GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/05/20

Bost izarreko hotel ote gara?

Pazkoaldiko 6. igandea C 2019-05-26

Joan den igandean bezala, lehen irakurgaia (Eginak) lehen Eliza hartaz mintzo da; bigarrena (Apokalipsia) etorkizuneko Elizaz; ebanjelioa (Joan) gaur egungo gure egoeraz.

Lehen irakurgaia: Iraganeko Eliza (Apostoluen Eginak 15,2.22-29)

Paulok eta Bernabek paganoen artean izan zuten arrakastaren arrazoietako bat, erdaintzera behartu ez izana izan zen. Jokabide honek, ordea, juduen haserrea eragin zuen, baita judaismorik hertsienean hezitako Jerusalemgo kristau-talde batena ere. Jende horrentzat, Abrahamek agindua

2019/05/20

JESUSEN AZKEN DESIOAK (Joan 14,23-29)

Pazkoaldiko 6. igandea C 2019-05-26

Ikasleei agur egiten ari da Jesus. Triste eta koldarturik ikusten ditu. Guztiek dakite azken uneak bizitzen ari direla beren Maisuarekin. Zer gertatuko da Maisua joatean? Norengana jo ahal izango dute? Zein izango dute babesle? Bihotz eman nahi die Jesusek, bere azken desioak azalduz.

Ez dadila gal nire Mezua. Horra Jesusen lehen desioa. Ez dadila ahaztu Jainkoaz eman dien Berri Ona. Bere jarraitzaileek gorde

2019/05/18

Pazkoaldiko 5. igandea C 2019-05-19
HOMILIA

Anai-arrebok!

Mark Twain idazle estatubatuarrak, bere nobeletako batean, Adam aurkeztu digu Lur Paradisuan paseatzen. Miresmenez jarri da Adam Niagara ur-jauziei begira; halako batean, ideia hau ematen dio buruak: «Zenbatez miresgarriagoa izango litzatekeen ur-jauzi hau, ura, goitik behera ordez, behetik gora hasiko balitz!».

Ba, Jesusek, beste gai batean, ura behetik gora doala ikusten eta bizitzen jarri gaitu. Garai batean, norbaitek beste norbaiti kalte egin zionean, eskua esku truk

2019/05/17

PAZKOALDIKO 5. IGANDEA C 2019-05-19

SARRERA

Senideok, Pazkoaldiko bosgarren igandea ospatzen dugu gaur. Lehenengo irakurgaian bada, besteak beste, kontuan hartu beharreko gauza bat. Paulo eta Bernabe misiolari dira. Batetik bestera dabiltza. Baina toki bat uztean, bertan arduradun bat izendatzen dute. Eliza antolatzen edo erakundetzen hasi dela esan nahi du horrek. Arduradun bat. Baina, jakina, kristau-elkartea handitu ahala, arduradun bat gutxi izango da. Honek beste batzuk hartuko ditu bere inguruan: diakonoak, katekistak,

2019/05/17

Pazkoaldiko 5. igandea C ABESTIAK 2019-05-19

SARRERA

Abestu dezagun denok / misterio handiena;
garaiturik heriotza, / piztu da Jesus Jainkoa.

“Aleluia, aleluia, / Hilobitik piztu Jauna” (bis).

Ekaitzaren ondorean / eguzkia agertzen da;
garaiturik heriotza / Jesus ona berpiztu da.-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko / eta salbatzaile,
lasai nago ni, beldur gabe.- R/

Jainkoa baita nire indarra / (e)ta kemena;
bera, salbatu ninduena.

AINTZA

Aintza zeruan (3), / Jaunari.
Eta

2019/05/16

Harritu nauten albisteetako bat (2019-05-16)

Datorren udazkenean-edo egingo omen dituen medikuntza-espezialitate batzuetako oposizioetarako, proba praktikoak eta teorikoak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egingo direla iragarri du Osakidetzak.

Jaurlaritza Madrileko gobernuari eskumen gehiago eskatzen ari zaion honetan:
Euskal Herrian autonomia eskatzen ari garen honetan:
zer logika du horrelako probak gauzatzeko kanpora jotzeak?
Ez ote da hori, hatz batekin zerbait eskatu, eta bi eskuez «tori» esan, eta geure burua besteren esku uztea?
Ez ote da

2019/05/13

Jesus eta Jainkoa, gu geu eta besteak

Pazkoaldiko 5. igandea C 2019-05-19

Joan den igandean irakurri genuen, ardiek artzainari jarraitzen diotela. Gaur, artzainak bertan behera uzten du artaldea aldi batez, azken orduko mandatu bat utziz. Lehen bi irakurgaiak orainaldiko pertsekuzioez mintzo dira eta, ondoren, aintzaz.

Ebanjelioa San Joanen liburutik (13,31-33a. 34-35)

Gaurko ebanjelioa, Azken Afarikoan Jesusek egindako hitzalditik hartua, bi gai hauez ari da labur: batetik, Jesus eta Jainkoa; bestetik, Jesus, gu geu

2019/05/13

ADISKIDETASUNA ELIZA BAITAN Joan 13,31-33.34-35

Pazkoaldiko 5. igandea C 2019-05-19

Eraila izan bezperan, azken afaria ospatu du Jesusek bereekin. Ikasleen oinak garbitu berriak ditu. Judasek hartua du jada bere erabaki tragikoa, eta, Jesusen eskutik azken mokadua hartu ondoren, han doa bere lana burutzera. Ozenki esan du Jesusek guztiak sentitzen ari direna: «Ene semeok, denbora gutxi dut jada zuekin egoteko».

Samur mintzo zaie. Bere azken keinu eta hitzak bihotzean ezarriak gera dakizkien nahi du:

2019/05/11

Pazkoaldiko 4. igandea C 2019-05-12
HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaurko irakurgai guztiak txirikordatu edo lotuko lituzken ideia baten bila hasiko bagina, hau izango litzateke, nik uste: Jesus artzain bakarra gizon-emakume guztien artzain.

Lehenengo irakurgaiak Paulo santuaren bihotzeko drama handia iradokitzen digu. Paulo erabat konbentziturik dago, salbatzaile bakarra Jesus dela. On eginez bizi izan den hura, horregatixe gurutzean hil duten hura, zeruko Aitak piztu duen hura. Eta bere herria, judu-herria, hain biziki maite duelako, herri horrek

2019/05/10

PAZKOALDIKO 4. IGANDEA C 2019-05-12

SARRERA

Senideok, ongi etorri Pazkoaldiko laugarren igande honetan.
Mezako irakurgaietan, Jesusen bizitzaren, heriotzaren eta piztueraren misterio hori agortezina dela konturatuko gara. Adibidez, gaurko Ebanjelioak artzain on bezala agertzen digu gure Jesus maitea. Elizako arduradunak hainbeste kritikatzen diren honetan, garrantzizkoa dugu gogoratu, hausnartu eta bihotz barruan sartzea: Jesus da artzain ona, Jesus da Elizaren burua, Jesus da Eliza gidatzen ari dena, berak bakarrik dakien moduan.
Jesus artzain onak

Page 76 of 218