ANDRE-DENA-MARIA EGUNEKO MEZA
Lehen irakurgaia
(Apokalipzako emaztea, Elizaren itxura, Maria bezala )
Jondoni Joaniren Apokalipza liburutik 11,19a ; 12, 1-6a. 10ab
19 Jainkoaren Tenplua ideki zen zeruan, eta haren Elkargo-kutxa agertu zen Tenpluan. 12,1 Seinale handi bat agertu zen zeruan : emazte bat, iguzkiz jantzia, ilargia oinenpean, eta hamabi izarreko korona buruan. 2 Haur-beharretan zen, erdimin eta
URTEKO HEMERETZIGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Eli profetari Jainkoaren ogiak indar emaiten )
Erregeen lehen liburutik 19, 4-8
Eli profeta ihes zoan Jezabel erreginaren beldurrez. 4 Egun bateko bidea egin ondoan basamortuan barna, sasi baten itzalean jarri zen, eta heriotzea eskatu beretzat, erranez: “ Aski, Jauna! Harrazu nere bizia, ez bainaiz nere arbasoak baino hobea.” 5 Gero, sasiaren itzalean etzan
URTEKO HEMEZORTZIGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Mana desertuko janaria )
Jalgitza liburutik 16, 2-4. 12-15
2 Basamortuan, Izraeldarren elkarte osoa marmarikan hasi zen
Moisen eta Aaronen kontra, erranez:
3 “ Ai, hobeko zen, Jaunaren eskuz hil bagine Egiptoko lurrean,
eltze beteka haragiak aitzinean jartzen ginenean,
ogia asetzeraino jaten ginuenean!
Zuek basamortu huntarat ekarri gaituzue,
elkarte osoa gosez hiltzera.”
4 Jaunak erran zion Moisi:
“ Huna, zerutik ogi-erauntsi bat eginaraziko dutala.
Herria egunean egunekoa
URTEKO HAMAZAZPIGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Elizeok ogiak ugaltzen )
Erregeen bigarren liburutik 4, 42-44
Gosetea zen orduan herrian.
42 Uzta berritik, norbaitek ekarri ziozkan Elizeo, Jainkoaren gizonari,
hogei garagar-opil eta bihi berria zaku batean.
Elizeok erran zuen: “ Eman jendeari, jan dezaten. ”
43 Mutilak ihardetsi zuen: “ Nola huntarik eman ehun gizoneri?”
Elizeok berriz: “ Eman jendeari, jan dezaten,
hau baitio Jaunak: Janen dute , eta ondarrak geldituko dira.”
44
URTEKO HAMASEIGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Zein diren Jainkoaren herriaren artzain onak )
Jeremi profetaren liburutik 23, 1-6
1 Hau dio Jaunak:
Dohakabeak nere larreko ardiak galtzera
eta barreiatzera uzten dituzten artzainak!
2 Beraz, hunela mintzo zaiote Jauna, Izraelen Jainkoa,
nere herria gidatzen duten artzaineri:
Zuek barreiatu eta galarazi dituzue nere ardiak,
eta ez duzue heietaz artarik izan.
Nik bai, zuetaz arta izanen dut, zuen gaixtakeriengatik, dio Jaunak.
3 Gero, nihaurek
URTEKO HAMABOSGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Profetak Jainkoaren ganik duen kargua )
Amoz profetaren liburutik 7, 12-15
12 Amaziaz, Beteleko apezak, Amozi erran zion:
“ Ikusle, zoaz hemendik, ihes egizu Judako lurralderat;
egin han profeta, eta han irabaz zure ogia.
13 Bainan hemen, Betelen, ez egin gehiago profeta;
hau errege-saindutegia da, erreinuko tenplua.”
14 Amozek ihardetsi zion Amaziazi:
“Ni ez naiz profeta, ez eta profeta-semea;
abeltzaina naiz, eta basapiku artatzailea.
15 Abeltzain
URTEKO HAMAHIRUGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Herioa ez du Jainkoak egin )
Zuhurtzia liburutik 1, 13-15; 2, 23-24
13 Jainkoak ez du herioa egin,
ez du atsegin bizidunak hil daitezen.
14 Gauza guziak irauteko kreatu ditu;
munduko izakiak osasungarri dira,
ez dute beren baitan pozoin hilgarririk,
eta ez da herioa nagusi lurraren gainean.
15 Ezin hila baita zuzentasuna.
2,23 Jainkoak gizakia ez-hilkor izaiteko kreatu du,
eta bere izaitearen idurira egin du.
24 Bainan
Ekainaren 24an
. JONDONI JOANI BATIXTAREN SORTZEA
Lehen irakurgaia
( Jainkoak maite duen profeta )
Izai profetaren liburutik 49, 1-6
1 Ugarteak, adi nezazue, urrungo herriek, entzun!
Sortu aitzin deitu ninduen Jaunak,
amaren sabelean nindagola, nere izena erran zuen.
2 Nere ahoa ezpata zorrotz egin zuen,
bere eskuaren itzalpean gerizatu ninduen;
bere hautuzko gezi egin ninduen, eta bere gezi-untzian gorde.
3 Erran zautan:
“ Zu nere zerbitzaria zira, Izrael,
Zure bidez agertuko dut nere
URTEKO HAMEKAGARREN IGANDEA B
Lehen irakurgaia
( Jainkoak landatu zuhaitza )
Ezekiel profetaren liburutik 17, 22-24
22 Hunela mintzo da Jainko Jauna:
Zedro haundiaren gain gainetik,
bere adar muturretik, kenduko diot muskil bat,
eta nihaurek landatuko mendi gora baten gainean.
23 Izraelgo mendi handiaren gainean landatuko dut;
adarrak zabalduko ditu eta fruitua emanen;
zedro guziz ederra eginen da.
Etxe-xori guziak han biziko dira,
mota guzietako hegaztiek kafia haren itzalpean eginen dute.
24 Eta
URTEKO HAMARGARREN IGANDEA B
Lehen
irakurgaia
( Satanen kontrako gudua iragarria )
Etorki ” liburutik 3,9-15
Gizonak Jainkoari desobeditu ziolarik,
9 Jainko Jaunak dei egin eta erran zion: “ Non zira ?”
10 Gizonak ihardetsi:
“ Baratzean ibilki entzun zaitut,
beldurtu naiz, biluzgorri naizelakotz, eta gorde naiz.”
11 Jaunak erran zion:
“ Eta nork erran dautzu biluzgorri zinela?
Debekatua nautzun zuhaitzeko fruitua jan ote duzu?”
12 Gizonak ihardetsi:
“ Laguntzat eman dautazun emazteak
Page 17 of 38