GAIA

egunean eguneko liturgia
2018/11/10

Urteko 32. Igandea B 2018-11-11
HOMILIA

Anai-arrebok!

Egiaz, mezu miresgarria dakarkigute gaur bi irakurgaiek, lehenak eta ebanjelioak. Mezu miresgarria eta imitatzekoa. Hain erraza ez bada ere.

Lehen irakurgaian, ez dakit zein den protagonista: Elias profeta ala Elias etxean onartu duen emakume alargun pobrea. Biak ere miresgarri.

Elias profeta, K.a. 850. urte inguruan bizi izan zen, Iparraldeko Erreinuan (badakizue: David erregeak sortu eta haren seme Salomonek handitu eta sendotutako erreinua, banatu egin zuten Salomonen ondorengoek:

2018/11/09

2018/11/09

URTEKO 32. IGANDEA B (2018-11-11)

SARRERA

Anai-arrebok, urteko 32garren igandea ospatzen dugu gaur. Liturgi urtearen bukaerara iristen ari gara.
Ebanjelioak Jesusek bizi izan duen esperientzia bat dakarkigu, Jerusalemeko Tenpluaren inguruan, lurreko bere azken astean. Emakume alargun pobre bat ikusi du Tenpluko dirutegian bi txanpon botatzen, eskura duen guztia. Alargunaren keinu horretan bere zoriaren aurrekari bat ikusi du Jesusek: egun batzuk barru berari gertatuko zaionaren aurrekaria: bere bizia emango du Jesusek, gizon-emakume guztien

2018/11/09

2018/11/08

2018/11/06

Urteko 32. igandea B ABESTIAK (2018-11-11)

SARRERA

Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakea, zer bakea!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.

Jaunari diot: / “Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago / Jaunaren eskuetan”.

AINTZA

Aintza zeruetan / Jainkoari,
bakea lurrean / gizonari.

1.-Hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu,
bedeinkatua Zu, / eskerrak zuri.-R/

2.-Jainko Jauna, / zeruko Errege,
Jaungoiko Aita ahalguztiduna, / gorespen zuri.- R/

3.-Jesu Kristo, Jainko Jauna, / Aitaren Seme.
Zuk kentzen

2018/11/06

ELIZAKO GAUZARIK HOBENA (Markos 12,38-44)
Urteko 32. igandea B 2018-11-11

Gaurko ebanjelioko pasadizo bien arteko kontrastea ezin gogorragoa da. Lehenengoan, Jesusek jendeari gidari erlijiosoen aurrean azti bizitzeko esan dio: «Kontuz lege-maisuekin!», horien portaera kaltegarri gerta dakizueke. Bigarrenean, ikasleei dei egin die emakume alargun pobrearen keinuari erreparatzeko: jende xumeak Ebanjelioa nola bizi erakusten ahal die.

Harrigarria da Jesusek darabilen hizkuntza gogorra eta segura, lege-maisuen erlijiotasun faltsua agirian jartzeko. Ezin jasan du haien harrokeria

2018/11/04

Emakume alargun onak eta teologo gaiztoak (Markos 12,38-44)

Urteko 32. igandea B 2018-11-11

Fede handiko emakume alargun bat (1. Irakurgaia: 1 Erregeak 17,10-16)

Kontaera guztiz soila da, Asisko San Frantziskoren «Loretxoak» dakarzkigu gogora. Garrantzizkoa ez da beraren balio historikoa, baizik mezua. Xehetasun batzuk nabarmenduko ditut.

1.-Protagonisten pobretasuna. Antzinako munduan, egitura patriarkala bizi zuen hartan, jenderik zokoratuena emakume alargunak eta umezurtzak ziren; senarra edo aita hiltzeak, kasurik gehienetan, miserian gelditzea esan ohi zuen. Gure kontaera

2018/11/03

Urteko 31. Igandea B 2018-11-04
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean, Jerikon Bartimeo itsua sendatu izana gogoratu genuen. Markos ebanjelariak, pasadizo haren segidan, Jerusalemen aurkeztu digu Jesus: lur honetan bizi izan duen azken astea izango da: Mesias bezala sartu da Jerusalemen, Tenplua profanatu izana leporatzen die bertako apaizburuei, apaizburuek eta lege-maisuek kontuak eskatu dizkiote: «Zein aginpidez jokatzen duzu horrela?» galdetu diote, betiko bizian sinesten ez duten saduzearrek galdera egin diote azpikeriaz etab.

Horiek guztiak

2018/11/02

URTEKO 31. IGANDEA B (2018-11-04)

SARRERA

Senideok, urteko 31garren igandea ospatzen dugu gaur. Gaurkotik hasita, hiru igandeetan Jesus Jerusalemen ageri da, lurreko bere azken astean.
Gaurko ebanjelioan lege-maisu batekin ari da hizketan Jesus. Lehen eta oinarrizko agindutzat biok aurkeztu dizkio Jesusek lege-maisuari, eta gaur guri: Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea. Behingoz, lege-maisu hori ere bat dator Jesusekin.
Lehen irakurgaia, Deuteronomio liburukoa, ere Jainkoa maitatzeaz ari da. Jainko bakartzat aitortuz.
Bigarren irakurgaiak, berriz,

Page 94 of 218