URTEKO HOGEITA SEIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Aberatsen urguluzko xahupideen kontra )
Amoz profetaren liburutik 6 , 1a . 4-7
1 Dohakabeak Jerusalemen gozoki bizi direnak,
eta beren ustez gerizan direnak Zamariako mendian .
4 Marfilezko ohetan luze eta nagi etzanik,
artaldeko bildots hoberenak
eta barrukiko aratxe gizenenak jaten dituzte.
5 Kitarra soinuarekin, bertsu kantari,
Dabidek bezala, doinu berriak asmatzen dituzte.
6 Arnoa untzi handietan edaten dute,
eta usain on hoberenez gantzutzen dira,
URTEKO HOGEITA BOSGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Aberats gaixtoak )
Amoz profetaren liburutik 8 , 4-7
4 Entzun hau, zuek, behartsuak lehertzen dituzuen horiek,
eta herriko jende xehea ezeztatu nahi, erranez:
5 “ Noiz iraganen ote da ilberri-besta, gure ogia saltzeko?
Noiz larunbata, gure bihitegiak idekitzeko?
Neurria ttipitu eta prezioa handituko dugu, eta pisuak makurtuko.
6 Jende xehea dirutan erosiko dugu,
eta behartsua oinetako pare baten truke.
Ogi-bahekin guziak ere salduko ditugu.”
7
URTEKO HOGEITA LAUGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Moisek barkamendua ardiesten bekatu egin duen herriarentzat )
Jalgitza liburutik 32 , 7-11 . 13-14
Mois Zinai mendian zelarik oraino,
7 Jaunak erran zion:
“ Jauts zaite menditik,
bekatu egin baitu Egipto lurretik atera duzun herriak.
8 Laster baztertu dira nik manatu nioten bidetik.
Metalezko aratxe bat egin dute,
haren aitzinean ahuspez eman dira,
eta opariak eskaini diozkate, erranez :
‘ Izrael, horra zure Jainkoa, Egiptoko
URTEKO HOGEITA HIRUGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Jainkoak du emaiten egiazko zuhurtzia )
Zuhurtziaren liburutik 9, 13-18
13 Zein gizakik ezagut dezake Jainkoaren asmoa?
Nork konpreni Jaunak nahi duena?
14 Gizaki hilkorren gogoetak laburrak dira,
eta gure ideiak segurtasungabeak;
15 gorputz galkorra arimarentzat zama bat baita,
eta buztinezko etxola hunek nekarazten baitu
mila gogoeta derabilan gure izpiritua.
16 Nekez ezagutzen ditugu lurreko gauzak,
eta penarekin aurkitzen esku menekoa duguna ere;
nork, beraz,
URTEKO HOGEITA BIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Izan umil )
Zirak zuhurraren liburutik 3, 17-18 . 20 . 28-29
17 Seme, zure egintzetan izan zaite umil,
eta gizon esku-zabala baino maiteago izanen zaituzte.
18 Zenbat eta handiago, orduan eta apalago izan zaite:
eta Jaunaren gogoko izanen zira.
20 Handia da Jaunaren ahala, eta apalek dute goresten.
28 Bihotz hantuaren gaitzak ez du erremediorik,
gaixtakeriak erroak eginak baititu haren baitan.
29 Zentzudunak zuhurtziazko
URTEKO HOGEITA BATGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Jainkoa heldu da herri guzien biltzera )
Izai profetaren liburutik 66, 18-21
Hau dio Jaunak:
18 Herri eta hizkuntza orotako jendearen biltzera etorriko naiz.
Etorriko dira eta nere aintza ikusiko dute.
19 Ezaugarri bat ezarriko dut heien artean!
Heien artean bizirik geldituko diren batzu igorriko ditut
urrungo nazione eta ugarteetarat,
behinere nere berri izan ez duten,
eta nere aintzarik ikusi ez dutenenganat.
Eta nere aintza
URTEKO HOGEIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Profeta liskar-bide )
Jeremi profetaren liburutik 38, 4-6 . 8-10
Jerusaleme setiatua zelarik, Jeremi preso zaukaten
4 buruzagiek erran zioten Zedeziaz erregeari:
“ Hil behar da gizon hori:
bere hitzez, herrian gelditzen diren gudariak
eta herritar guziak ez ditu etsiarazten baizik.
Ez da ari herriaren onerako, kalterako baizik.
5 Erregeak ihardetsi zioten:
“ Zuen esku duzue: erregeak ez dezake deus zuen kontra!”
6 Hartu zuten, beraz,
ANDRE-DENA-MARIA EGUNEKO MEZA
Lehen irakurgaia
(Apokalipzako emaztea, Elizaren itxura, Maria bezala )
Jondoni Joaniren Apokalipza liburutik 11,19a ; 12, 1-6a. 10ab
19 Jainkoaren Tenplua ideki zen zeruan,
eta haren Elkargo-kutxa agertu zen Tenpluan.
12,1 Seinale handi bat agertu zen zeruan :
emazte bat, iguzkiz jantzia,
ilargia oinenpean, eta hamabi izarreko korona buruan.
2 Haur-beharretan zen, erdimin eta oinazez oihuka.
3 Beste seinale bat agertu zen zeruan:
herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta
URTEKO HEMERETZIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Jainkoa gauaz heldu da bere herriaren salbatzera )
Zuhurtziaren liburutik 18, 6-9
6 Bazko gauaren berri bazakiten aitzinetik gure arbasoek;
nolako agintzari sinetsi zuten jakinik, bozkariotan ziren.
7 Eta zure herria zintzoen salbamenduaren,
eta etsaien hondatzearen beha zagon.
8 Egintza berean etsaiak gaztigatu zinituen,
eta gu ohorez bete gintuzun, zureganat deituz.
9 Zintzoen seme-alaba fededunek
gordeka opariak eskaintzen zituzten,
eta denek, aho batez, lege saindu hau ezarri
URTEKO HEMEZORTZIGARREN IGANDEA C
Lehen irakurgaia
( Aberastasunen ezdeuskeria )
Koheleten liburutik 1, 2 ; 2, 21-23
1, 2 Huskeria hutsa, zion Koheletek,
huskeria hutsa, dena huskeria da.
2, 21 Gizon batek buruz, egoki eta trebetasunez lan egin ondoan,
azkenean denak deusik egin ez duenari utzi behar.
Hau ere huskeria eta makur handia.
22 Alabainan, zer gelditzen zaio gizakiari
lanaren lanez eta griñaren griñaz iguzkipean nekatu ondoan?
23 Egun guziak, atsegabe, lanak, neke;
gauaz
Page 10 of 38