Magoak gu geu gara (Mateo 2,1-12)
Jaunaren Epifania C (2019-01-06)
Lehen ebanjelioaren idazlea (Mateo), segur aski, Siriako Antiokian bizi da; urteak daramatza esperientzia oso berezi bat bizitzen: Jesus judua den arren, judurik gehienek ez dute onartu Mesiastzat; bestetik, gero eta pagano gehiago ari da txertatzen kristau-elkartean. Zenbaitek era gizatar hutsean interpreta lezake gertaera arraro da: konbertitzen diren paganoak jende oso jainkozale dira, juduen sinagogari oso lotuak; baina ez dira ausartzen azken urratsa
Familia Santuaren Jaia C (2018-12-30)
HOMILIA
Anai-arrebok!
Familia Santuaren jaia ospatzen dugu gaur. Bi alderdi ospatzen ditugu jai honetan, liturgiari jarraituz. Lehenok eta behin, Eguberria ospatzen jarraitzen dugu; bestetik, familiak nolakoa izan behar duen pentsatzera eragiten digu.
Lehenengo gauza: Eguberrialdiko jaia da. Eguberriko misterioaren alderdietako bat bizitzeko aukera da. Andre Maria eta Joserengandik jaio den haurrak familia baten beharra izan du. Jesusek, Mariak eta Josek familia bat eratu dute.
Haur hori erabat pobre jaio da,
MARIA JAINKOAREN AMA (C) 2019-01-01
SARRERA
Senideok, gizon egin den Jainkoaren misterioa ospatzera, geure bizi egitera, bildu gara beste behin. Misterioa esatean, kontuan har dezagun zer esan nahi den: mundua salbatzeko, Jainkoak betidanik izan duen asmoa esan nahi du misterio hitzak. Eta misterio hori Jesusengan gauzatu dela ospatzen dugu, eta gugan gauzatzen ari dela. Jesus etorri arte erdi-ezkutuan zegoen asmo hori; baina bizi-bizi agertu da Jainkoaren Semea gizon egitean. Horixe da
Andre Maria, Jainkoaren Ama ABESTIAK 2019-01-01
SARRERA
Oi Betlehem! / Etorri da zure garaia.
Oi Betlehem! /Ongi baitu distiratzen,
zugandik heldu den argiak
betetzen (d)itu bazter guztiak.
Oi Betlehem!, Oi Betlehem!
Artzainekin / nator gaur zugana, Mesias,
artzainekin.
Haiek egina nahi dut egin, / adoratzen zaitut egiaz
eta maite bihotz guztiaz, / artzainekin, artzainekin.
AINTZA
Aintza aintza Aleluia (3) / abestu Jaunari.
Elkar maite izateak / garbitzen du bihotza,
Jainkoaren asmoetan / baitijoa bizitza;
Jainko
FAMILIA SANTUA (C) 2018-12-30
SARRERA
Senideok, Eguberri egunean, Jainkoa gure artean haur egina ospatu dugu, gu geu bezalako egina; gainera, guretzat Jainkoaren argia, bakea eta bizia dela aitortu dugu.
Gaur, berriz, gurea bezalako familia batean bildurik dakusagu Jesus, Mariaren eta Joseren ondoan. Gurasoen ardura-beharra du, beste edozein haurrek bezala. Familia horretan, eta familia horrek bizi duen giroan, haziko da.
Beraz, Jesusen, Mariaren eta Joseren familia ospatzen dugu gaur. Eta, hori egitean, geure
Familia Santua C ABESTIAK 2018-12-30
SARRERA Birjina maite lotan dago zure seme (Bened 217)
R/.- Birjina maite lotan dago zure Seme laztana,
Sehaskatxo bat ipini iozu gure bihotzen kutunai.
2.-Zeru goi-goitik gugana dator
gure Jesus laztana
lasterka, lasterka goazen kristauok,
gure Jaunarengana. R/.
AINTZA
Aintza ta aintza / zuri, Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan.
Goresten zaitugu zu, / zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, / Aita zerukoa.-R/.
SALMOA
Jaunaren beldur den zintzoa, / hura bai dela
EGUBERRI ONDOKO IGANDEA C
FAMILIA SAINDUA
Lehen irakurgaia
( Jaunari emana zaion haurra )
Zamuelen lehen liburutik 1, 20-22. 24-28
20 Egun heietan,
haurdun gelditu zen Ana, eta seme bat izan zuen.
Zamuel eman zion izena, erranez :“ Jaunari eskatua diot.”
21 Elkana, haren senarra, bere etxeko guziekin igan zen tenplurat,
Jaunari urteko oparia egitera, eta bere botua betetzera.
22 Ana, aldiz, ez zen igan.
Bere senarrari erran zion:
“ Haurrari bularra kenduko diotanean,
BESTE TANKERA BATEKO FAMILIA (Lukas 2,41-52
Familia Santua C 2018-12-30
Katolikoen artean senez bezala defenditzen da familiaren balioa, baina ez diogu ematen beti familia-egitasmoaren eduki konkretuaz gogoeta egiteari, Ebanjelioaren arabera hartuz eta biziz. Nolakoa izan-go litzateke Jesusengan inspiratutako familia bat?
Jesusen arabera, Kreatzailearen misterioan du jatorria familiak; emakumea eta gizonezkoa «haragi bakarra» izatera erakartzen ditu Kreatzaileak, beren bizitza partekatuz, batak besteari buru-eskaintza eginez, maitasun aske eta doakoak arnasturik. Hau da lehenengo gauza, eta
Familia Santua C Lukas 2,41-52 (2018-12-30=
Bi irakurgai ondo ahokatu (1. irak.: Ben Sirac 3,2-6.12-14) (2. irak.: Kolosarrei 3,12-22)
Familia Santuaren jai batean, espero genezake irakurgaiek geure familia-bizitza bizitzera eragingo gintuzketela. Eta halaxe dagite lehen bi irakurgaiek.
Ben Siraken liburuak seme-alabek gurasoei izan beharreko begirunea azpimarratu du. Segurtasun Sozialik ez zen garai hartan, «aita-amak ohoratzeak» berekin zekarren gurasoei eskaini beharreko laguntza ekonomikoa ere. Ez da, ordea, hori bakarrik; beraien akatsak ere xume jasan
HAURRAREN MISTERIOAREN AURREAN
(Lc 2,1-14 / Lc 2,15-20 / Jn 1,1-8
Eguberri eguna C 2018-12-25
Gizon-emakumeok edozertara ohitu ohi gara azkenean. Sarritan, ohiturak eta ohikeriak hustu egin ohi dute gure bizitzan bizia den guztia. Ch. Peguyk esana da: «bada galdua den arima bat baino okerrago den zerbait, eta edozertara jarria den arima da». Horregatik, ezin harritu gintezke gehiegi, entzuten badugu, hainbat jenderi ez diola sortzen ez ezer berririk, ez ezer gozorik,
Page 88 of 218