GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/06/03

GUZTIENA DA ESPIRITUA Joan 20,19-23

Pazkoaldiko 8. igandea Mendekoste 2019-06-09

Gure bizitza askotariko esperientziak osatua da. Gozamen eta atsekabe, lorpen eta porrot, argi eta ilun: horiek guztiek ehotzen dute gure bizitza, bihotza biziaz blai eginez edota nahigabetuz.

Baina sarritan ez gara gai izaten sumatzeko geuregan dugun aberastasun guztia. Geure kontzientziaz atzematen duguna, uharte koskor bat baizik ez da, gure bitzako itsaso askoz zabalago eta sakonagoan. Batzuetan, ihes egiten digu funtsezkoen eta erabakitzaileen denak

2019/06/01

Pazkoaldio 7. igandea C IGOKUNDEA 2019-06-02
HOMILIA

Anai-arrebok!

Jesus geure Jaunaren eta adiskide eta anaiaren zeruratzea, Igokundea, ospatzen dugu gaur.

1995ean plazaratutako gaztelaniazko nobela batean ipuin hau dator (hemen laburturik): aita bat bi semerekin paseatzera irten zen; bide-puska bat egin ondoren, zirko bat ikusi zuen; bi haurrei galdetu zien, gustukoa ote zuten hango ikuskaria ikustea; «bai horixe” erantzun zioten. Leihatilara joan, eta sarrera zenbat zen galdetu zuen. Eta «zurea hamar mila peso; haurrena,

2019/05/30

JAUNAREN IGOKUNDEA (C) 2019-06-02

SARRERA

Senideok, pazkoaldia bukatzen ari gara. Jesusen igokundea ospatzen dugu gaur. Halere, garbi izan behar dugu: Jesus piztu eta zerura joatea une berean gertatu dira. Azken batean, Jesusen piztea Jesusen aintzatzea da. Piztean zeruko Aitaren altzora igaro da.
Lukasek bere pedagogiari jarraituz, bi gertaera bezala eman nahi izan ditu piztuera eta igokundea. Baina Lukasen pedagogia da hori. Lukasek oso ondo daki eta haren irakurleek oso ondo zekiten

2019/05/30

Jaunaren Igokundea C ABESTIAK 2019-06-02

SARRERA

Apostoluak mendi gainean / Jesusek bildu zituen.
Han azken hitzak esan ondoren, / Aitarengana igo zen.

R/.- Kristo sartu da zeruetan: / Gauden kantuz bat, poz handitan,
Kristo baitan.
Aitarengana zaigu joan, / dagoen argira bildu gaitzan.

Jaunak eskuak altxatu eta / benedikatu zituen;
igo zenean, hari begira / zeru aldera bazeuden.- R/-

BATAIOA BERRITZEA

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Jauna da nire Jaungoiko eta salbatzaile,
lasai nago

2019/05/28

Igokundea eta tronuratzea (Lukas 24,46-53)
Pazkoaldiko 7. ig Igokundea C 2019-06-02

Arrisku bat, saihestea komeni dena

Jai honetako hiru irakurgaietatik bi ulerterraz dira: Igokundearen bi kontakizunak, Lukasek idatziak ebanjelioaren bukaeran eta Eginak liburuaren hasieran; aitzitik, Efesoarrei gutunekoa nahaste-borraste gerta daiteke, kasik ulertezin. Bertan behera uzteko arriskua dugu, bera bada ere jaiari zentzua ematen diona. Igokundea eta tronuratzea txanpon beraren bi aldeak dira.

Telebista-kate bakarra bi ikuskari oso desberdinekin

Lukasen bi testuek

2019/05/28

JESUSEN BEDEINKAZIOA (Lukas 24,46-54)
Pazkoaldiko 7. ig C Igokundea 2019-06-02

Azken tartetxoa bizi du Jesusek bereekin. Laster utziko ditu, Aitaren misterioan behin betiko sartzeko. Ordudanik ezin izango da haien bidelagun munduko bideetan, Galilean izan den bezala. Inork ez du ordeztuko Jesusen presentzia.

Pentsamendu bakarra du Jesusek: irits dadila herri guztietara Jainkoaren barkazioaren eta errukiaren mezua; entzun dezatela guztiek konbertsiorako haren deia; ez dadila bizi inor esperantzarik gabe. Guztiek jakin behar dute Jainkoak

2019/05/25

Pazkoaldiko 6. igandea C 2019-05-26
HOMILIA

Anai-arrebok!

Munduan ─nola ez?─ gertaera askoren albisteak jaso ditugu joan den aste honetan: aukeratzen hasirik, bi hautatu ditut.

Batetik, Extremaduran gertatua; musulmanek eta katolikoek elkarrekin plazaratu duten agiria; laburtua: «1) bizitzaren kontra doazen jarduera guztiak kondenatzen ditugu: genozidioa, ekintza terroristak, behartutako migrazioak, giza gorputz-atalen trafikoa, abortua, eutanasia…»; «2) kezkatzekoak ditugu halaber munduko krisiaren kausarik garrantzizkoenak; adibidez, giza kontzientzia anestesiatua eta balore erlijioetatik urruntzea; baita indibidualismoaren nagusitasuna

2019/05/24

PAZKOALDIKO 6. IGANDEA C 2019-05-26

SARRERA

Pazkoaldi guztian pazko-zuzia pizturik ikusten dugu. Jesus berpiztuaren sinboloa da: argia da Jesus berpiztu hori mundu osoarentzat. Gure artean dago Jesus, gidari eta argi. Inportantzia handia du kristauarentzat ikusi eta irakurtzen jakiteak.
Gaurko ebanjelioaren arabera, bake-emaile da Jesus berpiztu hori. Jesusena ez da munduak ematen duen bakea. Juduen shalom hura ere munduak ematen duen bakea baino askoz sakonagoa zen. Jesusek ematen digun shalom hau, berriz,

2019/05/23

Pazkoaldiko 6. igandea C ABESTIAK 2019-05-26

SARRERA

Kristo bizi da, bizi, / lehen, orain, beti.

Hilen artetik zaigu / Kristo berriz piztu,
eta heriotzea / piztuz desegin du.
Non duk, heriotzea, / hire garaitzea?-R/.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu ura pozik / osasunaren iturritik.

Zuek duzue / hartu ta+edango/ ura pozik,
osasunaren / iturritik.- R/.

Eskerrak eta / gorazarre+eman / Jainkoari,
dei egin haren / izenari.-R/

Herriei haren / egin bikainak / ezaguazi,
zabaldu haren / izen handi.-

2019/05/22

Diognetori Gutuna

Kristauak ez dira bereizten gainerako gizon-emakumeengandik, ez bizilekuaz, ez hizkuntzaz, ez bizitzeko moduaz. Hain zuzen, ez dute hiri propiorik, ez hizketa ez-ohizkorik, ez bizitza-modu desberdinik. Beraien doktrina-sistema ez da gizon-emakume jakintsuek beren talentuaz eta espekulazioaz asmatua; ez dute bizi ere irakaspen bat, beste batzuek bezala, giza aginpidean oinarritua.

Hiri greko eta barbaroetan bizi dira, gertatu zaien zoriaren arabera; lurraldeko ohiturak jarraitzen dituzte, nola janzkerari hala bizierari dagokienez; halaz guztiz, bizi-jarrera

Page 75 of 218