GAIA

gogoeta eta komentarioak
2019/10/08

Aita Santuaren hitzaldia 2019-10-07
Sinodoan Amazoniaz

Arreba eta anaiak, egunon!
Ongi etorri guztiok eta eskerrik asko prestaketan egin duzuen lanagatik: guztiek egiten dute hainbesteko lana, Puerto Maldonadoko une hartatik gaur arte. Mila esker.

Sinodoa… gaztelaniaz hitz egingo dut, hobeto.

Amazoniari dagokion Sinodoak, esan dezakegu, lau maila dituela: maila pastorala, maila kulturala, maila soziala eta maila ekologikoa. Lehena, maila pastorala, dugu funtsezkoa: dena du hartzen bere baitan. Kristau-bihotzaz hurbildu behar dugu Amazoniaren errealitatea eta

2019/10/04

ONTASUNA MUNDUAREN ESPERANTZA

«Ontasunak du salbatzen mundua, jendearen eguneroko ontasunak, batzuek besteei eskaintzen dieten ontasunak. Ontasun hori, ontasun zoro hori, da gizakiagan dagoen alderik gizatiarrena, gizakia definitzen duena, gizakiak irits dezakeen lorpenik handiena. Batzuetan ontasun horrek oso txikia eta ahula dela ematen du gaitzaren izugarrikeriaren eta hedaduraren ondoan. Halaz guztiz, beraren txikitasuna eta ahuldadea gorabehera, ez du gaitzak sekula garaituko. Horra: ontasuna, bizitzako dardarizoetako bat den horixe, da munduaren esperantza. Monasterio

2019/10/04

Lisieuxko Teresa santua (urriaren 1a)

Hortaz, maitasuna izango naiz ni

Martiri hiltzeko irrika handia nuela, San Pauloren gutunetara jo nuen, erantzun baten bila. Halabeharrez, Korintoarrei egindako lehen gutunaren hamabigarren eta hamahirugarren kapituluak jo nituen begiz; haietarik lehenengoan irakurri nuen, guztiak ezin izan gaitezkeela aldi berean apostolu, profeta eta doktore, askotariko atalek osatzen dugula Eliza eta begia ezin izan dela aldi berean esku. Erantzun argia, dudarik gabe, baina askia ez nire desira ase

2019/09/13

2019/09/06

2019/09/05

2019/09/05

2019/08/28

2019/05/22

Diognetori Gutuna

Kristauak ez dira bereizten gainerako gizon-emakumeengandik, ez bizilekuaz, ez hizkuntzaz, ez bizitzeko moduaz. Hain zuzen, ez dute hiri propiorik, ez hizketa ez-ohizkorik, ez bizitza-modu desberdinik. Beraien doktrina-sistema ez da gizon-emakume jakintsuek beren talentuaz eta espekulazioaz asmatua; ez dute bizi ere irakaspen bat, beste batzuek bezala, giza aginpidean oinarritua.

Hiri greko eta barbaroetan bizi dira, gertatu zaien zoriaren arabera; lurraldeko ohiturak jarraitzen dituzte, nola janzkerari hala bizierari dagokienez; halaz guztiz, bizi-jarrera

2019/05/16

Harritu nauten albisteetako bat (2019-05-16)

Datorren udazkenean-edo egingo omen dituen medikuntza-espezialitate batzuetako oposizioetarako, proba praktikoak eta teorikoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egingo direla iragarri du Osakidetzak.

Jaurlaritza Madrileko gobernuari eskumen gehiago eskatzen ari zaion honetan:
Euskal Herrian autonomia eskatzen ari garen honetan:
zer logika du horrelako probak gauzatzeko kanpora jotzeak?
Ez ote da hori, hatz batekin zerbait eskatu, eta bi eskuez «tori» esan, eta geure burua besteren esku uztea?
Ez ote da

Page 3 of 8