GAIA

gogoeta eta komentarioak
2015/08/14

OTOITZA KREAZIOAREN ALDE
Frantzisko aita santuak eskaturik,
urte bakoitzeko irailaren 1ean.

Hona aita santuaren entziklikaren giltzarria: Lurra ez dadila bihurtu zabor-pilo bat.

Aita santuak «Goratua Zu» entziklika, agiri dramatiko eta alaitzat eman du. Hartan kristauei eskatzen die, utzi diezaiotela beste alde batera begira jartzeari, gure planeta jasaten ari den zauriak ez ikusteko, eta zaindu dezatela norberaren ama bezala.

Errealitateari egiazaletasunez begiratu
Modu aski errealistan deskribatu du, aditu gehienek jadanik badakitena:
● heriotza goiztiarrak

2015/08/11

?
?
2015-08-08

Kaixo, ?!

Egunsentia guztiok genian ezagutzen. Baina Lazkao Txiki handiak kantatu zuenean, xarma BERRI eta zoragarria ikusi genioan betiko egunsentiari: lehen ikusten ez genuen xarma, begi-bistako gertatu zitzaiguan Lazkao Txikiren argiz.

«Egunsentiari
Goizian goiztar jeikitzen banaiz
kanporatutzen naiz beti.
Ta ikusten zaitut zabaltzen goruntz
eguzkiaren aldeti.
Eguzkiaren edertasuna
hortxen dator sortaldeti.
Egunan haurtzaro besteik etzera
bihotzeko egunsenti.

Argi polit bat badatorkigu
erdi zurizko urdiña.
Gure jainkuak zeru goitatik
mirabe antzo

2015/06/30

Miren Lasaren hileta-elizkizuna (2015-06-29)

HOMILIA

Senideok!

Miren Lasa joan zaigu zeruko Aitaren altzora. Mundualdi luzea egin du: 91 urte. Konturatzen al gara zer esan nahi duen mundualdi luze horrek? Niri, eskerrak emateko aukera gertatu zait. Zergatik?

1.- Orain baino askoz gazteago nintzela, asko harritu ninduen Timoteori egindako bigarren kartan Pauloren ahoan idazleak jarri duen esaldi batek (4,7: «Borroka ona egin dut, bukatu dut lasterketa, gorde dut FEDEA». Fedea gorde, alegia. Orduan ez zitzaidan iruditzen

2015/06/30

nahi bila eta bila
aurkitu nahi gabe

Oso emakume bizia zen. Ezin konformatu bere burua. Zerbaiten falta. Ez hainbeste diruarena. Gutxiago etxe-falta. Barnearen hondoa zuen egarri.

Irrika konpontzeko, behin batean semea falta zen etxean arrats batean. Zintzo bildu ohi etxera, 8etarako. Zer gertatu zaio, gero, gure mutilari? Jo hona, jo hara, ezin kasurik egin afariari.

Gau hartan afaldu gabe oheratu zen. Ez alferrik! Itzuli eta jira, jira eta itzuli. Botoiak ere askatu

2015/06/25

Urteko 13. igandea B ABESTIAK 2015-06-28

SARRERA Argiaren jende eta egunaren (“seme” ordez “jende”)
(Gora Jainkoa-2 54) (Bened 467)

Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.

Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.

AINTZA

“Aintza, aintza

2015/06/19

Itsasondoko Iraula baserriko Tomasa lehengusuaren
HILETAK (2015-06-17)

Senideok, Tomasa gure arreba, gure izeba, gure lehengusua, gure adiskidea, zeruko Aitaren altzora joan izana ospatzen dugu.

Kezka pixka batetik erabili dut «ospatzen dugu» hitza. Badira hileta batean «ospatu» hitza nolatan erabiltzen dugun galdetzen eta kritikatzen digutenak. Hain juxtu, ez dut esan «hil izana ospatzen dugu», baizik «zeruko Aitagana joan izana ospatzen dugu».

Bi gauza oso desberdin dira. Fededunok badugu, alderdi tristura ematen diguna; baina

2015/05/21

Maitasunezko eta eskerronezko oroitzapena
Oscar Romerok Ameriketako jatorriko jendeaz
agertu zuen konpromisoaz.

Bat egin nahi dugu, poz-pozik, maiatzaren 24an [Faustinoren lapsusa: 23an da, eta ez 24an) Oscar Romero dohatsu deklaratzearekin. Gure artean hauteskunde-eguna: norentzat gure botoa?

Maiatzaren 24an dohatsu deklaratuko dute Oscar Romero, El Salvadorreko artzapezpiku izana. El Salvadorreko herria defenditzeagatik zapaltzaileak salatu zituelako, soldatapeko hiltzaile batek erail zuen, 114 dolar hutsen truke, 1980eko martxoaren 24an. San Salvadorreko minbizidunen ospitaleko kaperan Meza

2015/02/06

Joben liburua eta munduko sufrikarioa
Testu: Lapurdi Irrati: Urteko 5. Igandea B (2015-02-08) (www.diocese64.org)
Testu egokitua: D. Amundarain

Mendeak etorri mendeak joan, oihu bat: bere gorputzean, bere ariman urratua den gizakiarena; erantzunik gabe eta zorigaitz pean dagoen gizadiaren oihua.

Joben liburua, oihu hori da. Ez du istorio bat kontatzen, zuhurtziazko liburua da. Job, asmatutako gizon bat da; baina horrelako jendea milioika da munduan.

Job, oinazetan den jendea da; beraz, goiz

2014/10/22

EINSTEINEK ALABARI EGINDAKO
AZKEN GUTUNAREN ZATI BAT

Erlatibitatearen teoria proposatu nuenean, oso jende gutxik ulertu zidan, eta, gizadiari adieraz diezaiozun, orain agertuko dizudanak ere munduaren ulermen-ezarekin eta aurreiritziekin egingo du talka. Halaz guztiz, eskatu nahi dizut, gorde dezazula behar den denbora guztian, urteak, hamarkadak, gizarteak aurrera aski egin dezan arte, segidan argitzera noakizuna onartzeko gai izateko.
Bada indar bat, biziki ahaltsua, zeinentzat zientziak orain arte ez baitu aurkitu argibide formalik. Beste

2014/10/07

HILETAK IGNAZIO ITURRIOZ (Dionisioren koinatua 2014-10-05)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Etortzerik izan ez duen Mariaren senarra. Zuetako batzuen aita. Hilak diren anai-arreba askoren anaia. Zuetako askoren aitona edota osaba. Gutako batzuen koinatua. Askoren laguna eta herritara.

Iñaxio, uste ez genuela joan zaigu. Duela 8 urte pasa, 2005eko martxoaren 11n, Iñaxioren arreba Eulaliren hiletan, besteak beste, hala esan nuen: «Iñork ez daki seguru bihar biziko den». Hitzez hitz bete da hori Iñaxioren beraren kasuan; duela 15

Page 7 of 8