GAIA

Lapurdi Irratia
2018/03/26

. OSTIRALE SAINDU

Lehen irakurgaia

Izai profetaren liburutik 52,13 – 53,12

13 Ene zerbitzaria ongi aterako da, dio Jaunak, handi, ospetsu eta guziz goratua izanen da. 14 Asko harriturik gelditu ziren, hura ikusi eta, hain zagon itxuragabetua, gizona zenik

2018/03/26

. OSTEGUN SAINDU
Kontzilioak egun saindueri beren bazko izaitea eman diotenetik, ortzegun sainduak bere egiazko nortasuna bereganatu du, gure fedearen erdi-erdian denaren ospatzea : heriotzetik pizterat « pasatzea’ (Bazkok hori erran nahi du). Heriotzea, heriotze libratzailea lehen irakurgaian erakutsia da : Juduek ospatzen zuten librantza bildots baten sakrifikatzea zen. Bildots hura kristoren aitziniduria zen, bekatua kentzen duen Jainkoaren bildotsa, bide berez egiazko libertatea emaiten daukuna.

2018/03/21

ERRAMU ETA PASIONEKO IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Jainkoaren zerbitzariak bere oinazeak onartzen ditu )

Izai profetaren liburutik 50,4-7

4 Jainko Jaunak ikasle onaren mintzoa eman daut,
jakin dezadan nik ere akituari hitz pizgarria emaiten.
Hitzak iratzartzen nau goiz guziez,
goiz guziez iratzartzen, ikasle onak bezala entzun dezadan.
5 Jainko Jaunak beharria ideki daut:
eta nik ez diot kontra egin,ez dut gibelerat jo.
6 Bizkarra eskaini diotet jotzen ninduteneri,
eta matelak , bizarretik tiraka

2018/03/21

GARIZUMAKO BOSGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Batasun berria )

Jeremi profetaren liburutik 31, 31-34

31 Hau dio Jaunak: huna heldu egunak,
Izrael etxearekin eta Juda etxearekin Batasun berria eginen baitut.
32 Ez heien arbasoekin egin nuen Batasuna bezalakoa,
Egiptotik ateratzeko eskutik hartu nituenean:
nere Batasuna, heiek hautsi zuten,
ni heien nagusia izanik ere.
33 Bainan huna Izrael etxearekin eginen dutan Batasuna,
egun horien ondotik, dio Jaunak.
Nere Legea barne barnean ezarriko diotet,

2018/03/05

GARIZUMAKO LAUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Gaztigua eta barkamendua: desterrua eta itzultzea )

Kronikak bigarren liburutik 36, 14-16. 19-23

Zedeziaz erregearen denboran,
14 apezburu guziek eta herriak
gaixtakeria gaixtakeriaren gainean egiten zuten
atzerritarren ohidura higuingarrieri jarraikiz,
eta Jaunak Jerusalemen sagaratua zuen tenplua zikindu zuten.
15 Heien arbasoen Jainkoak, behin baino gehiagotan
abisuak igorri ziozkaten bere mezularien bidez
bere Egoitzaz eta bere herriaz urrikaldu baitzen.
16 Bainan heiek Jainkoaren mezulariak trufatu zituzten,
haren hitzak

2018/02/26

GARIZUMAKO HIRUGARREN IGANDEA B

Lehen irakurgaia

( Jainkoak bere Legea emaiten Moisen bidez )

Jalgitza liburutik 20, 1-17

Zinai mendian,
1 Jaunak hitz hauek guziak erran zituen:
2 “ Ni naiz Jauna, zure Jainkoa,
Egiptoko lurraldetik, esklabutza etxetik atera zaitudana.
3 Ez duzu izanen nitaz beste jainkorik.
4 Ez duzu eginen idolorik, ez itxurarik, goiko zeruan,
behereko lurrean edo lurpeko uretan direnetarik.
5 Ez zira ahuspez emanen itxura horien aitzinean, heien adoratzeko.

2018/02/19

GARIZUMAKO BIGARREN IGANDEA

Lehen irakurgaia

( Jainkoak Abraham frogatzen du eta agintzak berritzen diozka )

Etorki liburutik 22, 1-2. 9. 10-13. 15-18

1 Jainkoak frogatu zuen Abraham;
erran zion : “ Abraham! ”
Hunek ihardetsi: “ Hemen nauzu! ”
2 Jainkoak erran zion:
“ Hartzazu Izaak zure semea, hain maite duzun seme bakarra.
Zoazi Moria lurralderat, eta han eskainiko duzu erre-oparitan,
nik erakutsiko dautzutan mendi gainean.”
9 Heldu ziren Jainkoak erakutsi mendirat.
10 Abrahamek

2018/02/12

Garizuma : “Lurraren hautsetik” Ernest Alhat-en bertsuak
LURRAREN HAUTSETIK.

Jainkoak zuen gizona egin, egin lurraren hautsetik,
Kreatze horren erakaspena ahanzten dugu hargatik ;
Orroit gaitezen gure biziko balentria guzien gatik
Hauts bilakatu behar dugula bizitza hunen ondotik.

Zoin guti giren hautsaz orroitzen su eder bat ikustean,
Dena gar eta pindar baigira gu ere gure ustean!
Egun batean sortzeak eman indar guziak haustean,
Maitasunaren garra pitz bedi, gorputzak utzi hauts pean.

Aitortzen dugun sineste

2018/02/12

GARIZUMA Urrikiaren urte sainduko Garizumako kantua
Kantu hunen hitzak 2000. urtean egin zituen Emil Larre-k (1925-2015). Ez dute zimurdura bat ere hartu: seme galduaren parabola gogoratzen dute eta Izraelgo herriaren martxa luzea Moisen agintepean.

Doinua kantika zahar batena da, “Zer dire gure egunak”: hunek merexiko luke igandetako biltzarretako kantu bilduman berriz sartzea. Aita Gabriel Lerchundi-k, “Kantikak” bere kantu bilduman, dio: “Egia ote da, askotan erraiten den bezala, aire hau Aita Cestac-en

2018/02/12

Garizuma : “Lurraren hautsetik” Ernest Alhat-en bertsuak
LURRAREN HAUTSETIK.

Jainkoak zuen gizona egin, egin lurraren hautsetik,
Kreatze horren erakaspena ahanzten dugu hargatik ;
Orroit gaitezen gure biziko balentria guzien gatik
Hauts bilakatu behar dugula bizitza hunen ondotik.

Zoin guti giren hautsaz orroitzen su eder bat ikustean,
Dena gar eta pindar baigira gu ere gure ustean!
Egun batean sortzeak eman indar guziak haustean,
Maitasunaren garra pitz bedi, gorputzak utzi hauts pean.

Aitortzen dugun sineste

Page 19 of 38