GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/04/16

MEZA OSTEGUN SANTUA C OHAR 2019-04-18

SARRERA

Anai-arrebak! Pazko-hirurren santua hastera goaz. Jesusen nekaldi, heriotza eta piztuerarekin batean, geure nekaldia, heriotza eta piztuera ospatuko eta biziko ditugu egun hauetan.
Gaurko honetan, hiru misterio hauek biziko ditugu modu berezian: Jesusek ikasleei oinak garbitu izana, Jesusek bere gorputz-odolak utzi izana, Jesusek kristau guztiok apaiz egin izana.
Lehenik, Jesusek ikasleei oinak garbitu: garai hartan esklaboen egitekoa zen hori; Jesusek Azken Afarian ikasleei oinak garbitu. Jesus

2019/04/16

HAURRIDETASUNEZKO MAITASUNAREN KEINUAK

Adiskideekin afaltzea, kezkarik gabe bihotza irekitzea,
oinak garbitzea gozo-gozo eta errespetuz,
elkarrekin jandako ogi samur eta edandako ardo berri bihurtzea.
Jainkoaz mozkortzea, eta gauza bera egitera guztiak gonbidatzea.
Gaixoak bisitatzea,
adineko jendea eta haurrak zaintzea,
gose denari jaten
eta egarri denari edaten ematea,
presoak eta gatibuak askatzea,
biluzi dena janztea,
etorkinari eta galdua denari ongietorri egitea,
hildakoari duinki lur ematea.
Bizi direnez ez ahaztea,
eta gauza bera egitera

2019/04/15

Ostegun santua C ABESTIAK 2019-04-18

SARRERA

Zein gozo (e)ta eder den / anaiok elkartu
eta denok batera / Jainkoa goratu.

Gora bihotzak eta / guztiok egin kantu
Jainkoak bere eskuz / salbatuko gaitu.

AINTZA

GLORIA GLORIA IN EXCELSIS DEO Lourdes (Gora Jainkoa-7,20)

R/.-Gloria! Gloria! in excelsis Deo!
Gloria! Gloria! in excelsis Deo!

1.-Eta bakea lurrean
haren gogoko gizonei.
Hain handi eta eder zaitugulako,
gora zu,
bedeinkatua zu.
Gorespen zuri,
ahuspez agur,
eskerrak zuri.
Jainko Jauna, /

2019/04/15

BERPIZTUAREKIN TOPO EGIN Joan 20,1-9
Pazko igandea Piztuera C 2019-04-21

Joan ebanjelariaren kontakizunak dioenez, Maria Magdalena da hilobira joan den lehenengo pertsona. Artean ilun zela. Eta, atsekabez, hutsik dagoela ikusi du. Jesusen falta sentitu du. Bera ulertu eta sendatu zuen Maisua. Berak azkeneraino leial jarraitu zion Profeta. Nori jarraitu behar dio orain? Kezka hori agertu die ikasleei: «Eraman egin dute Jauna hilobitik eta ez dakigu non ezarri duten».

Mariaren hitz hauek adieraz

2019/04/15

Ustekabeko hiru protagonista (Joan 20,1-9)

Piztuera Igandea (2019-04-21)

Aukera arraroa

Pazko igande honetan Elizak gehienik errepikatzen dituen esaldiak dira bi hauek: «Kristo piztu da» eta «Jainkoak Jesus piztu du». Itun Berriak gai honetaz dakartzan baieztapenen laburpen dira.

Halaz guztiz, igande honetarako aukeratu duten ebanjelioaren protagonista, ez dira, ez Jainko Aita, ez Kristo, ezta Jesusen piztuera aitortzea ere. Aipatzen dituen hiru protagonistak beste gizatar soil hauek dira: Maria Magdalena, Simon Pedro eta ikasle maitea. Aingerurik

2019/04/13

Erramu igandea C 2019-04-14
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesusen Nekaldiaren kontaera entzun dugu. Eguberrialdian, Jainkoaren Semea, gu salbatzeko, gizon egin zela ospatu genuen. Gero, on eginez bizi izan zela entzun dugu: Jainkoaren Erregetza hots eginez bizi izan dela. Agertu digu ere, errege izate hori ez datzala gauza miresgarriak egitean.

Azkenean, gu guztiongatik bizia eman du. Bere erregetza gurutzean agertu digu: zeruko Aitari, bere hiltzaileei berei barkatzeko eskatuz hil da. Azken orduan damutu den lapur onari

2019/04/12

ERRAMU IGANDEA C 2019-04-14

I.- Erramuen bedeinkazioa
1.- ABESTIA (bedeinkazioaren aurretik): Bihotz batez elkarturik…

2.- SARRERA (bedeinkazioaren aurretik) eusk. eta erd.

Senideok, Aste Santua hastera goaz. Jesusek bere buruaren eskaintza egin du gure alde; eskaintza horren une garrantzitsuenak gogoratu eta biziberrituko ditugu egun hauetan: Azken Afaria, Nekaldia, Heriotza, Piztuera. Horretarako, irakurgaiez, Azken Afariko keinuez, beste hainbat sinboloz baliatuko gara. Gaur, Erramuak bedeinkatuz eta prozesio xume bat eginez hasiko gara; Jesusek Jerusalemera sartzean egin

2019/04/11

Erramu igandea C (2019-04-14) ABESTIAK

SARRERA (ermita-atarian)

Bihotz batez elkarturik
Zugana gatoz, Jauna,
Zugana gatoz, Jauna.

Emaguzu zure argi,
Grazi ta maitasuna,
Entzun, arren, Jauna.

PROZESIOKOAN

R/.- Kristo gure Errege / adora dezagun
zeru-lurren jabe / aitortu dezagun

Fede bizi baten / denok ernai,
Zureak gara gu, / o Jesus, bai,
zureak gara gu, / o Jesus bai,
ez beste jaberik / ez dugu nahi-. R/.

SALMOA

Nire Jainkoa / non zaude zu, / nola

2019/04/09

Nekaldia San Lukasen arabera (Lukas 22,14─23,53)

Erramu Igandea C 2019-04-14

Ezin da komentatu lerro gutxi batzuetan Nekaldiaren kontaera, Lukasen ebanjeliokoa. Beronek bakarrik dakartzan pasadizo desberdinen artean, arreta berezia merezi dute, nire ustez, gurutzeko Jesusen ahoan Lukasek ipini dituen hiru hitzak. Jakina denez, ebanjelioetako bakar batek ere ez dakartza gurutzean Kristok esandako zazpi hitzak. Mateok eta Markosek bat bera bakarrik dakarte, Joanek hiru, eta Lukasek beste hiru. Batuaz, zazpi dira. Lukasen hirurak baliagarri

2019/04/09

GURUTZILTZATUAREN AURREAN Lukas 22,14─23,56

Erramu igandea C 2019-04-14

Tenpluko segurtasun-indarrek atxilotu dute, eta Jesusek ez du jada inolako dudarik: Aitak ez dio entzun bizitzen jarraitzeko agertu dion gogoa; ikasleak ihesi joan dira, nor bere segurtasun bila. Bakarrik dago. Bere egitasmoak huts egin duela ikusi du. Zain-zain du heriotza.

Zirraragarria da bere azken orduetan Jesusek agertu duen isiltasuna. Halere, ebanjelariek jaso dituzte gurutzean jaulki dituen hitz batzuk. Oso laburrak dira, baina lehen kristau-belaunaldiei asko

Page 79 of 218