GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/03/23

Garizumako 3. igandea C (2019-03-24)
HOMILIA

Anai-arrebok!

Zein da gaurko hiru irakurgaien gai nagusia? Bihotz-berritu zaitezte ala Jainkoa errukitsua da. Gaurko salmoa kontuan hartuko bagenu, balantzak bigarren aukerara joko luke: «Jainkoa gupidatsua da eta errukiorra». Halere, ondo-ondotik jarraitzen dio bigarrenak: «bihotz-berritzen ez bazarete, galduko zarete; Jainkoaren errukiaren ondorioa da gizakiaren bihotz-berritzea. Jainkoak maite gaituelako gara gu maitatzeko gai.

Baina zertan ageri da Jainkoa gupidatsua eta errukiorra dela? Eta zertan datza bihotz berritzea?

Lehenik eta

2019/03/22

GARIZUMAKO 3. IGANDEA C 2019-03-24

SARRERA

Senideok, Garizumako hirugarren igandea ospatzen dugu gaur. Gaurko gai nagusia, irakurgaietan, bihotz-berritzeko deia dugu: konbertsioa. «Bihotz-berritzen ez bazarete, guztiok galduko zarete», entzungo dugu ebanjelioan.
Lehenengo irakurgaian, berriz, Moisesi Jainkoak egindako deia dator: «neure herria libratu nahi dut» esan dio Jainkoak, «eta zure beharra dut horretarako».
Horra bihotz-berritzearen muina: Jainkoaren lankide bihurtu, mundua askatzeko, mundua salbatzeko, mundua zorionera eramateko.
Gauza guztien gainetik Jainkoaren errukia nabari da: batetik,

2019/03/22

Garizumako 3. igandea C ABESTIAK 2019-03-24

SARRERA (Bened 283. or.)

Deika naukazu, / Jauna, zu zaitut, / beti lagun;
erruki nitaz, / nire oihua, / “arren entzun” (2).
Gizakumeok, / noiz arte zauzte bihotz gogor?
Uskeri zale / gezurretara hain erorkor!

SALMOA

Erruki hutsa dugu Jauna; / errukia ta maitasuna.

Ene arima, / goretsazu Jauna,
nire barne osoak / haren izen deuna.
Ene arima, / goretsazu Jauna,
eta ez ahaztu /

2019/03/19

Hiltzeko hiru era eta salbatzeko bat bakarra (Lukas 13,1-9)
Garizumako 3. igandea C 2019-03-24

Gaurko ebanjelioa Lukasek bakarrik dakar, ez du ordezkorik ez Mateogan, ez Markosengan. Eta pasartea banatzean ikus ditzakegun hiru zatietan gai bera da erdigune, oso egokia Garizumarako: bihotz-berritzea.

Hiltzeko hiru era

1)Pilatok asasinaturik; 2) dorre batek azpian harturik; 3) bihotz-berritzeari uko eginik.

Dena galilear Jesusi albistea emateko itxurazko asmoarekin hasi da: zer egin dien erromatar prokuradoreak beste galilear batzuei, nola erail

2019/03/19

BERANDUEGI IZAN AURRETIK (Lukas 13,1-9)
Garizumako 3. igandea C 2019-03-24

Aski denbora joana zen Jesus Nazaret bere herrian agertu zenetik profeta bezala, pobreei Berri Ona hots egiteko Jainkoaren Espirituak bidalitakoa bezala. Aspertu gabe jarraitzen du bere mezua errepikatzen: Jainkoa hurbil da jada, bidea urratuz, mundua gizon-emakume guztientzat gizatasun handiagoko bihurtu nahiz.

Baina errealista da. Jesusek badaki Jainkoak ezin duela mundua aldatu guk nahi izan gabe. Horregatik ari da jendeagan bihotz-berritu nahia esnatzen:

2019/03/17

San Joseren Festaburua. Eliza osoaren Zaindaria. Matxoaren 19a.

Ebanjelioen arabera, Daviden ondorengotzat eman ohi dugu Jose, Jesus jaio zen Daviden leinukotzat… .(Ik. Mat 1,80; 13,55).

Batez ere, ordea, bere fedeagatik dugu Jose gogoan, bere leialtasunagatik eta, zailena eta sinesgaitzena zirudienean ere, Jainkoaren nahia betetzeko agertu zuen zaletasunagatik.

Zer izan zen Joseren bizitza, Jesusekin bat etorri eta bat egitea baizik? Haren santutasuna bere bihotzean txertatu nahi izatea baizik?

Ebanjelioak gizon zintzoa deitzen dio Jose

2019/03/17

San Jose 2019-03-19
HOMILIA

Anai-arrebok!

Homilia hau prestatzeko hainbat autoreren orrialdeak irakurri behar izan ditut. Eta ba al dakizue zein ideia nagusiren gelditu naizen? Honekin: Jose, Jainko Aitaren irudi edo imajina Jesusen begietan. Alegia, Jainkoa Aitatzat hartu duenean, Jose ikusteak lagundu dio Jainko Aita zer eta nolakoa den. Abba esan dio Jesusek Jainko Aitari. Baina hitz hori zeruko Aitari esan aurretik, Jose bere aitari esan dio abba. Joserengan ikusi duena esan dio

2019/03/16

Garizumako 2. igandea C 2019-03-17
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioan, zerutik datorren hitz hau entzun dugu: «Neure Semea dut hau, hautatua, entzun iezaiozue».

Bestalde, Garizumako bigarren igande honen bezperan, Vatikano II. kontzilioaren gogoeta irakurri ohi dugu irakurgaien liturgian: «Munduan bizi dugun gaur egungo eboluzioa dela-eta, gero eta jende gehiagok planteatzen ditu edota sakontasun handiagoz hausnartzen ditu gizakiaren arazorik funtsezkoenak: Zer da gizakia? Zein da oinazearen zentzua, gaitzaren eta heriotzaren zentzua, hainbat eta hainbat aurrerapen

2019/03/15

San Joseren Festaburua. Eliza osoaren Zaindaria. Matxoaren 19a.

Ebanjelioen arabera, Daviden ondorengotzat eman ohi dugu Jose, Jesus jaio zen Daviden leinukotzat… .(Ik. Mat 1,80; 13,55).

Batez ere, ordea, bere fedeagatik dugu Jose gogoan, bere leialtasunagatik eta, zailena eta sinesgaitzena zirudienean ere, Jainkoaren nahia betetzeko agertu zuen zaletasunagatik.

Zer izan zen Joseren bizitza, Jesusekin bat etorri eta bat egitea baizik? Haren santutasuna bere bihotzean txertatu nahi izatea baizik?

Ebanjelioak gizon zintzoa deitzen dio Jose

2019/03/14

SAN JOSE (2019-03-19)

SARRERA

Gaur Nazareteko Joseren jaia ospatzen dugu. Gizon jatorra eta zintzoa. Zerbitzari leiala. Jesusen eta Mariaren «aingeru guardakoa». Jose, haren etsenplua, haren xumetasuna, haren apaltasuna: geure bizitzarako etsenplu eta jarraibide izan beharko genituzke. Pozez bete beharko gintuzke ezaugarri horiek gu bezalako pertsona batek bizi izanak. Jesusez eta Mariaz arduratu zen bezalaxe arduratzen da gaur gutako bakoitzaz, zerutik, Aitaren altzotik. Ospakizun honek berotu dezala gure bihotza eta bete gaitzala esperantzaz.

Page 81 of 218