GAIA

gogoeta eta komentarioak
2014/09/24

URTEKO HOGEI TA SEIGARREN IGANDEA A

Lehen irakurgaia

( Jainkoak egunero bihozberritzera deitzen gaitu )

Ezekiel profetaren liburutik 18,25-28
Hunela mintzo da Jainko Jauna:
Ez dut nahi gaixtaginaren heriotzea.
25 Eta zuek erraiten duzue: “ Ez da zuzena Jaunaren bidea.”
Entzun, beraz, Izraeldarrek! Nere bidea ez dela zuzena?
Izaitekotz, ez ote da zuena makurra?
26 Zintzoa bere zuzentasunetik baztertzen bada,
gaizkia egiten badu, eta hola hiltzen,
egin duen gaizkiarengatik hiltzen da.
27 Gaixtoak,

2014/09/12

Gurasoei gutuna!

Gogoratzen naiz, ama, nola ibiltzen nintzen zuri gonatik tira eta tira.

Zein gogor egiten zaidan orain zuen, aitaren eta amaren, jiran ezin ibilia!

Oraindik ere gogoratzen dut, eguna bukatzean, argiaren azken distirapean,
ohean sartu orduko, nola musu ematen zenidaten. Bai goxoa musua.

Ume nintzela, nola edukitzen ninduzuen aitak eta biok ahoa zabalik,
kontutxoak kontatzen!

Aurrera doa denbora, zoriaren aizkora.
Ni goraka, zuek beheraka.

Inon besterik topatu ez dudan bezalako ezkontide ona dut ondoan.

Haur hirukote

2014/09/12

ORDIZIAKO AZOKA
KASU ETNOGRAFIKO BAT (liburua)
XV. GERRIKO IKERLAN BEKA
Aurkezpena
Ordizia 2014-09-11
Liburuaren euskara-zuzentzaile gisa
hitz batzuk eskatu dizkidate

Zein ote zuzentzaile batentzat alderik zailena

Gaur modan daudenez, gustura egingo nuke neuk ere inkestatxo bat etorri zaretenon artean. Galdera: Zein dela iruditzen zaizu alderik zailena, hizkuntzari dagokionez, liburu batean zuzenketak egiteko eskatzen diotenean?

Geldi bedi galdera hori irudi erretoriko huts bezala.

Zailtasun horren arazoa nire kasuan, ez da konplexu gaixoti bihurtu zaidan ezer.

2014/08/09

      Pozik dira Madrilen. Onartu dute Roucoren dimisioa. Bazen garaia.

Urduri dira Madrilen. Abuztuaren bukaerarako, beranduena irailaren 8rako, espero dute artzapezpiku berriaren izena.

Bitartean, zain-zain gara Euskal Herrian, noiz izango geure-geure gotzainak. Bertakoak. Geure artetik hartuak. Geure artekoak.  Ez «Artegian atetik barik, beste nonbaitetik sartzen dena… Atetik sartzen dena» baizik (Joan 10,1-2). Ez, auskalo non jasotako irakaspenak eman nahiz datozenak. Baizik bertako bizitzan txertatuak. Ez, auskalo non asmatutako laguntza ematera datozenak.

2014/08/09

Senideok, atzo hartu nuen Joseren heriotzaren berri. Harridura handia eragin zidan. Baina, pentsatzen hasi orduko, Salmo bateko hitz hauek etorri zitzaizkidan burura eta bihotzera: «Jauna, zure argian ikusten dugu argia».

Bai, erraza da hori esatea. Baina beste bat da hori sentitzea. Beti izan ohi da norbaiten heriotza pena ematekoa. Triste jartzekoa. Halere, egia esan behar badut, ZARTAKO handia hartu dut Joseren heriotzarekin. Pentsatzen dut, beste askorentzat ez dela izango txikiagoa.

Baina, beti

2014/08/06

AURKEZPENA

Fitxategia eskuratu: 2010-11-05 BIBLIA EUSKAL HERRIKO HISTORIAN

Lerro hauen buruko titulu ponposoak besterik ematen duen arren, gainez gain bi alderdi hauez jardungo naiz:

−batetik, zer leku izan du Bibliaren mezuak Euskal Herriko (E.H.) katolikoengan?; beste modu batean esanda, E.H.ko katolikoak kristau izan al dira?;

−bestetik, Bibliaren edo Bibli zatien euskal itzulpen nagusienen deskripzio laburra egingo dut.

Jakina denez, lan asko egin da Bibliaren euskal itzulpenen inguruan. Lanik gehienak, alabaina, itzulpen horiek euskararen munduan zer

Page 8 of 8