GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/03/14

San Jose eguna ABESTIAK 2019-03-19

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den
guztiok elkartu
eta denok batera
Jainkoa goratu.
Gora bihotzak eta
guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz
salbatuko gaitu.

AINTZA

Aintza zeruan (3),
Jaunari.
Eta bakea, eta bakea,
lurrean gizonari (2).

SALMOA

Jauna zure maitasuna abestuko (Gora J.-2 71 eta 81)

R/. Jauna, zure maitasuna abestuko dut
betiren beti.

Jauna, zure maitasuna abestuko dut betiren beti,
zure leialtasuna adieraziko gizaldiz gizaldi.
Esana baituzu: “Maitasuna betiko dut

2019/03/14

GARIZUMAKO 2. IGANDEA C 2019-03-17

SARRERA

Senideok, Garizumako 2. igandea ospatzen dugu gaur. Jesus nor eta zein den bila ibiltzeko aldia da Garizuma. Gizakia eta unibertsoa zer diren bilatzeari utzi gabe.
Lehenengo irakurgaiak esango digu Jainkoak berak hitz egin diola Abrahami. Bi gauza agindu edo hitzemateko: batetik, ondorengo handia emango diola, eta, bestetik, lurralde berezia emango diola. Ondorengo handi horrek salbatuko den jende-talde handia adierazten du. Lurralde horrek, berriz,

2019/03/14

Garizumako 2. igandea C ABESTIAK 2019-03-17

SARRERA GORA ZAITZALA LUR GUZTIAK (Bened 407)

R/. Gora zaitzala lur guztiak, Jauna;
kanta, aupa dezala / zure izena, Jauna.

1.Lur osoa, egiozu irrintzi Jainkoari /
egin eresi haren izen ederrari,
eman gorespen eder berari. R/.

2.-Zatozte eta entzun /
Jainko beldur zaretenak
esango dizkizuet nire alde Hark eginak. R/.

SALMOA

Jauna dut argi, / eta salbamen.

Jauna dut argi eta salbamen,
nork ni beldurtu?
Jauna biziaren babes,
nork ni izutu?

2019/03/11

Jesusen garaipenaren eta gure garaipenaren aurrerapena
(Lukas 9,28b-36)
Garizumako 2. igandea C 2019-03-17

Garizumako lehen igandea Jesusen tentazioez ari ohi da beti. Bigarren igandea, berriz, Jesusen antzaldatzeaz. Ulerterraza da arrazoia: Garizuma Pazkorako prestaera-aroa da; ez Aste Santuaren prestaera soilik, Jesusen heriotzaren oroitzapentzat bakarrik harturik, baizik eta piztueraren oroitzapena ere barne delarik.

Testuingurua: promesa

Jesusek iragarria du asko sufritu beharko duela, ukatu eta hil egingo dutela, baina piztuko dela. Eta ohartarazi du, jarraitu nahi

2019/03/11

JESUSI ENTZUN ( Lukas 9,28b-36)

Garizumako 2. igandea C 2019-03-17

Aldi guztietako kristauek sentitu izan dute tradizioz «Jaunaren Antzaldatzea» deitu izan den eszenaren lilura. Alabaina, kultura modernoko garenoi ez zaigu gauza erraza gertatzen kontakizun horren esanahia atzematea; alegia, «teofania» ri edo Jainkoaren errebelazioari dagozkion irudiez eta baliabide literarioez idatzia dagoen horri.

Halaz guztiz, Lukas ebanjelariak xehetasun batzuk itsatsi ditu; jende askorentzat arrotz eta itxurarik gabeko gertatzen den pasadizo horren mezua errealismo handiagoz aurkitzen

2019/03/09

GARIZUMAKO 1. IGANDEA C 2019-03-10

SARRERA

Senideok, joan den asteazkenean Garizuma hasi genuen. Garizuman gure ideia nagusia ez da izango penitentzia edo sakrifizioak egitea. Ideia nagusia Pazkoak izan behar du, Piztuerak. Hura da gure jomuga. Garizuma, harako bide egitea da, erromes izatea. Garizumaren helburua, beraz, Pazkoa da. Piztuera da. Bizia da.
Bizi horren seinale berezia da Bataioa. Bataioan Jainkoaren seme edo alaba egin gaitu Espiritu Santuak. Hain juxtu, garai batean, Bataiorako

2019/03/08

Garizumako 1. igandea C 2019-03-10

HOMILIA

Lehen irakurgaian, berriz, Moisesek, Jainkoagan konfiantza aitortzeko eskatu dio herriari. Gaurko mezako salmoan ere (Sal 90) konfiantza hori aitortu du salmogileak: «Zu zara ene Jainkoa eta zugan jarri dut ene konfiantza». Eta Paulok bigarren irakurgaian (Erm 10,8-13): konfiantza jarri digu salbaziorako bide. Ebanjelioan Jesusek konfiantza guztia Jainko Aitagan duela agertu digu: «Zeure Jainko Jauna gurtuko duzu» erantzun dio Satanasi.

Baina, ai gure mundua. Gero eta handiagoa da

2019/03/07

Garizumako 1. igandea C ABESTIAK 2016-02-14

SARRERA JAUNGOIKOAREN HEGALEN PEAN (Bened 267. or.)

Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakean, zer bakean!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.
Jaunari diot:
“Nire babesa zure baitan;
bihotz guztiaz nago
Jaunaren eskuetan”.

1.- Jaungoikoaren hegalen pean,
zer bakean, zer bakean!
Indar guztiak dituenaren
itzalean, itzalean.- R/.

2.- Jaunari diot: / Nire geriza / zure baitan,
bihotz guztiaz / nago Jaunaren / eskuetan.- R/.

3.- Ez daiteke sar / atsekaberik / zure

2019/03/06

2019/03/06

Page 82 of 218