GAIA

gogoeta eta komentarioak
2018/08/10

HAMABI EMAZTE JESUSEN BIZIAN

Zueri bezala (beharbada…) deigarria egin zait Anne Soupa andereak 2014an argitaratu liburuaren izenburua: “Douze femmes dans la vie de Jésus” (Ed. Salvator) eta gogoa eman daut hurbilagotik ikustea zer den liburuaren mamia, eta nola aztertzen dituen idazleak Jesusek bere denboran emazteekin izan zituen harremanak. Anne Soupa biblilaria da, hainbat liburu idatzi ditu eta Biblia aldizkariaren erredaktoreburu izana da.
Hamabi emazte aurpegi aztertzen ditu idazleak. Hamabi… zenbaki

2018/05/26

Hirutasun Santua B 2018-05-27
HOMILIA

Anai-arrebok!

Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari. Joan den ostiralean Beda santuaren eguna ospatu dugu. Beneditarra zen. 7. eta 8. mende artean bizi izan zen. Irakasle eta idazle handia. Gaixo zegoela eta hiltzeko zorian, ondoan zuen lagunari esan zion: «Bira iezadazu burua, kaperara begira egoteko». «Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari» otoitz egin zuen, eta «Espiritu Santuari» esatearekin, azken arnasa eman zuen. Baina aintza emate

2018/05/21

Hirutasun Santua
Enrique Diaz Diaz, monsinorea
(San Cristobal de las Casas, Chiapas, Mexiko)
(Zenit 2014-06-12)

Irteera 34,4-6.8-9: «Neu naiz Jauna, Jainko Jauna, bihozbera eta errukiorra».
Daniel 3: «Bedeinkatua zu, Jauna, beti eta beti».
2 Korintoarrei 13,11-13: «Jesu Kristo gure Jaunaren grazia, Aitaren maitasuna eta Espiritu Santuaren elkartasuna izan daitezela zuekin».
San Joan 3,16-18: «Jainkoak bere Semea bidali zuen mundua salba dadin».

Jende askori iraultzailea iruditu zaio Frantzisko aita santuaren «Ebanjelioaren Poza» aholkamendua,

2018/05/09

Gaitza ba al da, existitzen al da?

Duela hilabete batzuk segidako testu hau jaso nuen: «Unibertsitateko irakasle batek galdera honekin bota zien desafioa ikasleei. “Existitzen den guztia kreatu al zuen Jainkoak?” Ikasle batek adoretsu erantzun zion: “Bai, hala egin zuen”. Irakasleak berriro: “Jainkoak kreatu zuen den-dena?” Ikasleak: “Bai, jauna”. Irakasleak: “Jainkoak dena kreatu bazuen, gaitza ere Jainkoak kreatu zuen, gaitza ere existitzen baita. Eta gure egintzak gure isla direla kontuan harturik,

2018/01/09

Errefuxiatuak 2018-01-14 (Arratiako elizatik hartua)
https://youtu.be/X1KFZAOTHoQ

Jainko Aita bakarrak
gu gara eginak,
zorion bila gabiz (2)
bideak bardinak.

Gure antzeko dabez
amets ta ezinak
errefuxiatuak (2)
eta etorkinak.

Jesus ume txiki
ekarri gogora
Herodesen beldurrez (2)
ihes Egiptora.

Antzera datozenak
ez bota kanpora,
onartu ta elkartu (2)
gaur gure ondora.

(Etorkinaren eta Errefuxiatuaren Mundu Ekitaldia. Goiburua: Onartu, babestu eta integratu etorkinak eta errefuxiatuak). Vatikanoak 20 neurri nabarmendu ditu, NBEren (ONUren) Batzar Nagusiak 2018ko irailean onartuko

2018/01/04

GELDI ZAITEZ
NIREKIN

https://youtu.be/wGTmVUnF

Jauna, geldi zaitez gaur nirekin,
eta gidatu zuk nire pentsamenduak eta nire desirak,
nire egintzak eta nire egitasmoak.
Gidatu nire urratsak
arin ibil daitezen nekatuen eta bihozgabetuen bila.
Gidatu nire eskuak
bidean galdu direnen bidelagun izan daitezen.
Ireki nire besoak,
besarkatu ahal ditzadan bakarrik eta esperantzarik gabe sentitzen direnak.
Gidatu nire begiak
eta jarri erne nire belarriak neure anai-arreben intziria entzuteko.
Emadazu bihotz samur bat, bereizkeriarik gabe maitatzeko

2017/06/11

Aralar mendiaren bizi-prozesua

NATURA esaten didazue euskaldunok. Ez dakit hitz horren pean duzuen ikusmoldea, egiazko nire izaerari dagokiona ote den. Naturala ere asmatu duzue. Nolabait, berezkoa den zerbait adierazteko-edo. Nago, nitaz ikusmolde okerra ote duzuen. Nik neuk, neure buruari, ama baten edo aita baten bizi-ibilbidea edo prozesua, bilakaera, nabari diot.

Aralar mendia. Zuen Nafarroan eta Gipuzkoan hedatua. Haiek ziren denborak haiek! Den-dena, edo ia dena, baso. Arbola lerdenak nituen babes. Trumoiaren kontra,

2017/05/16

Fatimako Andre Mariari Otoitza
(Frantzisko aita santuak 2017-05-12)

Aita Santuak
Agur Erregina, Fatimako Andre zoriontsua, Bihotz Garbiko Andrea, babes eta bide Jainkoagana joateko.

Zure eskutik datorren Argiaren erromes, eskerrak demazkiot Jainko Aitari, parte hartzen duelako, beti eta nonahi, gizakiaren historian;

zuk leku honetan iragartzen duzun Bakearen erromes, goratzen dut Kristo, geure bakea, eta adiskidetasuna nahi diot eskatu munduarentzat, herri guztien artean;

Espirituak arnasten duen Esperantzaren erromes, profeta nator eta mezulari, guztiei oinak garbitzeko, guztiok

2017/03/05

Jose Antonio Garmendia (Iraolako lehengusua) 2017-03-06
HOMILIA

«Lo hartzen dudanean
eta ez esnatzeko…
Milla galdera datoz burura
orratz sastada antzeko.
Bañan biotza beti prest dago
datorrenari heltzeko» (Joan Mari Lekuona).

Senideok, Jose Antonio joan zaigu, ustekabean, bizialdi luzea egin ondoren, eta luzeagoa espero genionean, luzeagoa opa genionean.

Inork ez digu samina kenduko. Halere, gogoan izan beharko genuke: batetik, gure esaera zaharrak dioena: jaiotzeak hiltzea zor da; bestetik, kristau bezala sinesten duguna: hiltzea ez

2017/02/06

GARIZUMA: LURRAREN HAUTSETIK (Baionako Elizbarrutiko web orritik hartua, 2017-02-06)

Jainkoak zuen gizona egin, egin lurraren hautsetik,
Kreatze horren erakaspena ahanzten dugu hargatik ;
Orroit gaitezen gure biziko balentria guzien gatik
Hauts bilakatu behar dugula bizitza hunen ondotik.

Zoin guti giren hautsaz orroitzen su eder bat ikustean,
Dena gar eta pindar baigira gu ere gure ustean!
Egun batean sortzeak eman indar guziak haustean,
Maitasunaren garra pitz bedi, gorputzak utzi hauts pean.

Aitortzen dugun sineste

Page 5 of 8