GAIA

egunean eguneko liturgia
2021/09/19

Adiskidez eta arerioz ((Markos 9,38-43.45.47-48)
Urteko 26. igandea B 2021-09-26

Jesusek sarritan esaldi laburrez irakasten zuen, erraz oroitzeko modukoez; adibidez, «Gizonaren Semea ez da etorri zuzenei dei egitera, baizik bekatariei». Ebanjelariek elkartu egin zituzten geroago esaldi horiek, edukiaren arabera edota errepikatu ohi zen hitz giltzarri batera harira sailkatuz. Gaurko lehen irakaspena («gure aurka ez dagoena gure alde dago») ulertzeko, komeni da hastea Itun Zaharreko testuak dioena gogoratuz.

Josueren jelosia eta Moisesen ikusmira

2021/09/19

INORK EZ DU JESUSEN ESKLUSIBARIK
(Markos 9,38-43.45.47-48)

Urteko 26. Igandea B 2021-09-26

Harrigarria da pasadizoa. Problema batekin hurbildu zaizkio ikasleak Jesusi. Oraingoan, ez da Pedro taldearen bozemailea, baizik Joan, lehen postuen bila dabiltzan bi anaietarik bat. Oraingo honetan, Jesusen esklusiba eta haren egintza askatzailearen monopolioa ikasleen taldeak izan ditzan nahi du.

Kezka hau dute. Exorzista bat, taldekoa ez dena, deabruak botatzen ari da Jesusen izenean. Ikasleak ez dira pozten jendea sendaturik eta

2021/09/17

Urteko 25. Igandea B 2021-09-19
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusek bere bizitzan agertu digun jarrerari eta asmoari jarraituz, Vatikano II.a kontzilioak, besteak beste, gogoeta bikain hau eskaini digu: «Pentsa dezakegu, arrazoiz, gizadiaren geroko zoria honelako jendearen esku dagoela: datozen belaunaldiei bizitzeko egiazko arrazoiak eta esperantza izateko arrazoiak eskualdatzeko gai den jendearen esku» (Gaudium et spes, 31,3).

Senideok bizitzeko arrazoiak eta esperantza eman. Neure buruari askotan galdetu ohi diot: zein ditut nik neuk bizitzeko arrazoiak

2021/09/17

URTEKO 25. IGANDEA B (2021-09-19)

SARRERA

Senideok, urteko 25garren igandea ospatzen dugu. Gaurko ebanjelioaren arabera: gizon-emakumeetan handiena, gainerakoen zerbitzari egiten dena da.
Alabaina, bi zerbitzari-mota bereizi behar dira. Batetik, ezinbestean direnak zerbitzari; boteretsuen mendeko zerbitzari direnak; zerbitzari mota hori ez da inbidiagarria, gizatasun hondatzailea izan ohi da. Bestetik, borondatez besteren zerbitzari bizi direnak daude; premian direnen zerbitzari.
Milioika gizon-emakume dira munduan, azken mota honetakoak. Guraso, irakasle, misiolari; edozein izan daiteke azken mota

2021/09/17

Urteko 25. igandea B ABESTIAK 2021-09-19

SARRERA Argiaren lehen xirrinta (Gora Jainkoa-2 53) (Bened 465)

R/. Argiaren lehen xirrinta
zuregandik sortu baita,
denak, Jauna, gaiten bil
eta zure aintza daigun kanta.

Zuk emanik dugu bizia,
Zuk emanik eguzkia.
Kantuz jaiki, mundu guztia;
Jauna baitan bozkaria.-R/.

AINTZA

“Aintza ta aintza / zuri Jauna,
bai zeruetan, / bai lur honetan” (2).

Goresten zaitugu zu, / Zu bedeinkatzen,
gorespena beti zuri, Aita zerukoa.

SALMOA Mintzo

2021/09/15

Ikasle trakets, beldurti eta handinahiak (Markos 9,30-37)
Urteko 25. igandea B 2021-09-19

Pedroren aitorpenak («Zu Mesias zara»), joan den igandean irakurri genuenak, Markosen ebanjelioaren lehen zatiaren bukaera markatzen du. Bigarren zatia, Jesusek hiru aldiz iragarritako bere heriotzaren eta piztueraren inguruan egituratu du Markosek; hiru iragarpen horiei hiru kontaerek jarraitzen diete, ikasleen ezin ulertua agerian ipini dutenek. Joan den igandean lehen iragarpena eta Pedroren erreakzioa irakurri genituen: Pedrok ezin jasan du Jesusek

2021/09/14

GARRANTZIZKOAK Marcos 9,30-37
Urteko 25. Igandea B 2021-09-19

Dudarik gabe, gure irizpideak ez dira bat etortzen Jesusenekin. Gutako zeinek uste du gaur egun gizon-emakume garrantzizkoenak gainerakoen zerbitzura bizi direnak direla?

Guretzat, garrantzizkoa izen handiko pertsona da, bere buruaz seguru ageri dena, bizitzako alorren batean arrakasta lortu duena, gainerakoen gaineko ageri den eta jendeak txalotu ohi duena. Telebistan etengabe ikus ditzakegun horiek: lider politiko, «Nobel saridun», modako kantari, besterik ez bezalako kirolari… Zein

2021/09/12

ZERGATIK GARA AHAZTEN JESUSEZ? (Markos 9.30-37)
Urteko 25. igandea B 2021-09-19

Jerusalemerako bidean, ikasleei irakaspena ematen jarraitu du Jesusek, espero dion zoriaz. Beste behin esan die gizon-emakumeen esku utziko dutela eta hauek hilko, baina Jainkoak piztuko. Markosek dio «ezin ziotela ulertu baina beldurra ematen ziela galdetzeak». Ez da gauza zaila, hitz hauetan garai guztietako kristauen pobretasuna sumatzea. Ezin ulertu dugu Jesus, eta beldurra ematen digu haren mezuan sakontzeak.

Kafarnaumera iristean, Jesusek galdetu

2021/09/10

2021/09/10

Page 8 of 218