SUMINDURA ETA ESPERANTZA Lukas 21,25-28.34-46
Abendualdiko 1. igandea C 2018-12-02
Hautsezineko konbentzimendu bat du sostengu, hasieratik beretik, Jesusen jarraitzaileen fedeak: Jainkoak arnasturik, bere behin betiko askapenera bideratua da giza historia. Gizakiaren jasanezineko kontraesanek eta aro guztietan burutzen diren izugarrikeriek ezin suntsi dezakete gure esperantza.
Geure sostengu dugun mundu hau ez da behin betikoa. Egun batean, kreazio osoak agertuko ditu azkenera iritsi delako «seinaleak», gutako inork imajina edo uler ez dezakeen bizi berri
Zuzentasuna, bakea eta askapena (Lukas 21,25-28.34-36)
Abendualdiko 1. igandea C (2018-12-02)
Beste urte liturgiko bat hastera goaz, prestatzeko, beti bezala, Eguberrien ospakizuna. Lehen irakurgaiak Daviden ondorengo baten etorrera promesten digu: zuzenbidea eta zuzentasuna biziz gobernatuko du eta Judarentzat bake eta segurtasun-aro bat ekarriko. Ebanjelioak, berriz, Jesusen bigarren etorrera iragarri digu: ahalmen osoaz eta aintzaz etorriko da, gure askapen-une izango da. Nola argitu hain desberdinak diren bi etorrera hauek? Segidako historia honen bidez
Urteko 34. ig. B Kristo Erregea 2018-11-25
HOMILIA
Anai-arrebok!
Urte liturgikoaren azken igandea da gaurko hau. Dakizuen bezala, igandeko ospakizunari dagokionez, liturgia hiru arotan banatzen dugu: A urtea (Mateoren ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki), B urtea (Markosen ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki) eta C urtea (Lukasen ebanjelioa irakurtzen dugu nagusiki). Ba, urte liturgikoaren azken igandean, hiru aro horietan Kristo Errege eguna ospatzen dugu.
Baina, zer gauza bitxia: hiru aro horietan, zein Jesus, nolako Jesus
URTEKO 34. igandea KRISTO ERREGEA (2018-11-25)
SARRERA
Senideok, Kristo Erregearen eguna ospatzen dugu gaur. Eta Liturgi Urteko azken igandea; datorren igandean Abendualdia hasiko dugu: Kristoren etorrera prestatzeko.
Kristo Erregearen jai hau Pio XIgarrena aita santuak sortu zuen, mila bederatziehun eta hogeita bostean. Sortze honen testuinguru historiko eta soziala oso berezia izan zen: Europako mugimendu errepublikazale eta antiklerikalaren kontra ari zen eliz hierarkia. Eliz hierarkia, gehienbat, monarkikoa zen, erregezalea. Ideia liberal eta errepublikazaleak,
Urteko 34. igandea B Kristo Errege ABESTIAK 2018-11-25
SARRERA
Kristo gure Errege / adora dezagun,
zeru-lurren jabe / aitortu dezagun.
Fede bizi baten denok ernai, / zureak gara gu, o Jesus, bai,
zureak gara gu, o Jesus, bai; / ez beste jaberik ez dugu nahi.
AINTZA
Aintza zeruetan / Jaungoikoari.
Aintza, zuri, Jauna, / eta eskerrak zuri.
Eta bakea lurrean / haren gogoko gizonei,
hain handi eta eder zaitugulako / gora Zu, bedeinkatua, Zu,
gorespen zuri, ahuspez,
GAUZA ERABAKIGARRIA (Joan 18,32-37)
Urteko 34. Igandea B KRISTO ERREGE
Jesusen kontrako auzia, Jerusalemera etortzean, Pilato bizi ohi zen jauregian burutu zen segur aski. Han daude 30. urteko apirilaren goiz batean akusatu babesgabe bat, Jesus izenekoa, eta Erromako inperio-sistema boteretsuaren ordezkari bat.
Joanen ebanjelioak bien arteko hizketa dakar. Izatez, galdaketa bat baino gehiago, Jesusen hitzaldi bat dela ematen du, ebanjelariarentzat axola handiko diren gai batzuk argitzeko. Halako une batean, aldarrikapen ospetsu hau
Page 92 of 218