Manamendurik nagusiena (Markos 12,28b-34)
Urteko 31. igandea B 2018-11-04
Bartimeo itsua sendatzearen pasadizoak Jerusalemera bidean utzi gintuen aurreko igandean. Segidan, Markosen kronologian, sarrera garaitsua gertatu da igandean; tenplua garbitzea astelehenean; asteartean, berriz, galdeketa egin diote Jesusi, tenpluko zabalgunean, agintariek bere ahalmenaz, eta fariseuek eta herodestarrek Zesarri eman beharreko zergaz, eta saduzearrek piztueraz. Asmo txarrez egindako aurkaritzak dira; baina ustekabeko eszena gertatuko da azkenean: lege-maisu batek Jesusen jakinduria aitortu du.
1.-Lege-maisu bat da
Santu Guztiak 2018-11-01
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko lehen irakurgaia jende-multzo handi batez mintzo zaigu: zeruko Aitaren etxera iristen ari dira, bizitzan sufrimendu handia jasan ondoren. Marka bat dute guztiek bekokian: Jainkoaren marka.
Gaurko jaia eta biharkoa, batak bestea osatzen duten jaiak dira. Santuen Komunioa edo Elkartasuna esan ohi duguna osatzen dute. Oroitzapen bat, solidaritate bat adierazten dute, mundu honetatik jada joanak direnen eta oraino mundu honetan jarraitzen dugunon artean: oroitzapena eta solidaritatea.
Haiek gutaz
Afrikar baten aldarrikapena
”
Mundu guztia dar-dar jarriko litzateke, beren bizia Mediterraneoan uzten dutenak zuriak eta europarrak balira, baina afrikarrak dira. Eta Afrikan axola zaigun gauza bakarra edota Afrikan Europari axola zaion gauza bakarra bertako baliabideak dira.
Europak Afrika ustiatzeari uzten ez dion bitartean, ez harritu migratzaileek etortzen jarraitzeaz.
Gainera, migrazioa beti existitu da gizadiaren historian.
Ez gara irteten geure lurraldeetatik heriotza gustagarri dugula; hori ere argi utzi nahi dut. Ez gara irteten geure
Urteko 31. Igandea B ABESTIAK 2018-11-04
SARRERA
Argiaren lehen xirrinta
Zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta Zure aintza daigun kanta.
Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia;
kantuz jaiki, mundu guztia,
Jauna baitan pozkaria.
AINTZA
Aintza ta aintza
zuri Jauna,
bai zeruetan,
bai lur honetan.
Goresten zaitugu Zu,
Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.-R/
SALMOA
Zu zaitut, Jauna
neure indar.
Maite zaitut, Jauna, nire indar,
Jauna, nire harkaitz,
gaztelu eta salbatzaile.
Zugana biltzen naiz
harkaitz
Santu Guztiak Festaburua ABESTIAK (2018-11-01)
SARRERA
Argiaren jende eta / egunaren oinordeko,
abia gaitezen denok / Jaunarengana goizean;
uxatu ditu goiz-albak / gure baitako ilunak,
eta pozaldi betea / sortu digu bihotzean.
Aintzaren Aita Jainkoak / argi ditzala goiz-argiz
gure begion itzalak, / ikusaraziz bidea;
azken orduan dezagun, / Seme Nagusia baitan,
eskuratu guretzako / utzi zuen ondarea.
AINTZA (Gora Jainkoa-7, 14. or.)
R/.-Aintza zeruetan / Jainkoari, / bakea lurrean / gizonari.
1.-Hain handi eta
SANTU GUZTIAK (2018-11-01)
SARRERA
Senideok: jai handia ospatzen dugu gaur, poz-pozik ospatu ere: Santu Guztien Eguna. Milaka urtetan barna, gizon-emakume askok eta askok bizi izan ditu fedea, esperantza eta maitasuna. Haietako batzuk ezagunak ditugu beren santutasunari dagokionez, eta eredutzat ditugu; eta otoitz ere egiten diegu. Haietako beste asko ezezagunak ditugu santutasunari dagokionez; halere, beste guztiekin batean ospatzen ditugu gaur, Aitaren altzoan direla uste dugulako. Horiek guztiek esperantzaz bizitzera eragiten digute; gainera, kontsolamendurako
AZALEKO ATEISMOA (Markos 12,28-34)
Urteko 31. igandea B.- 2018-11-04
Aski jende igaro da, azken urte hauetan, Jainkoarekiko fede arin eta azalekotik ateismo, era berean, arin eta erantzukizun gabeko batera. Badira beren bizitzatik jarduera erlijioso guztiak uxatu dituztenak, eta elkarte fededun batekiko harreman guztiak eten dituztenak. Baina aski al da hori, pertsona batek bizitzaren azken misterioarekin duen jarrera serioski konpontzeko?
Badira esaten dutenak, ez dutela sinesten, ez Elizan, ez «apaizen asmakizunetan», baina Jainkoagan
Urteko 30. Igandea B 2018-10-28
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak, arazo edo gai zein baino zein aberatsago eta gaurkoagok dakarzkigute.
Lehenengo irakurgaian, Jeremias profeta (31,7-9) mintzo zaigu. Jainkoaren ahoan hitz hauek jarri ditu: «8 Begira! Iparraldetik ekarriko ditut, lurreko azken mugetatik bilduko. Jendetza izugarria itzuliko da: itsuak eta herrenak ere bai, emakume haurdun eta emakume haur izan berriekin batera. 9 Negar eta damu-otoitz artean ekarriko ditut».
Zer gogoratzen digu horrek? Jeremiasek esan
URTEKO 30. IGANDEA B (2018-10-28)
SARRERA
Senideok, urteko 30. igandea ospatzen dugu gaur.
Igande honetako irakurgaiek Jainkoaren maitasunaren ezaugarri berezi bat agertzen digute: haren errukia, haren onginahia. Ezin utzi du gizadia bertan behera, «Hor konpon!», esanez. Ez. Guztiz kontra: deika eta deika jarraitzen du, beragana joan gaitezen deika. Horixe nabari da lehen irakurgaian, Jeremiasen pasartean: «Aita izango naiz Israel herriarentzat».
Ebanjelioan, berriz, Bartimeo itsua ageri da, bide bazterrean eseria. Haren oihuak
Urteko 30. igandea B ABESTIAK 2018-10-28
SARRERA
Goazen elkarturik, / piztuta fedea,
argitan zabalik / maitasun bidea.
Entzun dezagun apaltasunez,
entzun dezagun Jaunaren Hitza,
Bere Hitzetan, gure egia,
gure indarra, gure bizitza.
AINTZA
“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan” (2).
Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.
SALMOA
Asko lagundu / diguzu, Jauna.
Hauxe da poza / guk daukaguna.
Jaunak Siongo atxilotuak / erakartzean,
bageunden
Page 95 of 218