Urteko 24. Igandea B 2021-09-12
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko ebanjelioan, zein da gairik nagusiena? Hauxe: Zein da edo zer da Jesus? Eta pertsona desberdinen erantzunak dakarzkigu ebanjelioak: jendearenak, ikasleena eta Jesusena berarena.
Horrek guztiak, gure, nire, erantzuna zein den galdetzera garamatza, narama. Zein da Jesus niretzat? Zer da Jesus niretzat? Jakina, inporta duena ez da txikitan edo gerora besteengandik ikasi dugun erantzuna. Inporta duena, neure bihotzak adierazten didan erantzuna da,
Jesusek galdetu die ikasleei:
URTEKO 24. IGANDEA B (2021-09-12)
SARRERA
Senideok, urteko 24garren igandea ospatzen dugu gaur. Pertsona guztien bizitzan agertu ohi dira galdera funtsezkoak, erabakitzaileak. Horietako bat, behin batean Jesusek ikasleei egin ziena da. Haien bitartez, gaur mundu osoari egin dio, eta, jakina, guri ere bai. Hau da Jesusen galdera: «Zein eta zer naizela ni uste duzue?» Nor da Jesus niretzat? Zer da Jesus niretzat.
Markosen ebanjelioan gaurko pasartea arte (8,27-35), jendearen galdera izan da:
Urteko 24. igandea B ABESTIAK (2021-09-12)
SARRERA BAT DENON JAUNA BAT SINESMENA Bened 423
R/. Bat denon Jauna, / bat sinesmena,
bataio bakar bat, / ta bat Jainko ta Aita.
1.-Bakearen lokarriz Espiritu bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
2.-Espiritu batean gorputz bat garen guztiok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
3.-Kristorengan itxaropen bakar bat bizi behar dugunok,
abestuz aitortzen dugu: R/.
AINTZA GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO (Gora Jainkoa-7,20)
R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
ZENBAIT JENDEK GAUR EGUN
ESATEN DUENA (Marcos 8,27-35)
Urteko 24. Igandea B 2021-09-12
Milurteko berrian ere belarrian jotzen jarraitzen du Jesusen galderak: «Eta zuek, zein eta nor naizela diozue?» Ez da iritzi-inkesta bat. Nor bere mailarik sakonenean jartzera eragiten digun galdera da: zein eta nor da Kristo gaur egun niretzat? Zer zentzu du zinez nire bizitzan? Oso askotarikoak izan daitezke erantzunak.
«Ez zait axola. Horixe, soil-soilik. Ez dit ezer esaten: ez dut
JESUS AINTZAKOTZAT HARTU.- Markos 8,27-35
Urteko 24. igandea B 2021-09-12
Filiporen Zesareako pasadizoa erdigunekoa da Markosen ebanjelioan. Alditxo bat elkarrekin bizi ondoren, galdera erabakitzailea egin die Jesusek ikasleei: «Zein naizela uste duzue?». Guztien izenean, Pedrok erantzun dio inolako dudarik gabe: «Mesias zara zu». Noizbait ere, badirudi dena argi dagoela. Jainkoak bidali duen Mesias da Jesus, eta ikasleak jarraitzaile ditu berarekin lan egiteko.
Baina Jesusek badaki gauzak ez direla horrela. Garrantzizko zerbait ikastea
Inkesta, azterketa teorikoa, eta ariketa praktikoa (Mk 8,27-35)
Urteko 24. igandea B 2021-09-12
Filiporen Zesarea, Jordan ibaiaren sorburu ingurua, Israelgo lekurik ederrenetakoa da. Gaur egungo erromesak, eskuarki Nazarenetik abiatzen denak, ordubete eta ezer gutxi gehiago behar izaten du autobus eroso batean aire girotuzkoan. Jesusek eta ikasleek oinez egin behar izan zuten bide hori, 800 m inguruko desnibela gaindituz: itsaso-mailaz beheko 200etik (Galileako Aintzira) 500-600 goikora (Hermon mendiaren oina). Ez da edozelako
Urteko 23. Igandea B 2021-09-05
HOMILIA
Anai-arrebok!
Gaurko ebanjelioaren muina, gaurko pasarte honen segidan, 8. kapituluan, Jesusek ikasleei aurpegiratu dien burugogorkeriak adierazten digu. Esan die Jesusek: «Oraindik ez al duzue ulertzeko adimenik? Hain burugogorrak al zarete? Begiak eduki, eta duzue ikusten? Belarriak eduki, eta entzuten ez?» (Markos 8,17). Jesusen ikasleei asko kostatu zaie Jesusengan sinestea; asko kostatu zaie Jesus ezagutzea; asko kostatu zaie, Jesusen egitekoa zein den ezagutzea; asko kostatu zaie Jesusek
Urteko 23. igandea B 2021-09-05
SARRERA
Anai-arrebok! Gaurko ebanjelioak galdera hau egitera garamatza: «Zer espero duzu Jainkoagandik?» Gaitzetik libra nazala? Sendatzen lagundu nazala? Hipoteka ordaintzeko laguntza eman diezadala?
Okerrena, zer eskatu ez jakitea izango litzateke. Halere, Jainkoak ez luke etsiko. Gaurko ebanjelioan Jesusek sendatu duen gormutua ez da gauza izan bere gisa Jesusengana joateko. Lagun edo familiarteko batzuek eraman dute Jesusengana. Eta Jesusek sendatu du.
Ikasleei asko kostatu zaie Jesus
Urteko 23. igandea B ABESTIAK 2021-09-05
SARRERA Jesus munduko argia (Gora Jainkoa-2 51) Bened 428
R/.- Jesus, munduko argia, / Jesus, zinezko Egia,
Jesus, betiko bizia.
Jesus, Jainko gizona! / Zuri, gure bizia;
hartu, gure Jaun ona, / gu geraden guztia. R/.-
Gure bihotz barruan, / piztu zure argia;
gaitezen gu munduan / argi Jainkoz betia.-R/.
AINTZA AINTZA ZERUETAN JAINKOARI (Gora Jainkoa-7,14)
R/.-Aintza zeruetan Jainkoari, / bakea lurrean gizonari.
1.-Hain handi eta eder zaitugulako
gora
JESUSI BARNEA IREKI Marcos 7,31-37
Urteko 23. Igandea B 2021-09-05
Ezaguna da pasadizoa. Sorgor bat aurkeztu diote Jesusi; gorreria dela-eta doi-doi hitz egiten ahal du. Zoritxar handia du bere bizitza. Bere buruari bakarrik entzuten dio. Ezin entzun die bere familiartekoei eta auzokoei. Ezin hitz egin du bere adiskideekin. Ezin entzun ditu Jesusen parabolak ere, ezta ulertu ere beraren mezua. Bere bakardadean hesiturik bizi da.
Jesus sorgorra berekin hartu eta bere lan saneagarriri
Page 9 of 218