GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/05/09

Pazkoaldiko 4. igandea C ABESTIAK (2019-05-12)

SARRERA

Kristo bizi da, bizi, / lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu / Kristo berriz piztu,
lotan daudenetatik / lehen bizi-fruitu.
Berak heriotzea / piztuz du garaitu. R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.-R/.

Jainkoa baita / nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.- R/.

AINTZA

R/.-Aintza ta aintza zuri, Jauna,

2019/05/06

JESUSI ENTZUN ETA JARRAITU Joan 10,27-30

Pazkoaldiko 4. igandea C 2019-05-12

Negua zen. Jesus paseatzen zebilen Salomonen arkupean, Tenpluko zabalgune handia inguratzen zuten aire zabaleko galerietako batean. Arkupe hau, zehazki, sarritan erabiltzen zuen jendeak; izan ere, itxuraz, murru batek babesten zuen haizearen kontra.

Laster batean, judu-talde bat bildu da Jesusen inguruan. Tirabiratsua da elkarrizketa. Galde eta galde jazarri diote juduek Jesusi. Honek bere mezua eta jarduera ez onartu izana aurpegiratzen die. Zehazki, diotse:

2019/05/06

Ardiak, artzaina eta lapurrak

Pazkoaldiko 4. igandea C 2019-05-12

Pazkoaldiko 4. igandeko ebanjelioak, hiru urteetan, artzain on bezala aurkezten digu Jesus. Nahiz eta jende askok artalde bat telebistaz bakarrik ikusi izango duen, irudia oso adierazkorra da. Baina laugarren ebanjelioko 10. kapitulua hain luzea da (42 txatal), non liturgiak txatal gutxi batzuk hautatu baititu urte bakoitzerako. Aurtengoari, C urteari, hain puska laburra eskaini diote, non ez baita ulergarri beraren aurrekoa ezagutu ezean.

Eztabaida luze

2019/05/04

Pazkoaldiko 3. igandea C 2019-05-05

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioak diosku, Jesus hirugarrenez AGERTU zaiela ikasleei. Baina nolakoak direla Jesus berpiztuaren AGERPEN hauek?

Gaurkoan, adibidez, ikasleak arrantzuan ari direla, Jesus itsas ertzean agertu zaie. Baina ikasleek ez diote antzeman: «ez zekiten Jesus zela», dio ebanjelioak. Baina, Jesusen esanera, sarea bota eta sekulako arrain-piloa harrapatu dute. Hori ikusirik, Jesusek maite zuen ikasleak esan dio Pedrori: «Jauna da». Pedrori ez zaio burutik pasatu ere horrelakorik.

Nondik nora atera

2019/05/03

PAZKOALDIKO 3. IGANDEA C 2019-05-05

SARRERA

Senideok, Pazkoaldiko 3. igandea dugu gaur. Jesus piztua ospatzen jarraitzen dugu. Jesusen piztuerak Jesus bizi dela esan nahi du. Bizi den Jesus da. Gure artean bizi den Jesus. Guri bizia ematen digun Jesus. Gu bizi gaituen Jesus.
Bai ederra arabiar suni kristau haren gogoeta: «Kristo ezagutu duen pertsonak, sendatzen ez den gaixotasuna harrapatu du». Hala al da guretzat?
Lehenengo irakurgaian, bizi den Jesus hori

2019/05/02

Pazkoaldiko 3. igandea C ABESTIAK 2019-05-05

SARRERA (Bened 383. or.)

Piztu da Kristo, aleluia; / guregan dago, / aleluia.

Jainkoak baitu / gaur Kristo piztu, / aleluia;
bere indarrez / piztuko gaitu, / aleluia, aleluia.- R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu / ura pozik / osasunaren / iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago ni, / beldur gabe.- R/.-

Jainkoa baita / nire indarra (e)ta kemena;
bera, salbatu / ninduena.-R/.

Zuek

2019/04/30

EGUNSENTIAN (Joan 21,1-9)
Pazkoaldiko 3. igandea C 2019-05-05

Joanen ebanjelioaren epilogoak, Jesus berpiztuak eta ikasleek, Galileako aintziraren ertzean, egin duten topo egite bat dakar. Kontakizun hori idatzi denean, kristauak momentu gogorrak ari dira bizitzen: probaldia eta pertsekuzioa; batzuek uko egin diote fedeari. Kontalariak irakurleen fedea biziberritu nahi du.

Hurbil da iluna eta ikasleak arrantzura irten dira. Ez daude Hamabiak. Taldea hautsi egin da haien Maisua gurutzean josi dutenean. Jesusi jarraitzeko alde batera

2019/04/29

Pertsegitua, goratua, misteriotsua

Jesusen hiru alderdi

Pazkoaldiko 3. igandea C 2019-05-05

Igande honetako irakurgaiek Jesusen hiru ezaugarri oso desberdin eskaini digute.

Jesus pertsegitua (1. irakurgaia: Eginak 5,27b-32.40b-41)

”.

Irakurgai honetan, ez dute pertsegitu Jesus bera, baizik eta bere jarraitzaileengan pertsegitu dute. Duela egun batzuk Sri Lanka-n gertatua, Eginak liburuak kontatu duenaren bertsio zabala eta tragikoa da. Apostoluak bizirik utzi zituzten; Sri Lanka-ko kristau (eta ez-kristau) asko hil egin dituzte. Apostoluak pozik irten ziren Jesusengatik jasan zutenagatik;

2019/04/26

San Prudentzio 2019-09-28
HOMILIA

Anai-arrebok!

Prudentziok ere aita eta ama izan zituen. Umetako lagunak izan zituen. Umetako lagunartea. Gaztaro jakin bat izan zuen. Helduaro jakin bat.

Zoritxarrez, xehetasun horietako gutxi ezagutzen dugu. Garai hartan ez ziren idazten gaur adina orrialde santu baten inguruan.

Halaz guztiz, San Prudentzioz egiaz eta benetan dakigun apurra bihotza hunkitzeko modukoa da. Eta bizierari eragiteko modukoa

Badirudi, Gasteiz ondoko Armentian jaio zela. Oso gazterik, bakardadera jo zuen. Soriako bakardade batera.

2019/04/25

Pazkoaldiko 2. igandea C 2019-04-28

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko ebanjelioa aski ezaguna da. Aski, diot. Zeren askotan Tomas santuaren pasadizoa erdizka ezagutzera mugatzen baita guztia. Ikasle-lagunek esan diote Tomasi: «Jauna ikusi diagu». Eta Tomasek: «Haren eskuetan iltze-zuloak ikusten ez baditut, nire hatza iltze-zuloan sartzen ez badut, ez dut sinetsiko». Eta handik zortzi egunera, Jesusek Tomasi: sartu zure hatza iltze-zuloan; sartu eskua nire saihetsean. Eta Tomasen aitorpen miresgarria: «Ene Jaun eta ene Jainko».

Kolonbiar gotzain batek

Page 77 of 218