GAIA

egunean eguneko liturgia
2019/06/12

2019/06/10

Hirutasun Santu-santuaren jaia
Urteko 11. igandea C 2019-06-16

Urte liturgikoa Jesusen etorrerarekin hasten da, eta Espiritu Santuaren etorrerarekin bukatzen; Aita presente dago beti. Arrazoizkoa da, beraz, jai bat eskaintzea Hirutasunaren ohorez. Jai honetarako hiru pertsonez, gutxienik hiruretan biz, mintzatuko liratekeen testuak aukeratu behar ziren. Baina ez dute helburu teologiako ikasgai bat ematea, baizik eta gorabeherarik ezberdinenetan Jainkoa aurkitzen laguntzea. Lehen irakurgaia, ederra eta baikorra, bizitzako txolarte zoriontsuetarako da. Bigarrenak, atsekabe-aldietan

2019/06/10

Hirutasun santu-santua Joan 16,12-15
ONBERATASUNAREN MISTERIOA
Urteko 11. igandea C 2019-06-16

Mendeen joan-etorrian, teologoak saiatu dira Jainkoaren misterioa ikertzen, haren izaera edo natura kontzeptualki sakonduz eta beren ondorioak hizkuntza desberdinez adieraziz. Alabaina, sarritan, agertu baino gehiago ezkutatu egiten dute misterioa gure hitzek. Jesusek ez du hitz askorik egin Jainkoaz. Soil-soilik eskaini digu bere esperientzia.
Jainkoari «Aita» deitzen dio Jesusek, eta onberatasun-misterio bezala esperimentatu du. Presentzia on bezala bizi izan du Aita,

2019/06/08

Mendekoste igandea C 2019-06-09

HOMILIA

Anai-arrebok!

Gaur ospatzen dugun egun hartan, duela bi mila urte inguru, ikusgarria izango zen ikuskaria: Espiritu Santua jaitsi ikasleengana eta ikasleak hizketan kale gorrian jende askoren aurrean! Oroitze hutsak bihotza pozik eta bero-bero jartzen du.

Duela gutxi, urtero Benidormera joaten den bikote bati entzuna: «igandean eliza bete-beterik han; hemen mezara joaten ez den jendea ere bai han». Eta galdera: «Zergatik?» Erantzuna: «Ba, nik uste, beldurragatik. Hemen zaudenean adiskide-jendez

2019/06/07

MENDEKOSTE IGANDEA (C) 2019-06-09

SARRERA

Senideok, Mendekoste igandea ospatzen dugu gaur. Urteurren handia: Jesusen ikasleen gainera Espiritu Santua etorri zen egunaren urteurrena; ikasleen artean zen Andre Maria ere; ez lehen postuan, baizik, bere bizitza guztian izan bezala, apal-apal, lehentasuna Pedrori eta beste apostoluei aitortuz; beti ere, Kristoren zerbitzari.
Oroitzapen hori egitean, Espiritu Santua gure gainera etorri izana ospatzen ari gara. Gure bataio-eguna ospatzen; kristau izaten hasi ginen egun hura ospatzen;

2019/06/06

Mendekoste igandea C ABESTIAK 2019-06-09

SARRERA

Zeru-lurren egile zaren / Espiritu Santua:
zatoz eta bete bihotzak, / piztu gugan maite-sua,
piztu gugan maite-sua.

Behartsuen Aita zaitugu, / lanpean atsedena,
nahigabean gure barrengo / poza sortutzen duena,
poza sortutzen duena.

Zentzuari argi emanez / eta bihotzari su,
Jaun onaren irudi bizi / denok bihurtu gaitzazu,
denok bihurtu gaitzazu.

BATAIOA BERRITU

Hartuko dugu / ura pozik / osasunaren / iturritik.

Jauna da nire / Jaungoiko eta /

2019/06/05

2019/06/03

Zatoz zintzoen barnera (Gorazarrea) (Orduen Liturgiako Doinuak 427. or.)

1.Zatoz zintzoen barnera,
Espiritu sorrarazle;
bete graziaz bihotzok,
zu baitzaituzte egile.

2.Poz-emaile deritzozu,
Goiko Jaunaren dohaina,
ur bizi, sugar, maitasun,
eta gantzu zerukoia.

3.Zazpi dohainen isurle,
Jaungoikoaren besoa,
Aitak agindu bezala
hartzen dugun goi-mintzoa.

4.Argi zaiguzu zentzua,
maitekor egin bihotza,
indar iraunkorrez senda
gaitz-bera dugun gorputza.

5.Aiza gugandik etsaia
iguzu, arren, bakea,
zu aurretik zaitugula,
urrun zaiguzu kaltea.

6.Erakuts zaiguzu, Aita,
erakuts Semea guri;
bien Arnasa

2019/06/03

Zato Izpiritua,
Lan aldietan pausu
Garbi lohitsu dena,
Eta guri zerutik
Kar aldietan bake,
Ihinzta idor dena
Igor zure argia!
Nigar minetan gozo!
Senda zaurturik dena.
Zato beharren aita,
Oi argi dohatsua,
Hunki gogor dagona,
Zato dohain emaile,
Bete bihotz barnea
Susta hotzik dagona
Zato bihotz-argia!
Fededun guzieri!
Xuxen makur doana.
Minen eztitzailea,
Zure laguntza gabe
Eman fededuneri,
Arimen baitan zauden
Ez da deus gizonean
Dena zuri baitaude,
Arintzaile gozoa.

2019/06/03

Mendekoste igandea

Pazkoaldiko 8. igandea C 2019-06-09

Lukasen Apostoluen Eginak liburuak kontatzen du, Paulok kristau-talde ezezagun bat aurkitu zuela behin batean Efeson. Ikusi zen zerbait arraro gertatu zitzaion nonbait, zeren eta galdetu baitzien: «Hartu al zenuten Espiritu Santua sinesten hasi zinetenean?» Biribila izan zen erantzuna: «Entzun ere, ez dugu entzun Espiritu Santu bat badenik». Paulok guri gaur galdera bera egingo baligu, kristau askok erantzun beharko luke: «Badakit haurtzarotik, badela Espiritu Santua. Baina

Page 74 of 218