GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/04/06

Garizumako 5. igandea C 2019-04-07
HOMILIA

Anai-arrebok!

Joan den igandean, seme hondatzailearen konbertsioa kontatu zigun ebanjelioak. Baina kontuan hartu al genuen zergatik konbertitu zen? Zergatik itzuli zen aitagana? Egoismoz. Bere buruan miserian ikusi zuelako.

Gaurko ebanjelioan eta bigarren irakurgaian, beste konbertsio-mota bat ageri zaigu. Emakume adulteriogileak harreman pertsonala eta bizia izan du Jesusekin. Jesusi entzun dio: «Nik ere ez zaitut gaitzeste. Zoaz. Ez gehiago bekaturik egin». Ebanjelioak ez du esaten zer izan zen

2019/04/04

GARIZUMAKO 5. IGANDEA (C) 2019-04-07

SARRERA

Senideok, Garizumako bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Datorren igandean Erramu igandea izango dugu, hau da, Aste Santuaren hasiera.
Aste Santuan bete-betean ikusiko dugu Jesusen jarrera barkatzailea; baina, gaur ere, era zehatz batean beterik eta aplikaturik ageri zaigu barkazio hori: judu-agintariek adulterioan aurkitu duten emakumea hil egin nahi dute harrika, legeak hala eskatzen omen duelako; Jesusek esan die: «zuetan bekaturik ez duenak bota diezaiola lehenengo harria».
Jesusek

2019/04/04

Garizumako 5. igandea C ABESTIAK 2019-04-07
SARRERA

Jesus, gure Jaun maite
amodiotsua,
“damu dugu guztiok” (bis)
“Zu nahigabetua” (bis).

Josirik ikustean
gurutze+horretan Zu,
errukiz, ai! bihotza (bis)
nork urratuko+ez du (bis)..

SALMOA

Asko lagundu / diguzu, Jauna.
Hauxe da poza / guk daukaguna.

Jaunak Siongo atxilotuak erakartzean,
bageunden amets antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa barrez,
gure mihia gorazarrez.- R.-

EBANLEIO AURREKOA

JESU KRISTO / GURI MINTZA.
ARGI GURE BIHOTZA.
Begira zer dioen / Jaun guztiz ahaltsuak:
Itzul

2019/04/01

Bi konbertsio desberdin eta antzeko (Joan 8,1-11)
Garizumako 5. igandea C 2019-04-07

Gaurko honen aurreko igandeetan, konbertsioaren gaia entzun dugu alde desberdinetatik harturik: bihotz-berritzen ez direnei azken tragikoarekin mehatxu egiteaz, baina, zoritxarrari alde egiteko, urtebeteko epea emanez (3. igandea); seme hondatzaileari harrera ona egiteaz, egoismo hutsaz konbertitu delarik ere, baina itzultzearekin aitari egundoko poza eman diolarik (4. igandea). Gaurko bosgarren igandea hau bihotz-berritzeko baliabiderik hobenaz mintzo zaigu: Jesusekiko hurbileko harremanaz,

2019/04/01

GUZTIOK DUGU BARKAZIO BEHARRA Joan 8,1-11
Garizumako 5. igandea C 2019-04-07

Ohitura duenez, Oliamendin eman du Jesusek gaua, bakarrik, bere Aita kutunarekin. Jainkoaren Espirituaz beterik hasi nahi du egun berria; hark bidali du «gatibuei liberazioa hots egitera… eta zapalduak askatzera». Laster inguratuko zaio jendetza handi bat, tenpluaren zelaigunera berari entzutera etorria.

Bat-batean, idazkari- eta fariseu-talde bat etorri da, «adulterioan harrapatu duten emakume bat» dakartela. Ez zaie axola emakumearen zori izugarria. Emakumeari inork

2019/03/30

Garizumako 4. igandea C 2019-03-31

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioak, parabola miresgarri eta txundigarri baten bidez, are miresgarriagoa eta txundigarriagoa den zeruko Aitaren bihotza agertzen digu. Ez seme gazteenak, ez seme nagusiak ezagutu ez duten bihotza.

Xabier Pikazak kontatzen du, izan zuela emakume irakasle bat, oso adiskidea. Emakume horrek ba omen zuen neba bat, anaia bat. Neba horrek etxetik alde egin eta eraman zuen guztia xahutu omen zuen. Halako batean, damua azaldu omen eta etxera

2019/03/29

GARIZUMAKO 4. IGANDEA (C) 2019-03-31

SARRERA

Senideok, Garizumako 4. igandea ospatzen dugu gaur. Gero eta hurbilago dugu Pazkoa. Galde genezake: egin al dugu ezer berezirik, orain arte, Garizuman? Otoitzean? Bibliako liburu bat irakurtzen? Lagun hurkoari laguntzen?
Garai batean, Vatikano bigarrena Kontzilioaren aurreko liturgian, «Laetare» deitzen genion igande honi, hau da, «Poztu zaitezte». Eta badugu pozteko eta alaitzeko arrazoirik asko. Hain zuzen, gaurko irakurgaiek hauxe azpimarratzen digute: Jainkoak, gure bekatuak kontuan hartu

2019/03/28

Garizumako 4. igandea C ABESTIAK 2016-03-06

SARRERA Basamortuan zehar dabila (Orduen liturgiako doinuak 408)

1.-Basamortuan zehar dabila
Jainko herria erromes;
argi, bake ta maitetasuna
dakarten zeruen galdez.
Agindu-lurra Jainkoak dio
emango kateen ordez;
penak utzita goza dadien
bizi berri baten pozez.

R/. Zure pozetan goaz, / Jerusalem berri;
fedeak zu baitan / du bere zimentarri.
Maitasunak zu zaitu / Bere berogarri.
Piztu itxaropena / Zure herriari.

2.- Israel berri gurutzearen

2019/03/25

Gurasoren eta semeren lau istorio (Lukas 15,1-3.11-32)

Garizumako 4. igandea C 2019-03-31

Joan den igandean, bihotz-berritzeaz ari zela, Jesusek kontatu zigun nola mahastizain batek salbatu nahi zuen fruiturik ematen ez zuen pikondo bat, jabeari urtebeteko epe bat eskatuz. Esan genuen, pikondo hartan geure burua ikusi beharko genukeela eta eskerrak eman beharko genizkiokeela mahastizainari guri zutik eusteko ahaleginagatik. Igande honetako ebanjelioak ere bihotz-berritzea du erdigune, baina ikuspuntu oso desberdin batetik joz: jabea aita

2019/03/25

BETI BESOAK ZABALIK (Lukas 15,1-3.11-32)
Garizumako 4. igandea C 2019-03-31

Hainbat jenderentzat, ez gutxirentzat, Jainkoa beste edozer gauza da, bizitzan poza ezartzeko gai izatea izan ezik. Hura gogora ekartzeak oroitzapen txarrak ekarri ohi dizkio: izaki mehatxari eta zorrotz baten ideia sortzen dio, bizitza are gogaikarriago, deserosoago eta arriskutsuago bihurtzen dion ideia.

Pixkana, hura alde batera utziz joan izan dira. Fedea halakoen baitan «hertsaturik» gelditu da. Gaur egun, ez dakite sinesten duten ala

Page 80 of 218