUMA Urrikiaren urte sainduko Garizumako kantua
Kantu hunen hitzak 2000. urtean egin zituen Emil Larre-k (1925-2015). Ez dute zimurdura bat ere hartu: seme galduaren parabola gogoratzen dute eta Izraelgo herriaren martxa luzea Moisen agintepean.
Doinua kantika zahar batena da, “Zer dire gure egunak”: hunek merexiko luke igandetako biltzarretako kantu bilduman berriz sartzea. Aita Gabriel Lerchundi-k, “Kantikak” bere kantu bilduman, dio: “Egia ote da, askotan erraiten den bezala, aire hau Aita Cestac-en
GARIZUMAKO LEHEN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Jainkoak batasun egiten gizonarekin )
Etorki liburutik 9, 8-15
Uholde ondoan,
8 Jainkoak erran zioten Noeri eta haren semeeri:
9 “ Huna: batasuna egiten dut nik zuekin eta zure ondokoekin,
10 eta zuekin ditutzuen bizidun guziekin,
hegazti, abere eta lurreko ihiziekin,
untzitik atera eta lurrean bizi diren guziekin.
11 Nere batasuna egiten dut zuekin:
ez duela uholdeak berriz bizidunik hondatuko,
eta ez dela gehiago lurra suntsituko
Hausterre eguna HAUSTE EGUNA
Lehen irakurgaia
( Penitentziarako deia )
Joel profetaren liburutik 2, 12-18
12 Huna zer dion Jaunak:
Zuen bihotz guziaz itzul eneganat, barur, nigar eta auhenetan.
13 Urra zuen bihotzak, eta ez soinekoak,
itzul zuen Jaunarenganat, zuen Jainkoarenganat,
bihozbera eta urrikaltsua baita,
nekez hasarretzen eta maitasun handikoa,
bere mehatxuez damutzen dena.
14 Nork daki, ez ote den itzuliko, gaztiguari uko eginik,
bere benedizionez zuen betetzeko,
oparia eskain diezozuen Jaunari,
URTEKO SEIGARREN IGANDEA B
Lehen irakugaia
( Zer zion Lege zaharrak lepradunez edo legenardunez )
Lebitarren liburutik 13, 1-2 . 45-46
1 Jaunak erran zioten Moisi eta Aaroni:
2 “ Norbaiti larruazalean ateratzen bazaio
handitsu, zornadura edo bixika bat,
legenarena bezalako zauria sortuz,
ereman bezate Aaron apezarenganat,
edo haren seme apez batenganat.
45 Legenak joa denak, arropa urratuak ibiliko ditu,
buru-ilea nahasia eta aurpegia erdi estalia,
eta oihu eginen du: “ Kutsatua, kutsatua!”.
URTEKO BOSGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Oinazetan den gizonaren deiadarra )
Joben liburutik 7, 1-4 . 6-7
Job hunela mintzatu zen:
1 “ Zinez, borroka da gizakiaren bizia lurrean,
langilearenak bezalakoak haren egunak.
2 Esklaboa itzal-gose den bezala,
eta langilea lan-sariaren beha bezala,
3 irabazirik gabeko hilabeteak iragan ditut,
eta sofrikariozko gauak ukan .
4 Oheratu orduko, erraiten diot nere buruari:
“ Noiz jeikiko ote naiz?”
Gauak ez du burutzerik, amesgaixtoz betea,
URTEKO LAUGARREN IGANDEA
Lehen irakurgaia
( Etortzekoak diren denboretako profeta aipatzen du Moisek )
Deuteronoma liburutik 18,15-20
Hunela mintzatu zen Mois Izrael herriari:
15 “ Jaunak, zuen Jainkoak, ni bezalako profeta sortuko du
zuen artetik, herritarren artetik: entzunazue.
16 Horixe da, Horeb mendian bildurik zineztela,
Jaunari, zuen Jainkoari eskatu zeniotena, erranez:
‘ Ez dut berriz entzun nahi Jaunaren, nere Jainkoaren mintzoa,
ez dut su handi hori berriz ikusi nahi, ez dut hil nahi!’
URTEKO HIRUGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Profeta entzun eta paganoak konbertitzen )
Jonas profetaren liburutik 3, 1-5. 10
1 Jauna Jonasi mintzatu zitzaion, erranez:
2 “ Xuti eta zoaz Ninibe hiri pagano handirat,
eta predika han nik emaiten dautzutan mezua.”
3 Jonas xutitu zen eta Niniberat joan, Jaunak manatu bezala.
Ninibe hiri izigarri handia zen:
hiru egun behar ziren alde batetik besterat iragaiteko.
4 Jonas hirian sartu zen eta egun baten bidea egin
URTEKO BIGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Zamuelen bokazionea)
Zamuelen lehen liburutik 3, 3-10. 19
3 Zamuel gaztea lo zen
Jainkoaren kutxa zagon Jaunaren saindutegian.
4 Jaunak dei egin zion Zamueli, eta hunek ihardetsi:
“ Hemen nauzu!”
5 Lasterka joan zen Eli apezarenganat, eta erran zion:
“ Hemen nauzu, dei egin baidautazu.”
Elik ihardetsi zion:
“ Ez dautzut nik dei egin. Zoazi berriz etzatera.”
Haurra joan zen etzatera.
6 Jaunak berriz dei
EPIFANIA = TRUFANIA
Lehen irakurgaia
(Pagano herrialdeak Jerusalemeren argirat buruz )
Izai profetaren liburutik 60,1-6
1 Xuti, distira, Jerusaleme, etorri baita zure argia,
eta zure gainean zabaldu Jaunaren aintza.
2 Beha : ilunbeak lurra estaltzen du,
bai eta gau beltzak herriak oro;
zure gainean aldiz, altxatzen da Jauna
eta haren aintza zure gainean agertzen.
3 Zure argiari buruz etorriko dira herriak,
eta zure goiz-argi zirrintari buruz erregeak.
4 Altxa begiak inguruz inguru, eta beha:
URTATS EGUNA
MARIA SAINDUA, JAINKOAREN AMA
Lehen irakurgaia
( Zorion eta bake agintzak )
Nunbreak liburutik 6,22-27
22 Egun heietan, Jaunak Moisi erran zion:
23 “ Huna nola Aaronek eta haren semeek
benedikatuko dituzten Izraelen semeak:
24 “ Benedika zaitzala Jaunak eta zaint!
25 Ager diezazula Jaunak bere aurpegia eta urrikal dakizula!
26 Itzul dezala Jaunak bere begitartea zureganat, eta eman bakea!
27 Hola dei eginen diote nere izenari Izraelen semeen alde
Page 20 of 38